Zierbena eta Arraun Lagunak ozta-ozta nagusitu dira Lekeitioko estropada zirraragarrian
Zierbena eta Donostia Arraun Lagunak nagusitu dira gaur Lekeitioko uretan jokatu den Eusko Label eta Euskotren ligetako 10. jardunaldian. Bi estropadetan emozio handiko bukaerak izan dira: epaileek fotofinish-a erabili behar izan dute irabazlea nor izan den baieztatzeko.
Gainera, proba bietan banderak irabazteko lehia ohorezko txandako eta bigarren txandako traineru onenen artean izan da. Azkenean, gizonezkoetan, Zierbena segundo bakarragatik gailendu zaio Gorka Aranberriren kuadrillari; eta emakumezkoetan, berriz, Arraun Lagunakek 66 ehunenengatik irabazi dio Oriori Euskotren Bandera.Ā
Gizonezkoen ohorezko txandan, Urdaibai oso ondo abiatu da, eta buruan joan da lehen ziabogara arte. Bigarren luzean, baina, Oriok olatu ona hartu du, eta aukera hori baliatu du bermeotarrei aurrea hartzeko.Ā
Pixkanaka-pixkanaka, San Nikolas ontziko arraunlariek beren ohiko nagusitasuna erakutsi dute, eta laster utzi dituzte atzean Donostiarra, Urdabai eta San Juan. Edonola ere, gaur, El Correo Bandera eskuratzeko lehia bigarren txandan aritu den Zierbenarekin izan du.Ā
Galipoek saio ederra egin dute, eta 20 minutu eta 5 segundoan gelditu dute kronometroa. Bueltako luzean, Oriok erlojuaren kontrako saioa egin behar izan du, eta une batez aurretik izan da, baina azken txanpan denborak berriro parekatu dira, eta epaileek fotofinish-aren laguntza behar izan dute irabazlea nor izan den jakiteko.
Helmugan, Oriok garaipena ospatu du, eta horrek etsipena eragin du Zierbenako ontzian, baina antolakuntzatik berehala argitu dute nork irabazi duen, eta orduan zoramena piztu da bizkaitarren artean. Denboraldiko bigarren garaipena da Zierbenarentzat.
Lekeitioko estropadan agerian geratu da Oriok liga bideratuta daukala, baina banderak eskuratzeko lehia irekita dagoela.Ā Ā
Arraun Lagunak 66 ehunenengatik gailendu da
Emakumeen estropada ere zirraragarria izan da. Atzo Hondarribian egindako saio kaxkarraren ondorioz, Orio lehen txandan aritu da Lekeitioko uretan, baina gaurkoan San Nikolas ontziak ez du hutsik egin eta aurreikuspenak bete ditu, multzo horretan denborarik onena eginda: 10 minutu eta 53 segundo. Atzerago sartu dira, hurrenez hurren, Donostiarra, Hondarribia eta Hibaika.
Horrenbestez, Donostia Arraun Lagunakek Patxi Francesek entrenatutako neskek egindako denbora bota behar izan du behera, Lekeitioko Bandera eskuratzeko.
Ohi bezala, LugaƱene trainerua indarrean atera da, aurkariak ahalik eta azkarren atzean uzteko eta, ondoren, abantaila kudeatzeko asmoarekin. Horrela egin du ohorezko txandan aritu diren ontziei dagokienez (Tolosa, Zumaia eta Astillero), baina gaurkoan horrekin ez zen nahikoa, eta multzo horretan erraz nagusitu arren, asko kostatu zaio Orioren denbora hobetzea.
Bueltako luzean lortu du Maider Etxanizek zuzendutako kuadrillari hiru segundoko aldea ateratzea, eta bide horretan polemika piztear egon da; izan ere, duela zortzi egun Castron gertatu bezala, Arraun Lagunaken ontzia Tolosaldearen kalean sartu da, eta epaileak ohartarazi egin dio, bandera zuria erakutsita. Ā
Edonola ere, Joana Halsouet patroiak ondo kudeatu du egoera eta ez da besterik gertatu. Azken txanpan, berriro parekatu dira Euskotren Ligako lehen bi sailkatuen arteko denborak, eta bukaeran nahasmena izan da, garailea nor izan den argi ez zegoelako.
Akabera bideoan berrikusita, epaileek iragarri dute Lekeitioko Bandera Arraun Lagunakentzat izan dela, Oriori 66 ehuneneko aldearekin irabazita.
Horrenbesetez, eta ozta-ozta izan bada ere, Arraun Lagunak gailendu da Lekeitioko estropadan; Orio izan da bigarrena, atzoko arantza kenduta; eta Tolosaldea, berriz, hirugarrena.
Zumaiak eta Donostiarrak ere lan bikaina egin dute, laugarren eta bosgarren tokian bukatu baitute. Astillerok, berriz, saio txarra egin du, eta azkena izan da, ohorezko txandan aritu bada ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Zierbena, garaipenek hauspotuta
Denboraldiko hirugarren bandera irabazi zuen Zierbenak Getarian. Garaipenak indarra eman die eta gogotsu daude bai asteburuan Galizian jokatuko diren estropadetarako, baita Kontxarako ere.
2025eko Eusko Label Ligako Getariako Ikurrina: Zierbenaren estropada, traineru barrutik ikusita
Zierbena gailendu da Getariako Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Getariak garesti saldu dio etxeko ikurrina Zierbenari
Zierbenak irabazi du Getariako Ikurrina eta, horrenbestez, hirugarren garaipena lortu du ligan. Getaria izan da bigarrena, eta Orio liderra, berriz, hirugarrena.
Aitor Lazkano (Zierbena): ''Kontxara paparra aterata joateko balio behar digu garaipen honek''
Zierbenak estropada bikaina eginda irabazi du Getariako Ikurrina, eta, horrela, hirugarren bandera lortu du Eusko Label Ligan. Aitor Lazkano patroia pozarren agertu da garaipenarekin.
Zierbena hobeto dabil aurkarien erreferentziarik gabe
Zierbenak denboraldiko bigarren garaipena bereganatu zuen Lekeition, eta biak ala biak aurkarien erreferentziarik gabe lortu ditu. Dani Perez entrenatzaileak EITB Mediari azaldu dio Zierbena zergatik dabilen hobeto erreferentziarik gabe.
2025eko XL El Correo Ikurrina: Zierbenaren estropada, traineru barrutik ikusita
Zierbena gailendu da XL El Correo Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Zierbenak irabazi du El Correo Ikurrina, Lekeition
Denborako bigarren bandera irabazi du Zierbenak, El Correo Ikurrina. Bigarren txanda jokatu du, bigarren zatian bakarrik gelditu eta erlojupeko murgildu dira, 20 minutu eta bost segunduko denborarekin amaituz.
Urdax Antepara: ''Horrelako estropada biribilek konfiantza ematen digute''
Banderaz bandera joateko kontzentratuta dago Zierbena. Estropada biribila egin dute Lekeition, baita El Correo Ikurrina eraman ere. Taldeko Urdax Antepara arraunlariarekin izan gara.
Zierbena, lehia bizirik mantentzeko prest
Joan den larunbatean Pasaiako Bandera irabazita, indartsu dago Zierbenako arraun taldea. Unax Antepara arraunlariak nola sentitzen diren azaldu du elkarrizketa honetan.