Arrauna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Orio eta San Juan nagusi Euskadiko batel txapelketan

Orio eta San Juan
18:00 - 20:00

Orio eta San Juan nagusitu dira Euskadiko Txapelketan. Argazkia: EITB

Orio eta San Juan nagusitu dira Euskadiko Batel Txapelketan, Sestaon jokatutako estropadetan garaipena lortuta.

Gizonezkoetan, Orio Kaiarriba baino 3 segundo lehenago helmugaratu da, eta 6 segundora sartu da hirugarrena, Zierbena.

Emakumezkoetan, San Juan izan da Gipuzkoako 3 klubek osatu duten podiumeko gorenean, eta Zarautz (bigarren) eta Hibaika (hirugarren) izan ditu ondoan.

Publizitatea
X
Publizitatea
X