Euskotren Liga
2025/07/27 - 17:11
Denboraldiko bigarren bandera Oriorentzat
Patxi Franzesek zuzentzen duen taldeak Euskotren Ligako bigarren bandera eskuratu du Castroko uretan. Hala ere, Juan Mari Etxabek zuzentzen duen traineruak jarraitzen du lider, bost bandera irabazita.
2025/07/27 - 14:43
Arraun Lagunaki zigorra ekarri dion maniobra
Arraun Lagunak Tolosaldearen kalean sartu da eta Tolosaldeako ontzia donostiarren uberara arraun egin behar izan du. Bi traineruak elkar jotzear izan dira eta epaileak, azkenean, bandera horia atera dio Arraun Lagunaki.
2025/07/27 - 14:34
Ane Arruti: ''Bagenekien atzetik ginela baina lanean jarraitu dugu, lortu arte''
Oriok Castron jokatutako Caixabank Bandera irabazi du, Arraun Lagunak liderra gutxigatik mendean hartuta.
2025/07/26 - 22:59
2025eko Euskotren Ligako Getxoko Ikurrina: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Arraun Lagunak nagusitu da 2025eko Getxoko Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/26 - 22:48
Arraun Lagunak lidertzara itzuli da
Arraun Lagunakek Euskotren Ligako lidertza berreskuratu du, zazpigarren jardunaldian lehiatu den Getxoko Ikurrina irabazita.
2025/07/26 - 20:16
Arraun Lagunakek lidertza berreskuratu du, Getxoko Ikurrina irabazita
Pasa den astean Juan Mari Etxaberen ontziak kolpea jaso bazuen, gaur Euskotren Ligako lidertza eskuratu du berriro ere, Arraun Lagunak garaile atera baita Getxoko estropadan.
2025/07/26 - 20:15
Ane Sanchez: ''Liga hain estua izateak ikusgarritasuna ematen dio nesken arraunari''
Arraun Lagunak nagusitu da Getxoko Ikurrinan eta Euskotren Ligako lidertza berreskuratu du. Ane Sanchez arraunlariarekin izan gara, estropada zelan bizi izan duten ezagutzeko.
2025/07/24 - 18:28
Hibaika gorantz begira jarri nahi da Ligan
Hibaika protagonistetako bat izan zen joan den asteburuan Euskotren Ligan. Errenteriakoek laugarren amaitu zuten, bai larunbatean eta bai igandean, eta ohorezko txandan daude. June Mikeo eta Maddi Insausti arraunlariek euren sasoi onaz hitz egin digute.
2025/07/20 - 19:17
2025eko Euskotren Ligako Orio Kanpina Bandera: Tolosaldearen estropada, traineru barrutik ikusita
Tolosaldea bigarren izan da Orio Kanpina Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/20 - 19:00
2025eko Euskotren Ligako Orio Kanpina Bandera: Hondarribiaren estropada, traineru barrutik ikusita
Hondarribia hirugarren izan da Orio Kanpina Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/20 - 16:32
Oriok hainbeste bilatutako garaipena lortu du etxeko banderan
Aurreko bost estropadetan bigarren geratu ondoren, azkenean garaipena lortu du Orion bertan jokatutako Orio Kanpina Banderan. Hala, bandera ez ezik, Euskotren Ligako lidertza ere lortu du.
2025/07/20 - 14:52
Maider Etxaniz: ''Lehenengo bandera eta lidertza etxean eskuratu ditugu; ezin da gehiago eskatu''
Lehendabiziko bost jardunaldietan bigarren izan ostean, Oriok denboraldiko lehen bandera irabazi du etxean jokatu duen estropadan, eta, gainera, Euskotren Ligako lidertza kendu dio Donostia Arraun Lagunaki. Maider Etxaniz patroia pozarren agertu da garaipen handi horrekin.
2025/07/20 - 14:21
Oriok, denboraldiko lehen bandera ez ezik, Ligako lidertza ere eskuratu du etxean
Egun borobila izan da gaurkoa Orioko traineruarentzat. Sari bikoitza eskuratu baitu, Orio Kanpina XIII. bandera eta Euskotren Ligako lidertza. Izan ere, iraultza eman da sailkapen nagusian, ohorezko txandatik kanpo geratu baita Arraun Lagunak.
2025/07/19 - 23:15
2025eko Euskotren Ligako Gertu Eraikuntzak Bandera: Tolosaldearen estropada, traineru barrutik ikusita
Tolosaldea hirugarren izan da Gertu Eraikuntzak Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/19 - 22:57
2025eko Euskotren Ligako Gertu Eraikuntzak Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio bigarren izan da 2025eko Gertu Eraikuntzak Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/19 - 22:38
2025eko Euskotren Ligako Gertu Eraikuntzak Bandera: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Arraun Lagunak nagusitu da 2025eko Gertu Eraikuntzak Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/19 - 22:17
Denboraldiko laugarrena Arraun Lagunakentzat
Donostia Arraun Lagunak nagusi izan da Gertu Eraikuntzak Banderan ere. Orio, aldiz, bosgarrenez izan da bigarren. Hibaikak Zumaiaren denbora hobetu du, eta, ondorioz, igandean ohorezko txandan izango da.
2025/07/19 - 20:20
Arkotxa: ''Hasieratik % 100 ematera atera gara''
Jule Arkotxa Arraun Lagunakeko arraunlariak Pasaiako Gertu Eraikuntza Banderan lortutako garaipenaz hitz egin du. Lehen urtea du taldean, eta pozik azaldu da lortzen ari direnaz.
2025/07/19 - 20:13
Arraun Lagunak gailendu da Pasaiako badian, Oriok kinka larrian jarri badu ere
Donostia Arraun Lagunakek eraman du Gertu Eraikuntzak Bandera eta, beste behin, San Nikolas ontzia bigarren izan da. Hibaikak Zumaiaren denbora hobetu du, eta, ondorioz, igandean ohorezko txandan izango da.
2025/07/16 - 16:15
Estropada bakoitza lehiatzea du helburu Donostiarrak
Arkaitz Diaz Donostiarra taldeko patroiaren esanetan, estropadaz estropada lehiatu nahi dute denboraldi honetan. 4. daude Ligan, bandera bat irabazita, Oriorengandik 9 puntutara.