ARRAUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ACTko Euskotren eta Eusko Label ligak Madrilen hasiko dira

ACTren batzarrak jakitera eman duenez, bi ligak ekainaren 28an hasiko dira.

Orio Ondarroako Bandera

Orio Ondarroako Banderan. Irudia: ACT

ACTk bilera egin du gaur goizean eta datorren denboraldia gure uretatik kanpo hasiko dela onartu dute bertan. ETBk jakin duenez,Ā estreinaldia Madrilen izangoĀ da, Lozoyako Buitrago urtegian, hain zuzen ere.

Eusko Label Liga eta Euskotren Liga ekainaren 28an hasiko dira Madrilgo enklabe honetan, erlojuaren aurkako estropadaĀ batekin, binaka eta sei luzetaraĀ jokatuko da, lehiaketa hasteko ohikoa ez den formatuan.

2016az geroztik lehenengoz egingo du ACTk denboraldiaren hasiera bere ingurune tradizionaletik kanpo. Orduan, SevillanĀ hasi zen denboraldia. Oraingoan, berriz, Madrilgo Erkidegoko iparraldean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X