Getxoko Bandera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oriok bere bosgarren bandera irabazi du jarraian

Arraun Lagunak taldearen aurretik iritsi dira helmugara berriz ere bere bosgarren bandera lortzeko. Lehenengo estropada izan ezik, Oriok irabazi ditu gainerako bandera guztiak.
18:00 - 20:00
Ligako hirugarren garaipena jarraian Oriorentzat

Orioko ontzi gipuzkoarrak denboraldiko bosgarren garaipena lortu du Euskotren Ligan, Getxoko XIV. Banderan Abrako barruko uretan garaipena lortuta.

Oriokoak bere aurkari handienari gailendu zaizkie, Arraun Lagunaki, oraingoan bi segundo pasatxogatik. Horien atzetik Tolosaldea, hirugarren lehen aldiz, eta Donostiarra iritsi dira.

Horrela, Orio sailkapen nagusiko liderra da bost garaipenekin. Arraun Lagunak du atzetik bi garaipenekin, Donostiarrak eta Tolosaldeak bandera bat lortu gabe jarraitzen dutelarik.

Euskotren Ligako Getxoko Banderako sailkapena. Irudia: EITB Media Euskotren Ligako Getxoko Banderako sailkapena. Irudia: EITB Media
Euskotren Ligako sailkapen nagusia. Irudia: EITB Media Euskotren Ligako sailkapen nagusia. Irudia: EITB Media

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X