Euskotren Liga
2024/09/11 - 18:48
Zumaiak Euskotren Ligarako igoera bereganatu nahi du, asteburuko play-offean
Bermeon eta Portugaleten izango dira play-offak, eta Zumaiaren helburua izango da aurreneko bi tokietako bat eskuratzea; Astillero, Cabo eta Chapela izango dira aurkariak. EITB Amane Jimenez patroiarekin eta Jule Egiguren arraunlariarekin izan da.
2024/09/10 - 16:30
Denboraldi biribila egin du Arraun Lagunakek
Mar Larrea eta Nahikari Azkue arraunlariek nola sentitzen diren kontatu dute elkarrizketa honetan.
2024/09/08 - 17:18
2024ko Kontxako Banderako bigarren jardunaldia: Donostiarraren estropada, traineru barrutik ikusita
Donostiarra bigarren izan da emakumezkoen Kontxako Banderako bigarren jardunaldian. Ikusi nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak.
2024/09/08 - 17:13
2024ko Kontxako Banderako bigarren jardunaldia: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio hirugarren izan da emakumezkoen Kontxako Banderako bigarren jardunaldian. Ikusi nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak.
2024/09/08 - 17:03
Arraun Lagunakek hirugarrenez jarraian irabazi du Kontxako Bandera, denboraldi historikoa borobilduta
Donostia Arraun Lagunak nagusitasun handiz gailendu da Kontxako Banderan. Denboraldi honetan, Euskotren Liga eta jokoan izan diren bandera guztiak irabazi dituzte Juan Mari Etxabek entrenatutako neskek.
2024/09/08 - 13:37
Arraun Lagunakek nagusitasunez irabazi du Kontxako Bandera, denboraldiari bukaera bikaina emanda
Donostia Arraun Lagunakek aise irabazi du Kontxako Bandera, Donostiarra eta Orioren aurretik, enegarren erakustaldia emanda eta denboraldi ahaztezina borobilduta.
2024/09/02 - 16:57
Juan Mari Etxabe, Arraun Lagunak: ''Bandera eskuan izan arte, ez dago ospatzeko ezer''
Kontxako Banderaren lehen jardunaldia jokatuta, bederatzi segundo eta hamar ehuneneko aldea eskuratu zuen Arraun Lagunakek bigarren sailkatu zen Oriorekiko; hamabi segundokoa, berriz, Tolosaldearekiko.
2024/09/01 - 15:50
Juan Mari Etxabe, Arraun Lagunak: ''Kriston arraunketa egin dugu''
Arraun Lagunakek denborarik onena egin du Kontxako Banderaren lehen jardunaldian eta, bigarrenari begira, 9 segundoko aldea du bigarren izan den Oriorekin.
2024/09/01 - 14:23
Xubane Uribarrena: ''Balorazio oso positiboa da, baina hau Kontxa da''
Xubane Uribarrena Arraun Lagunakeko patroia oso pozik agertu da Kontxako Banderako lehen txanda bereganatu eta bigarren sailkatu den Oriori bederatzi segundoko aldea atera ostean. Dena den, oraindik lan egin beharko dutela garbi dauka
2024/08/18 - 22:09
Arraun Lagunak txapeldunak Donostian ospatu du Euskotren Ligako titulua
Donostiako Udalak Euskotren Ligako txapeldunak hartu ditu. Arraun Lagunakek 16 estropa jokatu eta 15 irabazi ditu. Taldeko kideek gogotik ospatu dute titulua Gipuzkoako hiriburuan.
2024/08/18 - 18:34
Arraun Lagunakek Zarauzko Ikurrina irabazita itxi du Euskotren Liga; Tolosaldea nagusitu da 2. jardunaldian
Donostiako taldea da 2024ko Euskotren Ligako txapelduna, 16 estropadatik 15 irabazita. Tolosaldeak ezustekoa eman du, bigarren jardunaldia irabazita, lehen txandatik.
2024/08/18 - 17:00
Arraun Lagunakek 2024ko Euskotren Ligako txapeldunen garaikurra jaso du
Denboraldi historikoa itxi du Arraun Lagunakek. Donostiako taldeak Euskotren Liga irabazi du, jokatutako 16 estropadetatik 15 irabazita. Zarauzko Ikurrina bereganatu ostean, Ligako irabazlearen garaikurra ere jaso du.
2024/08/18 - 16:45
Zarauzko Ikurrina eta Euskotren Liga Arraun Lagunakentzat; bigarren jardunaldian, Tolosaldea nagusi
Arraun Lagunakek irabazi du Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrina; bigarren jardunaldian, ordea, Tolosaldea nagusitu da. Zarauzko Ikurrina jasotzeaz gain, Arraun Lagunakek Euskotren Ligako txapeldunen garaikurra ere jaso du.
2024/08/18 - 16:14
2024ko Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinaren 2. jardunaldia: Donostiarraren estropada, ontzi barrutik ikusita
Donostiarra hirugarren izan da Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinaren 2. jardunaldian. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/18 - 15:51
2024ko Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinako 2. jardunaldia: Arraun Lagunaken estropada, ontzi barrutik ikusita
Arraun Lagunakek irabazi du Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrina, bigarren jardunaldian bigarren izanda. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/18 - 15:38
2024ko Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinako 2. jardunaldia: Tolosaldearen estropada, ontzi barrutik ikusita
Tolosaldeak irabazi du Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinako bigarren jardunaldia. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/18 - 15:14
Nerea Perez, 2024ko Euskotren Ligako patroi onena
Donostiarrako Nerea Perezek irabazi du EITB Mediak babestutako 2024ko Euskotren Ligako patroi onenaren saria, 83 puntu pilatuta. Natalia Tubio (Cabo) izan da bigarren, 81 punturekin, eta Maider Etxaniz (Orio) hirugarren, 79rekin.
2024/08/18 - 14:17
Mar Larrea: ''Pena da estropada ez irabaztea, baina Kontxari begira gaude jada''
Arraun Lagunakek Zarauzko Ikurrina irabazita eman dio amaiera Euskotren Ligari. Hala ere, arantza txiki bat geratu zaie, ezin izan baitute estropada guztiak irabazita amaitu, Zarauzko bigarren jardunaldian Tolosaldea gailendu baita.
2024/08/17 - 23:37
Oriok zail jarri dio Arraun Lagunaki Zarauzko lehen jardunaldia irabazteko
Oso estropada lehiatua izan da, eta Orio eta Hondarribia txapelduna gainditzeko zorian egon dira.
2024/08/17 - 20:49
2024ko Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinako 1. jardunaldia: Hondarribiaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Hondarribia hirugarren izan da Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinako 1. jardunaldian. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.