Orio
2023/09/06 - 16:59
Orioko traineruak prest, igandeko hitzordu handirako
Orioko Arraun Taldeko bi traineruak irabazleengandik lau segundora amaitu zuten Kontxako Banderaren lehen jardunaldia. Ane Arruti eta Mikel Lizarralde arraunlariek aurreko egun hauek nola bizitzen ari diren kontatu dute.
2023/08/29 - 01:07
Jon Salsamendi: ''Kostatzen ari zaigu gu garena lehian adieraztea''
Larunbatean denboraldiko lehen bandera irabazita, Kontxako Bandera dute orain buruan Jon Salsamendik entrenatzen dituen oriotarrak.
2023/08/26 - 22:56
Orio izan da nagusi Ondarroan, bigarren txandan gailenduz
Marea aldaketak eta haizeak baldintzatutako estropadan, Mirotzak izan dira onenak. Hondarribia hirugarren izan da, eta 4 puntu murriztu du Urdaibairekiko aldea.
2023/08/26 - 22:21
Ander Etxegoien: ''Ez genuen uste irabaziko genuenik; oso pozik gaude''
Ander Etxegoien Orioko patroiak Ondarroako Banderan lortutako garaipenaren inguruan hitz egin du. Gipuzkoako trainerua bigarren txandan gailendu da eta inor ez da haien denbora hobetzeko gai izan.
2023/08/07 - 13:09
2023ko Eusko Label Ligako Hondarribiko Bandera: Orioren estropada, ontzi barrutik ikusita
Oriok laugarren tokian amaitu du Eusko Label Ligako Hondarribia Bandera, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/07/14 - 14:39
Salsamendi: ''Emaitzak txarrak izan dira, baina txarragoa izan da gure errendimendua, arduratuta gaude''
Jon Salsamendi Orioko entrenatzaileak EITB Mediarekin hitz egin du taldearen denboraldi hasierari buruz. Ez direla ondo hasi eta hobetu beharra daukatela azpimarratu du.
2022/10/21 - 23:09
Nadeth Agirre eta Ander Etxegoein, patroirik onenak
Ostiral honetan Eusko Label eta Euskotren ligetako patroi onenaren sariak banatu dira. Aurtengo ligetan onenak Orioko bi patroiak izan dira. Ander Etxegoienek 141 puntu batu ditu, eta Nadeth Agirrek 43 puntu.
2022/09/14 - 18:52
Orio, ''harro'' emakumeen taldeak lortu dituen garaipenengatik; gizonezkoen denboraldia positibotzat jo du
Oriok Gipuzkoa Poliklinikara eraman du emakumezkoen taldeak bereganatu zuen 2022ko Kontxako Bandera. Prestaketa fisikoaren eta medikuen zaintzaren garrantzia azpimarratu nahi izan dute. Iosu Esnaola klubeko presidenteak eta Nadeth Agirre amakumezkoen traineruko patroiak balantzea egin dute.
2022/08/21 - 17:03
Oriok Zarauzko Ikurrinarekin biribildu du Euskotren Liga
Horiek ligako azken ikurrina irabazi eta denboraldi bikaina itxi dute Zarautzen. Bestalde, Donostiarrak bigarren postua lortu, eta playoffa saihestu du. Tolosaldea lehiatu beharko da beraz Euskotren Ligan mantentzeko.
2022/08/20 - 23:20
11 segundoko aldea lortu du Oriok lehen jardunaldian
Oriok Zarauzko Ikurrina irabazteko aurrerapausoa eman du lehen jardunaldia nagusitasunez irabazi ostean. Oriotarrek ia 11 segundoko errenta lortu dute Arraun Lagunakekiko. Hirugarren posturako lehian, Tolosaldeak aurrea hartu dio Donostiarrari eta Euskotren Ligako sailkapena estutu du.
2022/08/08 - 17:01
Jon Salsamendi, Oriok gehiago eman dezakeela sinetsita
Jon Salsamendi Orioko entrenatzaileak onartzen duenez, Orio tanda nagusiko hiru traineruen azpitik ibili da orain arte, baina itxaropena du bere taldeak oraindik gora egin dezakeela.
2022/07/02 - 22:55
Oriok hirugarrenez irabazi du Bilboko bandera eta Arraun Lagunak da Euskotren ligako lehen liderra
Gizonezkoetan, Orio izan da garaile Bilboko Banderan. Emakumezkoetan, aldiz, Arraun Lagunak irabazi du Euskotren Ligako lehenengo estropada. Hona hemen bi estropaden laburpena.
2022/07/02 - 22:28
Jon Iriondo: ''Donostiarra kateatu egin dela esan digutenean gora etorri gara''
Oriok irabazi du Eusko Label Ligako lehenengo estropada. Jon Iriondo, gaur Orioko patroi lanetan aritutakoa, pozik agertu da irabazi osteko elkarrizketan.
2022/07/02 - 22:13
Oriok irabazi du Eusko Label Ligako lehenengo estropada
Orio nagusitu da Bilboko Banderan eta, beraz, Eusko Label Ligako lehenengo estropada irabazi du.
2022/07/02 - 21:57
Arraun Lagunakek eta Oriok garaipenarekin hasi dituzte ligak
Euskotren Ligako egungo txapelduna nagusitu da Bilbon bere tituluaren defentsan. Gizonezkoen txapelketan, Orio izan da lehen estropadako irabazlea.