Eusko Label Liga
2023/09/07 - 22:30
Mikel Orbañanos: ''Bizirik ailegatzen gara bandera lehiatzeko''
Mikel Orbañanos Hondarribiko traineruko entrenatzailea baikor agertu da igandean, irailak 10, lehiatuko den Kontxako Banderako bigarren jardunaldirako. Lehen jardunaldi ona eginda, bandera lehiatzeko prest daudela nabarmendu du.
2023/09/07 - 16:45
Iker Zabala: ''Edonork irabaz dezake, baina badakigu indartsuena Urdaibai dela''
Iker Zabala Urdaibaiko entrenatzaileak igandeko erronkari begira hitz egin du. Haren ustez, ez dute aurkaririk, eta erasora irtengo dira Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian.
2023/09/06 - 16:59
Orioko traineruak prest, igandeko hitzordu handirako
Orioko Arraun Taldeko bi traineruak irabazleengandik lau segundora amaitu zuten Kontxako Banderaren lehen jardunaldia. Ane Arruti eta Mikel Lizarralde arraunlariek aurreko egun hauek nola bizitzen ari diren kontatu dute.
2023/09/05 - 17:06
Donostiarrak historia egiteko aukera bikoitza du igandean, Kontxako Banderan
Kaiarriba Donostiarra Arraun Elkarteko bi traineru nagusiek bandera lortzeko aukera historikoa dute. Bai gizonezkoen ontzia, bai emakumezkoena, hirugarren postuan sailkatu ziren igandean. Haizea Saez eta Joxe Leibar patroiekin izan gara.
2023/08/29 - 01:07
Jon Salsamendi: ''Kostatzen ari zaigu gu garena lehian adieraztea''
Larunbatean denboraldiko lehen bandera irabazita, Kontxako Bandera dute orain buruan Jon Salsamendik entrenatzen dituen oriotarrak.
2023/08/28 - 18:00
Urdaibaik eskura du aurtengo koroa
Bermeoko ontziak garaipen handia lortu zuen igandean eta larunbatean egindako estropada kaskarra konpondu zuen. Horrela, Bou Bizkaiak 9 puntuko aldea du sailkapenean Hondarribiarekin, amaierarako bi jardunaldiren faltan.
2023/08/27 - 17:33
Getarian irabazita, Eusko Label Liga urdinez tindatu du Urdaibaik amaierarako bi jardunaldiren faltan
Ekaitza eta itsaso zakarra protagonista izan dituen jardunaldian, Zierbenak bigarren egin du, Donostiarrak hirugarren, Kaikuk laugarren eta Hondarribiak bosgarren.
2023/08/27 - 17:28
Urdaibaik denboraldiko 10. garaipena lortu du Getarian
Bou Bizkaiak erakustaldia eman du berriro eta Zierbenaren, Donostiarraren eta Kaikuren aurretik gailendu da. Hondarribiak bosgarren egin du eta 9 puntura da orain Eusko Label LIgako sailkapenean, amaierarako bi jardunaldiren faltan.
2023/08/27 - 17:07
Gorka Aranberri: ''Bermeok kolpea jasotzen duenean azkar altxatzen da''
Urdaibaiko patroia pozik agertu da estropadarekin, "atzo ez ginen sentsazio onarekin joan, eta gaur irribarretsu nago irabazi dugulako" adierazi du. "Estropada oso gogorra izan da, irabazten duenak bakarrik disfrutatzen duen horietakoa". "Dagoeneko, Kontxan pentsatzea tokatzen da" gaineratu du.
2023/08/27 - 16:45
2023ko Eusko Label Ligako Getariako Ikurrina: Donostiarraren estropada, ontzi barrutik
Donostiarrak hirugarren postua lortu du Eusko Label Ligako Getariako Ikurrinan, eta bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/08/27 - 16:33
2023ko Eusko Label Ligako Getariako Ikurrina: Zierbenaren estropada, ontzi barrutik
Zierbena bigarren geratu da Eusko Label Ligako Getariako Ikurrinan, eta bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/08/27 - 16:23
2023ko Eusko Label Ligako Getariako Ikurrina: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Getariako Ikurrina, eta bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/08/26 - 22:56
Orio izan da nagusi Ondarroan, bigarren txandan gailenduz
Marea aldaketak eta haizeak baldintzatutako estropadan, Mirotzak izan dira onenak. Hondarribia hirugarren izan da, eta 4 puntu murriztu du Urdaibairekiko aldea.
2023/08/26 - 22:47
2023ko Eusko Label Ligako Ondarroako Bandera: Hondarribiaren estropada, ontzi barrutik
Hondarribia hirugarren geratu da Eusko Label Ligako Ondarroako Banderan, eta bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/08/26 - 22:47
2023ko Eusko Label Ligako Ondarroako Bandera: Lekittarraren estropada, ontzi barrutik
Lekittarra bigarren izan da Eusko Label Ligako Ondarroako Banderan, eta bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/08/26 - 22:21
Ander Etxegoien: ''Ez genuen uste irabaziko genuenik; oso pozik gaude''
Ander Etxegoien Orioko patroiak Ondarroako Banderan lortutako garaipenaren inguruan hitz egin du. Gipuzkoako trainerua bigarren txandan gailendu da eta inor ez da haien denbora hobetzeko gai izan.
2023/08/26 - 22:00
2023ko Eusko Label Ligako Ondarroako Bandera: Orioren estropada, ontzi barrutik
Oriok irabazi du Eusko Label Ligako Ondarroako Bandera, eta bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/08/26 - 21:45
Oriok bere lehen bandera lortu du Ondarroako uretan
Gipuzkoako traineruak 20 minutu eta 30 segundoko denbora egin du, faborito guztiak gaindituta.
2023/08/25 - 23:09
Getariako estropada eremuko batimetriaren nondik norakoak eta olatuen iragarpena
Eusko Label Ligak Getarian du hitzordua igandean, abuztuaren 27an, Getariako Ikurrinan. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daiteke.
2023/08/24 - 18:19
Ondarroa, helburua gauzatzeko bidean
Antiguako Amak, denboraldi txukuna eginda, esku-eskura du helburu nagusia: salbazioa. Etxeko estropadaren aurretik Iñaki Errasti entrenatzaile eta arraunlariarekin hitz egiteko aukera izan dugu