Bermeoko bandera etxean geratu da, Urdaibaik enegarren erakustaldia emanda
Urdaibaik erakustaldia emanda bereganatu du Bermeoko Bandera, eta denboraldi historikoa borobiltzeko pare bat marka haustea baino ez zaio geratzen orain, eta horretarako bihar Portugaleteko estropada irabazi beharko du.
Gaur, denboraldiko 13. garaipena lortu dute, eta, ondorioz, Castrok (2009) eta Hondarribiak (2015) ezarritako marka berdindu dute bermeotarrek. Bihar Portugaleteko Bandera eskuratuz gero, errekor hori gaindituko dute.
Halaber, denboraldi berean traineru batek inoiz lortu duen puntu marka onena (218 puntu) eurena da (2022koa), eta marka hori hobetzen saiatuko dira. Dena bideratuta dute horretarako; izan ere, gaur pilatutakoekin 215 puntura iritsi dira jada.
Gaurko estropadari dagokionez, Urdaibai hamar segundoko abantailarekin iritsi da hirugarren ziabogara, baina azken txanpa ikusgarria egin dute Gorka Aranberriren mutilek, eta Donostiarrak eta Zierbenak ez dute aukerarik izan garaipena lehiatzeko.
Bermeotarrak nabarmen nagusitu dira, eta 20 segundo baino gehiago atera dizkiote Zierbenari. Donostiarra izan da hirugarren, eta Orio askoz atzerago sartu da; lehen txandan aritu den Oriok baino denbora okerragoa egin du. Hortaz, Portugaleteko estropadan, Orio izango da ohorezko txandan.
Zure interesekoa izan daiteke
2025eko Eusko Label Ligako play-offeko bigarren jardunaldia: Chapelaren estropada, traineru barrutik ikusita
Eusko Label Ligara igotzeko play-offean, Chapelak maila gorenerako txartela lortu du Portugaleten. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Hamaseigarren bandera irabazita biribildu du Oriok denboraldia
Portugaleteko Bandera ere bereganatuta, marka guztiak hautsi ditu Oriok aurten, Eusko Label Liga eta Kontxa poltsikoratuta.
Gorka Aranberri: ''Oriok egindako denboraldiari 10ekoa jarriko nioke''
Oriok irabazi du Portugaleteko Bandera, eta Eusko Label Ligan aurten 16. bandera eskuratu eta errekor guztiak hautsi ditu horrela. "Oriok egindako denboraldiari 10ekoa jarriko nioke", esan du Gorka Aranberri patroiak.
2025eko Eusko Label Ligako egutegia
Gizonezkoen traineru txapelketa nagusia uztailaren 5ean hasiko da, Bilbon, XVI Bilboko Bandera, eta irailaren 21ean amaituko da, Portugaleten, LV GP-LI El Corte Ingles Banderarekin.
Elortegi: ''Burua gutxika-gutxika altxatu behar''
Kaikuko entrenatzailea penatuta azaldu da traineruak maila galdu ondoren. Bere mutilek dena eman dutela nabarmendu du, baina taldearentzat jaitsiera porrota dela.
Alexander Esteban: ''Ongi egindako lanaren saria jaso dugu''
Santurtzi Eusko Label Ligan lehiatuko da datorren denboraldian, igande honetan amaitu den play-offean lehen postua lortuta. "Ondo egindako lanaren saria jaso dugu", esan du Alexander Esteban Soterako entrenatzaile eta arraunlariak.
Markel Lujua (Santurtzi): ''Ondo joan gara, gure estropada egin dugu, badakigu azkarrak garela''
2025eko Eusko Label Ligako play-offeko lehenengo jardunaldian, Santurtzi gailendu da. Estropada amaitu ostean, Markel Lujua patroiak adierazi du taldeak ez duela "presioa" sentitu, eta eskerrak eman dizkie zaleei: "Santurtzi osoa hemen dago".
Oriotarrek harrera beroa egin diete Eusko Label Ligako txapeldunei
Oriok 2025eko Eusko Label Ligako txapela lortu du Galiziako uretan, 14 estropada irabazita. Etxean zain izan dituzte zaleak, lorpena batera ospatzeko.
Oriok Eusko Label Liga irabazi du, Aresko Bandera eskuratuta
Eusko Label Ligak kolore horia hartu zuen ia hasieratik, eta denboraldia biribiltzeko Kontxa eta azken bi estropadak falta direla, Oriok Liga eskuratu du matematikoki, Aresko Bandera bereganatuta. Iker Zabalaren kuadrillak Urdaibairen errekorra berdindu du.
Ibon Arruti, Orioko arraunlaria: ''Liga irabazita, Kontxara begira gaude''
Oriok irabazi du Eusko Label Liga, Aresko Bandera bereganatuta. Denboraldi osoan erakutsi duen nagusitasunarekin gailendu da San Nikolas ontzia Galiziako uretan. "Ez dago atsedenik. Liga irabazita, Kontxara begira gaude", adierazi du Ibon Arruti Orioko arraunlariak.