Arrauna
2025/08/31 - 15:53
Oriok irabazi du Eusko Label Liga, Aresko Bandera bereganatuta
Orio zen Liga irabazteko faborito nagusia, eta nagusitasun handiz gailendu da. Galiziako uretan, Urdaibai izan da bigarrena eta Donostiarra hirugarrena. Bestalde, Cabo bigarren mailara jaitsiko dela baieztatu da.
2025/08/30 - 23:37
Oriok irabazi du Bueuko Bandera, Zierbenak estu hartu badu ere
Oriok eta Zierbenak lehia ikusgarria izan dute Galiziako uretan, eta San Nikolas ontzia gailendu da azkenean, ozta-ozta izan bada ere. Horrenbestez, Oriori garaipen bakarra falta zaio Eusko Label Liga irabazteko.
2025/08/30 - 22:42
Xabier Manrique: ''Oraintxe bertan ligan daukagu burua, eta Kontxan igandetik aurrera pentsatuko dugu''
Orio jaun eta jabe izan da Bueuko Banderan, eta erraz lortu du garaipena. Liga irabaztea gero eta gertuago du horrela. Xabier Manrique (Orioren delegatua) pozarren agertu da garaipenarekin.
2025/08/30 - 22:11
Orio nagusitu da Bueun, Zierbenarekin lehia estua izanda azkeneraino
Garaipen oso borrokatua izan da, Zierbenak azken metroetaraino eutsi baitio, baina 'San Nikolas' ontzia nagusitu da azkenean, eta garaipen bakarrera du liga orain.
2025/08/29 - 17:11
Irailaren 7an eta 14an jokatuko dira Kontxako Banderaren estropadak
Gaur, abuztuak 29, aurkeztu dute Kontxako Banderaren aurtengo edizioa. Irailaren 7an eta 14an jokatuko dira estropadak, bi igandetan jarraian. Irailaren 3an, asteazkenean, izango da emakumezkoen sailkapen estropada, eta irailaren 4an, berriz, gizonezkoena.
2025/08/29 - 12:59
Orio Eusko Label Ligako txapeldun izan daiteke, bigarrenez, Galizian
Lau proba falta direnean, "San Nikolas" ontziak 27 puntu ateratzen dizkio bigarren sailkatuari, Zierbenari. Asteburu honetan Galizian jokatuko diren estropadak, bestalde, zuzenean jarraitu ahal izango dira ETB1en eta eitb.eus-en.
2025/08/28 - 16:57
Jon Salsamendi, Urdaibairen entrenatzailea: ''Ez gaude konforme lortutakoarekin''
Urdaibaiko entrenatzailea, Jon Salsamendi, ez dago gustura egindako denboraldiarekin, ez emaitzekin, egunerokoan bizi duenarekin baizik. Kontatu digunez, daukaten onena ateratzea lortu ez izanaren sentsazioa du taldeak.
2025/08/27 - 17:15
Zierbena, garaipenek hauspotuta
Denboraldiko hirugarren bandera irabazi zuen Zierbenak Getarian. Garaipenak indarra eman die eta gogotsu daude bai asteburuan Galizian jokatuko diren estropadetarako, baita Kontxarako ere.
2025/08/26 - 13:01
Tolosaldea sasoiko eta momentu onean helduko da Kontxara
Tolosaldeak bigarren postuan amaitu du Euskotren Liga, bi bandera irabazi ditu, eta Euskadi Txapelketa ere bereganatu du. Orain, Kontxako Bandera lehiatzea du helburu Tolosako taldeak. Kontu horietaz guztietaz hitz egin du Arene Portularrumek EITB Mediarekin.
2025/08/25 - 16:57
Itziar Eguren, Arraun Lagunak: ''Badirudi guk egiten dugunak ez duela baliorik''
Arraun Lagunak taldeak laugarren aldiz irabazi du Euskotren Liga. Eguren presidenteak horren atzean dagoen lana eta konpromisoa nabarmendu ditu. Horrekin batera, salatu du lan horren etekinek askotan izaten duten oihartzun apala.
2025/08/24 - 23:24
Arraun Lagunakek gogotik ospatu du Euskotren Liga laugarren aldiz irabazi izana
Donostia Arraun Lagunakek laugarren aldiz irabazi du Euskotren Liga, eta, gaur arratsaldean, liga amaituta, harrera epela egin diete txapeldunei Donostian. Arraunlariek gogotik ospatu dute.
2025/08/24 - 19:39
Zierbena eta Tolosaldea gailendu dira Getariako Ikurrinan
Zierbena eta Tolosaldea izan dira garaile Getariako uretan, baina, ikurrina irabazteaz gain, galipoak piztu egin dira Kontxaren atarian. Donostia Arraun Lagunak txapeldunak, berriz, Euskotren Liga eskuratu du hirugarren urtez segidan, laugarrenez bere historian.
2025/08/24 - 19:32
2025eko Euskotren Ligako egutegia
Emakumezkoen txapelketa uztailaren 5ean hasiko da Bilboko Banderarekin, eta abuztuaren 24an amaituko da, Getariako II. Ikurrinarekin.
2025/08/24 - 19:23
2025eko Eusko Label Ligako Getariako Ikurrina: Zierbenaren estropada, traineru barrutik ikusita
Zierbena gailendu da Getariako Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/24 - 18:57
2025eko Eusko Label Ligako Getariako Ikurrina: Getariaren estropada, traineru barrutik ikusita
Getaria bigarren sailkatu da Getariako Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/24 - 18:37
2025eko Eusko Label Ligako Getariako Ikurrina: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio hirugarren sailkatu da Getariako Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/24 - 18:15
2025eko Euskotren Ligako Getariako Ikurrina: Tolosaldearen estropada, traineru barrutik ikusita
Tolosaldea gailendu da Getariako Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/24 - 17:21
2025eko Euskotren Ligako Getariako Ikurrina: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Arraun Lagunak bigarren sailkatu da Getariako Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/24 - 17:08
Getariak garesti saldu dio etxeko ikurrina Zierbenari
Zierbenak irabazi du Getariako Ikurrina eta, horrenbestez, hirugarren garaipena lortu du ligan. Getaria izan da bigarrena, eta Orio liderra, berriz, hirugarrena.
2025/08/24 - 17:07
2025eko Euskotren Ligako Getariako Ikurrina: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio hirugarren sailkatu da Getariako Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.