Oriok irabazi du Eusko Label Liga, Aresko Bandera bereganatuta
Oriok irabazi du Aresko Bandera, eta, horrenbestez,Ā Eusko Label Ligako txapelduna da matematikoki. San Nikolas ontziak nahikoa zuen gaurko estropadan bosgarren amaitzea liga eskuratzeko, baina ez du emaitzarekin espekulatu, eta denboraldi osoan erakutsi duen nagusitasunarekin gailendu da.
Gainera, Urdaibairen marka berdindu du, 14 garaipen lortuta, eta errekor hori hobetzeko aukera izango du, liga bukatzeko bi jardunaldi gelditzen baitira oraindik.Ā
Galiziako uretan, Urdaibai eta Donostiarra izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Bestalde, Cabo bigarren mailara jaitsiko dela baieztatu da.Ā Ā
Ohorezko txandan, Orio ez da ohiko indarrarekin atera, eta buruan berehala jarri bada ere, Zierbena gainean izan du estropadaren lehen zatian, eta Urdaibaik eta Donostiarrak ere ondo eutsi diote.
Gorka Aranberrik zuzentzen duen ontziak hirugarren luzean bideratu du garaipena, eta 20 minutu eta 12 segundoko denborarekin amaitu ditu lanak, Aresko Bandera eta, bide batez, Eusko Label Liga eskuratzeko. Denboraldia biribiltzeko, Kontxako Bandera irabaztea eta Urdaibairen garaipen marka hobetzea bakarrik falta zaio orain Iker Zabalak entrenatzen duen taldeari.
Bigarren posturako, berriz, lehia estua izan dute Zierbenak eta Urdaibaik. Bermeoko ontziak oso maila ona eman du, eta bigarren sailkatu da azkenean. Galipoak, berriz, hondoratu egin dira azken luzean, eta laugarren amaitu dute, Donostiarrak aurrea hartuta.
Bigarren txandan, Hondarribia, Getaria, San Juan eta Lekittarra lehiatu dira. Lau ontziak abiatu eta gutxira, eguraldiak okerrera egin du bat-batean. Euri-zaparrada bota du eta haizeak gogor jo du lehendabiziko minutuetan, eta horrek erabat baldintzatu du estropada.
Bigarren zatirako, baina, nolabaiteko barealdia izan da, eta lau ontziek azkarrago egin dute arraun. Hondarribia gailendu da, lanak 20 minutu eta 50 segundoan amaituta, eta haren atzetik sartu da Getaria (+3). San Juanek (+24) eta Lekittarrak (+33), berriz, atzerapen handia izan dute.
Lehendabiziko txandan, Ondarroak estropada oso ona egin du, eta hasieratik bukaeraraino izan da bere aurkariak baino asko gehiago. Ares izan da bigarrena (+16), Kaiku hirugarrena (+39) eta Cabo azkena (+57).
Bigarren mailara jaistear dela jakitun, Galiziako ontzia etsita atera da. Lehenbiziko hiru minutuetan, 12 segundoko galera izan du, eta ia minutu bateko atzerapenarekin helmugaratu da. Hala, Cabok matematikoki agur esan dio Eusko Label Ligari.
Zure interesekoa izan daiteke
Hamaseigarren bandera irabazita biribildu du Oriok denboraldia
Portugaleteko Bandera ere bereganatuta, marka guztiak hautsi ditu Oriok aurten, Eusko Label Liga eta Kontxa poltsikoratuta.
Gorka Aranberri: ''Oriok egindako denboraldiari 10ekoa jarriko nioke''
Oriok irabazi du Portugaleteko Bandera, eta Eusko Label Ligan aurten 16. bandera eskuratu eta errekor guztiak hautsi ditu horrela. "Oriok egindako denboraldiari 10ekoa jarriko nioke", esan du Gorka Aranberri patroiak.
Gogoz ospatu dute oriotarrek Kontxa bereganatu izana
Oriok 33. Kontxako Bandera eskuratu du, eta zaleek ez dute aukera galdu merezi bezala ospatzeko.
Oriok hogeita hamahirugarrenez irabazi du Kontxa
Iker Zabalaren gizonek erabateko nagusitasuna erakutsita eskuratu dute Kotxako Bandera. Aurten Eusko Label Liga irabazi ondoren, 33. aldiz irabazi du Kontxako Bandera Oriok.
Gorka Aranberri: ''Kontxako hamargarren bandera hau beretzat doa, Joxe Marirentzat''
Orioko patroiak Kontxako hamargarren bandera eskuratu du igande honetan. "Hamargarren bandera beretzat doa, Joxe Marirentzat", adierazi du Aranberrik erabat hunkituta.
Gorka Aranberri: ''Zigorra jarri badigute jartzekoa izango zen, onartu eta listo''
Oriori hiru segundoko zigorra jarri diote epaileek, estropada hastear zegoela euren zodiaca behar ez zen tokian zegoelako, eta, ondorioz, Zierbena gailendu da lehen jardunaldian, 10 ehunenengatik izan bada ere.
Oriotarrek harrera beroa egin diete Eusko Label Ligako txapeldunei
Oriok 2025eko Eusko Label Ligako txapela lortu du Galiziako uretan, 14 estropada irabazita. Etxean zain izan dituzte zaleak, lorpena batera ospatzeko.
Oriok Eusko Label Liga irabazi du, Aresko Bandera eskuratuta
Eusko Label Ligak kolore horia hartu zuen ia hasieratik, eta denboraldia biribiltzeko Kontxa eta azken bi estropadak falta direla, Oriok Liga eskuratu du matematikoki, Aresko Bandera bereganatuta. Iker Zabalaren kuadrillak Urdaibairen errekorra berdindu du.
Ibon Arruti, Orioko arraunlaria: ''Liga irabazita, Kontxara begira gaude''
Oriok irabazi du Eusko Label Liga, Aresko Bandera bereganatuta. Denboraldi osoan erakutsi duen nagusitasunarekin gailendu da San Nikolas ontzia Galiziako uretan. "Ez dago atsedenik. Liga irabazita, Kontxara begira gaude", adierazi du Ibon Arruti Orioko arraunlariak.