Oriok ez du barkatu etxean, haizeak baldintzatutako estropada ikusgarrian
Egun perfektua izan da Orio Arraun Elkartearentzat: emakumezkoetan nahiz gizonezkoetan gailendu dira etxean, Orio Kanpina Banderak bereganatuta, eta biak ala biak lider dira, nor bere ligan.
Itsaso nahasia izan da, eta haizeak erabat baldintzatu du gaur Orioko uretan lehiatu den estropada ikusgarria. Horren erakusgarri dira traineruen arteko denbora-tarteak eta sailkapenean izan diren gorabeherak guztiak.
Gorka Aranberrik zuzendutako ontzia bukaeran aise gailendu bada ere, aurrez Lekittarrak egin duen denbora bota behar izan du behera; izan ere, lehen txandan aritu arren, bizkaitarrek ezarri dute markarik onena: 21 minutu eta 43 segundo. Bigarren txandan, berriz, Donostiarra izan da azkarrena (21 minutu eta 50 segundo).Ā Ā
San Nikolas trainerua indarrean abiatu da, eta Hondarribia lehen luzean bi segundora izan arren, lehen ziabogaren ostean, olatu ona hartu du, eta aurkariekiko aldea handitzen hasi da.Ā
Bigarren luzean, Oriok lau segundoan hobetu du Lekittarraren denbora, eta Hondarribia, Zierbena eta Getariarekiko zuloa nabarmen areagotu du. Gidoia errepikatu egin da hirugarren luzean, eta ordurako garaipena ziurtatuta izan du.Ā
Iker Zabala entrenatzailearen mutilek 21 minutu eta 20 segundo behar izan dituzte lanak amaitzeko eta Orio Kanpina Bandera eskuratzeko. Ohorezko txandan, Hondarribia (+27), Zierbena (+30) eta Getaria (+53) sartu dira, hurrenez hurren, Orioren atzetik.
Edonola ere, gaurko estropadan Lekittarra eta Donostiarra izan dira, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren, lehen eta bigarren txandan lehiatu badira ere, denbora hobea egin dutelako.
Horiek horrela, Oriok Eusko Label ligako buruan sendo jarraitzen du, Zierbenarekiko duen aldea handituta. Kaikuk eta Cabok, berriz, sailkapenaren zuloan segitzen dute.Ā
Zure interesekoa izan daiteke
Hamaseigarren bandera irabazita biribildu du Oriok denboraldia
Portugaleteko Bandera ere bereganatuta, marka guztiak hautsi ditu Oriok aurten, Eusko Label Liga eta Kontxa poltsikoratuta.
Gorka Aranberri: ''Oriok egindako denboraldiari 10ekoa jarriko nioke''
Oriok irabazi du Portugaleteko Bandera, eta Eusko Label Ligan aurten 16. bandera eskuratu eta errekor guztiak hautsi ditu horrela. "Oriok egindako denboraldiari 10ekoa jarriko nioke", esan du Gorka Aranberri patroiak.
Gogoz ospatu dute oriotarrek Kontxa bereganatu izana
Oriok 33. Kontxako Bandera eskuratu du, eta zaleek ez dute aukera galdu merezi bezala ospatzeko.
Oriok hogeita hamahirugarrenez irabazi du Kontxa
Iker Zabalaren gizonek erabateko nagusitasuna erakutsita eskuratu dute Kotxako Bandera. Aurten Eusko Label Liga irabazi ondoren, 33. aldiz irabazi du Kontxako Bandera Oriok.
Gorka Aranberri: ''Kontxako hamargarren bandera hau beretzat doa, Joxe Marirentzat''
Orioko patroiak Kontxako hamargarren bandera eskuratu du igande honetan. "Hamargarren bandera beretzat doa, Joxe Marirentzat", adierazi du Aranberrik erabat hunkituta.
Gorka Aranberri: ''Zigorra jarri badigute jartzekoa izango zen, onartu eta listo''
Oriori hiru segundoko zigorra jarri diote epaileek, estropada hastear zegoela euren zodiaca behar ez zen tokian zegoelako, eta, ondorioz, Zierbena gailendu da lehen jardunaldian, 10 ehunenengatik izan bada ere.
Oriotarrek harrera beroa egin diete Eusko Label Ligako txapeldunei
Oriok 2025eko Eusko Label Ligako txapela lortu du Galiziako uretan, 14 estropada irabazita. Etxean zain izan dituzte zaleak, lorpena batera ospatzeko.
Oriok Eusko Label Liga irabazi du, Aresko Bandera eskuratuta
Eusko Label Ligak kolore horia hartu zuen ia hasieratik, eta denboraldia biribiltzeko Kontxa eta azken bi estropadak falta direla, Oriok Liga eskuratu du matematikoki, Aresko Bandera bereganatuta. Iker Zabalaren kuadrillak Urdaibairen errekorra berdindu du.
Ibon Arruti, Orioko arraunlaria: ''Liga irabazita, Kontxara begira gaude''
Oriok irabazi du Eusko Label Liga, Aresko Bandera bereganatuta. Denboraldi osoan erakutsi duen nagusitasunarekin gailendu da San Nikolas ontzia Galiziako uretan. "Ez dago atsedenik. Liga irabazita, Kontxara begira gaude", adierazi du Ibon Arruti Orioko arraunlariak.
Oriok irabazi du Eusko Label Liga, Aresko Bandera bereganatuta
Orio zen Liga irabazteko faborito nagusia, eta nagusitasun handiz gailendu da. Galiziako uretan, Urdaibai izan da bigarrena eta Donostiarra hirugarrena. Bestalde, Cabo bigarren mailara jaitsiko dela baieztatu da.