Rianxeirako Bandera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arraun Lagunak, geldiezin

Donostiarrek dena irabazten jarraitzen dute. Ligako zortzigarren jardunaldian ere nagusi izan dira, eta beste garaipen bat poltsikoratu dute Boiron.
ARRAUN LAGUNAK
18:00 - 20:00
Arraun Lagunakek geldiezin jarraitzen du, eta Boiron ere irabazi du

Ez dago aurten Arraun Lagunaki aurre egin diezaiokeen tranerurik. Hori da Euskotren Ligako lehen zortzi jardunaldietan gertatutakoa ikusita atera daitekeen ondorio argiena. Gaur, Andrea Astudillok zuzentzen duen ontziak zortzigarren garaipena lortu du ligako zortzigarren jardunaldian. Zortzitik zortzi, eta joerak ez du aldatzeko zantzurik.

Arraun Lagunakek aise irabazi du ohorezko txanda, 11 minutuko denbora eginda. Donostiarra bigarren izan da 12 segundora, Tolosaldea hirugarren 13 segundora eta Orio laugarren 18 segundora. Hondarribia (lehenengo txandako irabazlea) ia minutu erdira geratu da.

Aurreko estropada gehienetan bezala, Arraun Lagunakek berehala hartu du aurrea bere txandako lehen luzeko lehen metroetan. Lehen aldeak 5 segundoren bueltan izan dira. Ziabogan, 8 segundo atera dizkio Donostiarrari eta 9 Tolosaldeari eta Oriori. Eta aldeak handitzen jarraitu du, pixkanaka, 10 segundotik gora, bukaerara arte.

Astudilloren ontzia Euskotren Ligako liderra da, sendo, eta gero eta alde handiagoarekin. 64 puntu ditu jada, eta Tolosaldeak eta Oriok 45 dituzte, ligaren lehen erdia jokatuta.

Rianxeirako Banderako denbork Rianxeirako Banderako denbork

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X