Atletismoa
2023/10/08 - 20:01
Kiptumek maratoiko munduko errekorra ezarri du, Chicagon
Kenyako atletak 2 ordu eta 35 segundo behar izan ditu Chicagoko Maratoiko ibilbidea osatzeko. Kipchogek zuen munduko marka 34 segundoan hobetu du.
2023/10/07 - 23:04
Afonso eta Nader, nagusi Berangoko Milian
Isaac Naderrek irabazi du gizonezkoen mailako lasterketa, eta Salome Afonsok bereganatu du garaipena emakumezkoen mailakoan.
2023/10/01 - 23:20
Pelayo eta Aferdi, Donostiako Maratoi Erdiko irabazleak
Emakumezkoen mailan Irene Pelayo naguitu da ordubete, 42 minutu eta 21 segundoko markarekin. Gizonezkoenean, aldiz, Abderrahmane Aferdi izan da onena, ibilbidea osatuta ordubete, 2 minutu eta 56 segundotan.
2023/09/27 - 17:17
Behobia-Donostia lasterketak aurtengo kamiseta aurkeztu du
Arduradunek azaldu dutenez, lasterketaren ibilbidea altxorraren mapa gisa irudikatzeko eta bidea girotzen duen pirata mitikoa omentzeko nahiak daude kamisetaren diseinuaren jatorrian.
2023/09/25 - 18:45
300 bat triatleta izango dira 2023ko Bilbao Triathlon proban, larunbatean
Hamabigarren aldiz jokatuko dute proba hori; Distantzia Erdiko Espainiako Koparen barnean dago. Bizikletaz egin beharreko ibilbidean, berritasunak izango dira; asmoa da hiritik arinago irtetea, eta, hortaz, herritarrentzako kaltea txikiagoa izan dadin.
2023/09/24 - 15:07
Tigist Assefak maratoiko munduko errekorra lortu du Berlinen
Etiopiako atletak 2 ordu, 11 minutu eta 52 segundoko marka egin du, Brigid Kosgei kenyarrak 2019ko Chicagoko Maratoian ezarritakoa bi minutuan hobetuta.
2023/07/27 - 17:50
Asier Martinezek agur esan dio aurtengo denboraldiari
Hartara, atleta nafarrak ez du parte hartuko abuztuan, Budapesten, jokatuko den Munduko Txapelketan.
2023/07/27 - 17:10
Ama-semeak, atletismoagatik ere elkartuta
Susana Ruiz eta Ibai Serrano ama-semeak dira, eta atletak biak. Kirolak lotura estua eta berezia sortu du haien artean, eta momentu ahaztezinak bizi izan dituzte atletismoaren munduan.
2023/07/14 - 21:02
Naiara Irigoyenek urrea irabazi du mendi lasterketen Europako txapelketan
Prokletije parke nazionalean jokatzen da lehiaketa, eta Europako 21 herrialdetako taldeak biltzen ditu, Skay, Skyultra eta kilometro bertikala modalitateetan.
2023/07/12 - 23:44
Gasteizko Ironmana uztailaren 16an jokatuko da
Igandean, uztailaren 16an, Gasteizko Ironmanaren laugarren edizioa jokatuko da, eta 58 herrialdeetatik iritsitako 1.400 kirolari baino gehiago bilduko ditu. Aurten, emakume profesionalen parte-hartzea bultzatu dute, eta, besteak beste, Gurutze Frades eta Helene Alberdi euskaldunak arituko dira.
2023/06/26 - 00:28
Carlos Tobalinak 5. postua lortu du pisu jaurtiketan
Xabalina jaurtiketan, Arantza Morenok 12. postua lortu du eta Manu Quijerak 7. bukatu du.
2023/06/25 - 16:36
Australiarrak nagusi, Onditz Oroituz triatloian
500 triatleta baino gehiago bildu ditu Onditz Oroituz triatloiaren 36. ekitaldiak. Gizonezkoetan, Oscar Dart australiarra gailendu da eta Joanes Goitisolo gernikarra hirugarren izan da. Emakumezkoetan, Jessica Wart australiarra izan da onena, eta Maddi Marquet donostiarra, bigarren.
2023/06/21 - 14:38
Euskal Herriko 24 kirolari arituko dira, asteazkenetik, Poloniako Europako Jokoetan
Krakovian eta Polonia Txikiko beste toki batzuetan jokatuko dituzte, uztailaren 2ra arte (Krakovia Polonia Txikiko hiriburua da). Hirugarren aldiz egingo dituzte Europako Jokoak, eta kirol batzuetan Europako Txapelketarako eta Olinpiar Jokoetarako tokiak izango dira jokoan.
2023/06/17 - 17:47
Majida Maayouf Agurainen bizi den atletaren hurrengo helmuga: Paris 2024
Majida Maayouf 10 urtez bizi izan da Agurainen, eta espainiar herritartasuna lortu ostean, hemendik aurrera bere markak rankingetan egongo dira. Olinpiar Jokoetarako sailkapena abenduan lortu zuen Valentzian, baina homologatuta ez zegoenez, berriz saiatu beharko da.
2023/06/12 - 19:52
Iñaki Olano eta Sarah Ugarte nagusi, Tolosaldeko Hiru Tontorrak lasterketan
8. edizio arrakastatsua eta gogorra izan du Tolosaldeko Hiru Tontorrak lasterketak. Guztira, 42 kilometro ibilbidea egin behar izan dute parte-hartzaileek, 2800 metroko gorantzako desnibelarekin.
2023/06/03 - 23:37
Peio Osoro eta Marta Sanchez, garaile Vi Half Gasteiz lasterketan
Osoro eibartarra izan da azkarrena 3:46:46ko denborarekin, eta Sanchezek 4:24:15eko denbora egin du. Eneko Llanos, etxean azken aldiz lehiatu dena, bigarren postuan helmugaratu da.
2023/06/03 - 13:55
Faith Kipyegonek 1.500 metroko munduko marka ezarri du
Kenyako atletak 3 minutu, 49 segundo eta 11 ehunen behar izan ditu 1.500 metroko munduko errekorra ezartzeko, eta ia segundo bat hobetu du aurrekoa (3:50). Gainera, Kipyegon da 3 minutu eta 50 segundoko muga jaitsi duen lehen emakumea.
2023/05/09 - 20:16
2023ko Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketako laburpena
Maiatzaren 6an lehiatu zen 2023ko Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketak Azpeitian jokatu zen. Borja Zubizarreta eta Oihana Azkorbebeitia izan ziren azkarrenak, biek lasterketako markak hobetuta: 5 ordu, 53 minutu eta 33 segundo Zubizarretak, eta 7 ordu, 9 minutu eta 13 segundo Azkorbebeitiak.
2023/05/08 - 20:16
2023ko Kilimon Trail mendi lasterketako laburpena
Apirilaren 1ean lehiatu zen 2023ko Kilimon Trail mendi lasterketak Gipuzkoako Mendaron izan zuen toki. Gizonezkoetan, Alain Santamaria, Ibai Larrea eta Gontzal Murgoitiok osatu zuten podiuma. Emakuezkoetan, berriz, Malen Osa, Ainara Uribarri eta Maite Maiora heldu ziren helmugara, hurrenez hurren.
2023/05/06 - 23:23
Zubizarreta eta Azkorbebeitia garaile Domusa Tekniken
Helmugara iristen lehenak izan dira, Azpeitian hasi eta bukatu den 65 kilometroko ibilbidea gainditu ondoren, 3.700 metroko desnibel positiboa gaindituta.