Patroi berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gorka Aranberri Orioko patroi lanetan ari da jada

Zarauztarra 'San Nikolas' ontzian izan da uretako neguko lehen entrenamenduan, eta Jon Olasagasti presidenteak ETBri konfirmatutakoaren arabera, bera izango da oriotarren patroia datorren denboralditik aurrera.
20241123150937_gorka-aranberri-orio_
18:00 - 20:00
Gorka Aranberri, Orion patroi lanetan

Gorka Aranberri izango da Orioko patroia datorren denboralditik aurrera. Albistea goizean konfirmatu da, zarauztarrak San Nikolas traineruan egindako lehen entrenamenduan.

Klubak oraindik ofizialki iragarri ez duen arren, Jon Olasagasti klubeko presidenteak ETBri konfirmatu dio guztion ahotan zegoen albistea. Horrela, Aranberri Oriora itzuli da, 2017 eta 2020 artean bertako patroia izan ostean.

Gipuzkoarrak Urdaibain eman ditu azken bi denboraldiak, eta Eusko Label Ligako patroi onena izendatu dute 2023an eta 2024an. Besteak beste, sei liga eta Kontxako bederatzi bandera ditu orotara. 2024an, Aranberrik dena irabazi du Bou Bizkaiarekin: Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako txapelketak, Eusko Label Liga eta Kontxako Bandera.

Zarauztarra ez da Bermeotik Oriora bidea egin duen bakarra; izan ere, Iker Zabala Bermeoko entrenatzailea ere oriotarrekin arituko da hemendik aurrera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X