Orio
2025/09/21 - 16:51
Hamaseigarren bandera irabazita biribildu du Oriok denboraldia
Portugaleteko Bandera ere bereganatuta, marka guztiak hautsi ditu Oriok aurten, Eusko Label Liga eta Kontxa poltsikoratuta.
2025/09/21 - 16:10
Gorka Aranberri: ''Oriok egindako denboraldiari 10ekoa jarriko nioke''
Oriok irabazi du Portugaleteko Bandera, eta Eusko Label Ligan aurten 16. bandera eskuratu eta errekor guztiak hautsi ditu horrela. "Oriok egindako denboraldiari 10ekoa jarriko nioke", esan du Gorka Aranberri patroiak.
2025/09/14 - 23:39
Gogoz ospatu dute oriotarrek Kontxa bereganatu izana
Oriok 33. Kontxako Bandera eskuratu du, eta zaleek ez dute aukera galdu merezi bezala ospatzeko.
2025/09/14 - 16:04
Oriok hogeita hamahirugarrenez irabazi du Kontxa
Iker Zabalaren gizonek erabateko nagusitasuna erakutsita eskuratu dute Kotxako Bandera. Aurten Eusko Label Liga irabazi ondoren, 33. aldiz irabazi du Kontxako Bandera Oriok.
2025/09/14 - 15:24
Gorka Aranberri: ''Kontxako hamargarren bandera hau beretzat doa, Joxe Marirentzat''
Orioko patroiak Kontxako hamargarren bandera eskuratu du igande honetan. "Hamargarren bandera beretzat doa, Joxe Marirentzat", adierazi du Aranberrik erabat hunkituta.
2025/09/07 - 15:47
Gorka Aranberri: ''Zigorra jarri badigute jartzekoa izango zen, onartu eta listo''
Oriori hiru segundoko zigorra jarri diote epaileek, estropada hastear zegoela euren zodiaca behar ez zen tokian zegoelako, eta, ondorioz, Zierbena gailendu da lehen jardunaldian, 10 ehunenengatik izan bada ere.
2025/09/01 - 00:43
Oriotarrek harrera beroa egin diete Eusko Label Ligako txapeldunei
Oriok 2025eko Eusko Label Ligako txapela lortu du Galiziako uretan, 14 estropada irabazita. Etxean zain izan dituzte zaleak, lorpena batera ospatzeko.
2025/08/31 - 16:59
Oriok Eusko Label Liga irabazi du, Aresko Bandera eskuratuta
Eusko Label Ligak kolore horia hartu zuen ia hasieratik, eta denboraldia biribiltzeko Kontxa eta azken bi estropadak falta direla, Oriok Liga eskuratu du matematikoki, Aresko Bandera bereganatuta. Iker Zabalaren kuadrillak Urdaibairen errekorra berdindu du.
2025/08/31 - 16:35
Ibon Arruti, Orioko arraunlaria: ''Liga irabazita, Kontxara begira gaude''
Oriok irabazi du Eusko Label Liga, Aresko Bandera bereganatuta. Denboraldi osoan erakutsi duen nagusitasunarekin gailendu da San Nikolas ontzia Galiziako uretan. "Ez dago atsedenik. Liga irabazita, Kontxara begira gaude", adierazi du Ibon Arruti Orioko arraunlariak.
2025/08/31 - 15:53
Oriok irabazi du Eusko Label Liga, Aresko Bandera bereganatuta
Orio zen Liga irabazteko faborito nagusia, eta nagusitasun handiz gailendu da. Galiziako uretan, Urdaibai izan da bigarrena eta Donostiarra hirugarrena. Bestalde, Cabo bigarren mailara jaitsiko dela baieztatu da.
2025/08/30 - 23:37
Oriok irabazi du Bueuko Bandera, Zierbenak estu hartu badu ere
Oriok eta Zierbenak lehia ikusgarria izan dute Galiziako uretan, eta San Nikolas ontzia gailendu da azkenean, ozta-ozta izan bada ere. Horrenbestez, Oriori garaipen bakarra falta zaio Eusko Label Liga irabazteko.
2025/08/30 - 22:42
Xabier Manrique: ''Oraintxe bertan ligan daukagu burua, eta Kontxan igandetik aurrera pentsatuko dugu''
Orio jaun eta jabe izan da Bueuko Banderan, eta erraz lortu du garaipena. Liga irabaztea gero eta gertuago du horrela. Xabier Manrique (Orioren delegatua) pozarren agertu da garaipenarekin.
2025/08/30 - 22:11
Orio nagusitu da Bueun, Zierbenarekin lehia estua izanda azkeneraino
Garaipen oso borrokatua izan da, Zierbenak azken metroetaraino eutsi baitio, baina 'San Nikolas' ontzia nagusitu da azkenean, eta garaipen bakarrera du liga orain.
2025/08/29 - 12:59
Orio Eusko Label Ligako txapeldun izan daiteke, bigarrenez, Galizian
Lau proba falta direnean, "San Nikolas" ontziak 27 puntu ateratzen dizkio bigarren sailkatuari, Zierbenari. Asteburu honetan Galizian jokatuko diren estropadak, bestalde, zuzenean jarraitu ahal izango dira ETB1en eta eitb.eus-en.
2025/08/24 - 18:37
2025eko Eusko Label Ligako Getariako Ikurrina: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio hirugarren sailkatu da Getariako Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/23 - 22:32
2025eko Eusko Label Ligako Ondarroako Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
2025eko Eusko Label Ligako Ondarroako Bandera Oriok irabazi du. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/23 - 22:19
Oriok 12. bandera lortu du Ondarroan
Gorka Aranberrik gidatutako trainerua jaun eta jabe izan da Ondarroan ere, eta esku-eskura du jada Eusko Label Liga.
2025/08/23 - 22:12
Aitzol Elu (Orio): ''Iker Zabalak esaten diguna egiten dugu, eta gero hori uretan ikusten da''
Orio jaun eta jabe da Eusko Label Ligan. Gaurkoan, Ondarroako Bandera bereganatu du, eta Aitzol Elu arraunlari ondarroarra pozarren agertu da etxean lortutako garaipenarekin.
2025/08/23 - 21:53
Oriok Ondarroan ere ez du aurkaririk izan
Aurtengo 12. bandera irabazi du Gipuzkoako traineruak, eta are bideratuago utzi du liga, 176 puntu baititu jada.
2025/08/18 - 17:06
Gorka Aranberri, Orio taldeko patroia: ''Kontxakoa bezain berezia da Zarauzko Ikurriña''
Gorka Aranberri Orioko patroia oso pozik agertu da, asteburuan Zarauzko Ikurriña herrira ekarri ostean. Lortutakoarekin nola sentitzen den kontatu du.