Bermeo Urdaibai
2023/08/28 - 18:00
Urdaibaik eskura du aurtengo koroa
Bermeoko ontziak garaipen handia lortu zuen igandean eta larunbatean egindako estropada kaskarra konpondu zuen. Horrela, Bou Bizkaiak 9 puntuko aldea du sailkapenean Hondarribiarekin, amaierarako bi jardunaldiren faltan.
2023/08/27 - 17:33
Getarian irabazita, Eusko Label Liga urdinez tindatu du Urdaibaik amaierarako bi jardunaldiren faltan
Ekaitza eta itsaso zakarra protagonista izan dituen jardunaldian, Zierbenak bigarren egin du, Donostiarrak hirugarren, Kaikuk laugarren eta Hondarribiak bosgarren.
2023/08/27 - 17:28
Urdaibaik denboraldiko 10. garaipena lortu du Getarian
Bou Bizkaiak erakustaldia eman du berriro eta Zierbenaren, Donostiarraren eta Kaikuren aurretik gailendu da. Hondarribiak bosgarren egin du eta 9 puntura da orain Eusko Label LIgako sailkapenean, amaierarako bi jardunaldiren faltan.
2023/08/27 - 17:07
Gorka Aranberri: ''Bermeok kolpea jasotzen duenean azkar altxatzen da''
Urdaibaiko patroia pozik agertu da estropadarekin, "atzo ez ginen sentsazio onarekin joan, eta gaur irribarretsu nago irabazi dugulako" adierazi du. "Estropada oso gogorra izan da, irabazten duenak bakarrik disfrutatzen duen horietakoa". "Dagoeneko, Kontxan pentsatzea tokatzen da" gaineratu du.
2023/08/27 - 16:23
2023ko Eusko Label Ligako Getariako Ikurrina: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Getariako Ikurrina, eta bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/08/20 - 16:54
Urdaibaik irabazi du Zarauzko Ikurriña, bi jardunaldietan erakustaldia emanda
Zierbena bigarren izan da, bigarren txanda nagusitasunez irabazita, Donostiarra hirugarren eta Hondraribia laugarren.
2023/08/20 - 16:49
Urdaibaik laugarrenez irabazi du Zarauzko Ikurrina
Bizkaitarrek beste erakustaldi bat eman dute, aurkari guztiak txiki utzita. Ligako sailkapenean, Zierbena bigarren da orain bermeotarren atzetik, Hondarribiarekin puntuetara berdinduta.
2023/08/20 - 16:35
2023ko Eusko Label Ligako Zarauzko Ikurrinako 2. jardunaldia: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik ikusita
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Zarauzko Ikurrina. Bermeoko taldea garaile izan da bigarren jardunaldian. Bideo honetan ikus dezakezu patroiak eta arraunlariek nola bizi izan duten estropada, ontzi barrutik, minikameren irudiei esker.
2023/08/19 - 22:23
Urdaibaik aurkariak txikitu ditu Zarauzko Ikurrinako lehen jardunaldian
Bizkaitarrek hegan egin dute ohorezko txandan, Oriok bigarrenean egindako denbora bikaina hobetuz. Donostiarra hirugarren izan da 18 segundora, eta Hondarribia laugarren, 20 segundora.
2023/08/19 - 22:07
Aranberri: ''Elektrizitate onarekin etorri gara eta kriston estropada egin dugu''
Gorka Aranberri Urdaibaiko patroiak Zarauzko Ikurrinako lehen jardunaldian lortutako garaipenaz hitz egin du. Pozik agertu da egindako lanaz, eta lanean jarraitu behar dutela nabarmendu du.
2023/08/18 - 16:40
Zarauzko Ikurrina, oso berezia Gorka Aranberrirentzat
Gorka Aranberri Urdaibaiko patroiarentzat oso berezia da Zarauzko Ikurrina. Hangoxekoa da eta hantxe egin zuen debuta maila gorenean. Aranberrik EITB Mediarekin hitz egin du Zarauzko estropadei eta Urdaibairen egoerari buruz.
2023/08/06 - 16:36
Urdaibaik txiki utzi ditu aurkari guztiak
Bou Bizkaiak beste erakustaldi bat eman du EuskoLabel Ligan eta aise irabazi du El Correo Ikurrina. Donostiarra bigarren ian da, bigarren txandatik, eta Zierbena hirugarren. Urdaibaik 6 puntu ateratzen dizkio orain ligan Hondarribiari.
2023/08/06 - 16:09
Gorka Aranberri: ''Kriston estropada egin du taldeak, liga irabazi nahi duenak ezin du huts egin''
Urdaibaik irabazi du EUsko Label Ligako El Correo-Kutxabank Ikurriña eta Gorka Aranberri Bermeoko taldeko patroiak EITB Mediarekin hitz egin du Lekeitiko uretan garaipena bereganatu ostean.
2023/08/06 - 16:03
2023ko Eusko Label Ligako Lekeitioko Ikurrina: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik ikusita
Urdaibaik bereganatu du Eusko Label Ligako Lekeitioko El Correo Ikurrina, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/08/05 - 22:52
Urdaibaik irabazi du aurkari zuzenenaren etxean
Hondarribiko Banderan Hondarribiak sufritu egin du zaleen aurrean eta hirugarren postua lortu du. Azken metroak luze egin zaizkio Urdaibairi, baina bi segunduko abantaila atera dio azkenean Zierbenari.
2023/08/05 - 22:20
2023ko Eusko Label Ligako Hondarribiko Bandera: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik ikusita
Urdaibaik bereganatu du Eusko Label Ligako Hondarribia Bandera, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/08/05 - 22:19
Gorka Aranberri (Urdaibai): ''Gogorra egin zaigu estropada; hirugarren luzean, garbiago zegoen''
Urdaibaiko patroiak, Hondarribiko Bandera irabazita, estropada izan du hizpide, EITBrekin. Ohorezko txandan ibili direnek gainerako bietan izandakoek baino eguraldi desatseginagoa izan dute.
2023/08/02 - 17:28
Iker Zabala: ''Bermeoren eta Hondarribiren artekoa izango da liga irabazteko borroka''
Urdaibaik Eusko Label Ligako lidertzan ekingo dio abuztuari. Hala ere, Bermeoko taldeak puntu bakarreko aldea ateratzen dio Hondarribiari. EITB Mediak Iker Zabala Urdaibaiko entrenatzailearekin hitz egin du taldeak orain arte egindakoaz; horrez gain, amaierara arteko helburuetaz ee mintzatu da.
2023/07/30 - 17:52
2023ko Eusko Label Ligako Santurtziko Ikurrina: Urdaibairen estropada, traineru barrutik ikusita
Urdaibaik bigarren postua lortu du Eusko Label Ligako Santurtziko Ikurrinan, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/07/29 - 23:30
2023ko Eusko Label Ligako Getxoko Ikurrina: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik ikusita
Urdaibaik irabazi du Getxoko Ikurrina Eusko Label Ligan, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.