Orio, Edinor Banderako irabazle
Oriok irabazi du Euskotren Ligako Edinor Bandera, igande honetan, uztailaren 9an, Zierbenako uretan nagusituta. Hala, bada, egungo txapeldunak bere lehen garaipena bereganatu du 2023 denboraldian.
Edinor Banderako ohorezko txanda oso lehiatua izan da. Orio jarri da buruan hasieran, baina Arraun Lagunak izan da lehena ziabogako maniobra egiten (5:48). Donostiako taldeak 2 segundo atera dizkio Oriori, 3 Tolosaldeari eta 8 Donostiarrari.
Azken luzean, ordea, Oriok eta Tolosaldeak Arraun Lagunaken parean kokatzea lortu dute, eta hiruren arteko lehia estua bizi ahal izan da azken txanpan. Amaierako metroetako esprintean erabaki da irabazlea: Orio izan da onena, eta garaipena lortu du 11 minutu eta 14 segundoko markarekin. Bigarren amaitu du Tolosaldeak ia 2 segundora (+1.88) eta hirugarren postua Arraun Lagunakentzat izan da, irabazlearekiko bi segundora (2.10). Donostiarra laugarren izan da 11:32.69ko markarekin. Ozta-ozta eutsi dio larunbatean Fabrika Bandera irabazi zuen taldeak laugarren postuari, bosgarren amaitu duen Hondarribiari (11:32.85) 16 ehunen soilik aterata.
Hondarribia nagusi izan da hasieratik amaieraraino lehen txandan, eta estropadako sailkapen orokorrean bosgarren izan da. Hibaika (11:34.27) seigarren izan da estropadan eta bigarren lehen txandan; Cabok (11:46.71) zazpigarren postuan amaitu du Edinor Bandera, estreinako txandan hirugarren izan ostean; azkenik, Tiran hasierako txandako laugarrena, zortzigarren izan da Zierbenako uretan.
Edinor Banderaren ostean, Euskotren Ligako sailkapen nagusia pil-pilean da. Arraun Lagunak da liderra 21 punturekin, eta atzetik hiru talde daude 19na punturekin berdinduta: Orio da bigarren, Donostiarra hirugarren eta Tolosaldea laugarren. Sailkapenaren behealdean, ostera, Hibaika da seigarren 8 punturekin, Cabo zazpigarren 7 punturekin eta Tiran zortzigarren 3 punturekin.
Edinor Banderako sailkapena:
Euskotren LIgako sailkapen nagusia:
Zure interesekoa izan daiteke
Euskotren Ligako Orio taldeko 16 arraunlarik oharra kaleratu dute, Zuzendaritza kritikatuz
Oharrean diote Zuzendaritzak zalantzan jarri duela eta ez dituela baloratu taldeak 2025eko denboraldian egindako lana, lortutako emaitzak eta izandako profesionaltasuna. Horrez gain, salatu dute gutxietsiak izan direla emakumeak izateagatik.
2025eko Euskotren Ligako Getariako Ikurrina: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio hirugarren sailkatu da Getariako Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Patxi Francesek ez du Orioko arraun taldea entrenatzen jarraituko
Taldeak argitaratutako oharraren arabera, Francesek ez ditu Orioko arraunlariak gidatuko datorren sasoian, lau denboraldiren ostean.
2025eko Euskotren Ligako Euskotren Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio bigarren gelditu da Lekeitioko uretan lehiatu den Euskotren Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Oriok Caixabank Bandera irabazi du, baina Arraun Lagunakek lidergoari eutsi dio
Oriok Euskotren Ligako bigarren bandera eskuratu du Castroko uretan. Hala ere, Juan Mari Etxabek zuzentzen duen traineruak jarraitzen du lider, bost bandera irabazita.
Denboraldiko bigarren bandera Oriorentzat
Patxi Franzesek zuzentzen duen taldeak Euskotren Ligako bigarren bandera eskuratu du Castroko uretan. Hala ere, Juan Mari Etxabek zuzentzen duen traineruak jarraitzen du lider, bost bandera irabazita.
Ane Arruti: ''Bagenekien atzetik ginela baina lanean jarraitu dugu, lortu arte''
Oriok Castron jokatutako Caixabank Bandera irabazi du, Arraun Lagunak liderra gutxigatik mendean hartuta.
Oriok hainbeste bilatutako garaipena lortu du etxeko banderan
Aurreko bost estropadetan bigarren geratu ondoren, azkenean garaipena lortu du Orion bertan jokatutako Orio Kanpina Banderan. Hala, bandera ez ezik, Euskotren Ligako lidertza ere lortu du.
Maider Etxaniz: ''Lehenengo bandera eta lidertza etxean eskuratu ditugu; ezin da gehiago eskatu''
Lehendabiziko bost jardunaldietan bigarren izan ostean, Oriok denboraldiko lehen bandera irabazi du etxean jokatu duen estropadan, eta, gainera, Euskotren Ligako lidertza kendu dio Donostia Arraun Lagunaki. Maider Etxaniz patroia pozarren agertu da garaipen handi horrekin.
2025eko Euskotren Ligako Gertu Eraikuntzak Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio bigarren izan da 2025eko Gertu Eraikuntzak Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.