Oriok liga erabakita uzteko kolpea eman nahi du Zarautzen
Orio da larunbatean eta igandean jokatuko den Zarauzko Bandera eskuratzeko faborito nagusia, eta garaipena lortzen badu, ia erabakita utziko du Eusko Label Liga, Donostiarra bigarren sailkatuarekiko abantaila handia baitauka. Ā
San Nikolas ontziak 9 bandera bereganatu ditu jada, eta Urdaibairen marka (14) hobetzea da oriotarren bigarren erronka nagusia.
Edonola ere, Zarauzko uretan gailentzea ez zaie erraza izango. DonostiarraĀ indartsu dago, eta atzetik aurrerakoa egiten ari da. Halaber, Zierbenak denboraldi honetan bi aldiz erakutsi du Orio ez dela menderaezina.
Zarauzko Bandera berezia da, bi egunetan lehiatzen delako. Bi jardunaldietako denborak batuta erabakitzen da irabazlea, baina, ligari dagokionez, bi jardunaldiak dira puntuagarriak. Hau da, bi jardunaldietan, estropadako garaileak 12 puntu pilatuko ditu, eta azkenak bakarra.
Aurreikuspenak betetzen badira eta Zarauzko Bandera Oriok irabazten badu, liga eskura izango du; izan ere, 24 puntura du Donostiarra, eta sei bandera soilik geratuko lirateke lehiatzeko. Horrenbestez, hondamendi bat gertatu beharko litzateke Orio titulurik gabe gelditzeko.Ā
Euskotren Ligari dagokionez, Donostia Arraun Lagunak da hautagai nagusia Zarauzko Bandera eskuratzeko, eta garaipena lortuz gero, liga bideratuta utziko luke.
Alabaina, donostiarrak ezin dira gehiegi fidatu, Orio 6 puntura soilik baitago sailkapenean, eta asteburu honetan huts eginez gero, liga asko estutuko delako.Ā
Zure interesekoa izan daiteke
Zierbena B eta Astillero, garaile Portugaleten
Astillero, emakumezkoetan, eta Zierbena B, gizonezkoetan, izan dira nagusi arraun denboraldiko lehen proban, Portugaleten. Eguraldiaren eta itsasoaren egoera kaskarrak baldintzatu du proba.Ā
2025eko arraun denboraldiaren laburpena
Gizonezkoetan, Oriok denboraldi historikoa egin du. Nagusitasun handiz gailendu da Eusko Label Ligan, eta Kontxako Bandera eta hiru txapelketa ofizialak ere irabazi ditu. Emakumezkoetan, Donostia Arraun Lagunak izan da onena, Euskotren Liga, Kontxako Bandera eta Gipuzkoako eta Espainiako txapelketak bereganatu baititu. Ā Ā
ACTko Euskotren eta Eusko Label ligak Madrilen hasiko dira
ACTren batzarrak jakitera eman duenez, bi ligak ekainaren 28an hasiko dira.
Jose Luis Korta: ''Arraun mundua salbatzeko, harrobiko arraunlari gehiago''
Oriotarrak erretiroa hartuko duela iragarri berri du. Kortak 60 urte eman ditu arraunari lotuta, eta ez sinisteko moduko palmaresa du: 300 bandera baino gehiago irabazi ditu, 16 Kontxa, 53 bider izan da Espainiako txapeldun eta diploma olinpikoa ere badu.
Jose Luis Kortari elkarrizketa, gaur gauean, ETB1en eta ETB2n
Oriotarrak abuztuan iragarri zuen arrauna utziko duela, bizitza osoa kirol horretan aritu ostean. Azken bi urteotan, Castro taldearen entrenatzailea izan da.
Osertz Aldaik hamar urteko ibilbidea itxi eta Isuntzaren entrenatzailea izateari utziko dio
Klubak azaldu duenez, Aldaik elkarteari jakinarazi zion "ezingo duela" datorren denboraldian prestatzaile gisa jarraitu. Lekeitioko arraun elkarteak erantsi duenez, jakin zutenetik lanean ari dira, ordezko "egokia" aurkitzeko.
Iker Zabala: ''Izugarrizko urtea izan da, eta helburua lantaldeari eustea da''
ETBn egindako elkarrizketan, Orioko prestatzaileak adierazi du denboraldi oparoaren gakoetako bat etxeko arraunlariak eta fitxaketak "ondo uztartzea" izan dela. Bestalde, Orioko zaleen berotasuna azpimarratu du: "txapela kentzeko moduko jarrera izan dute".
Iker Zabala Orioren entrenatzailea elkarrizketatuko dugu, gaur gauean, ETB1en
Oriok 2025eko Eusko Label Liga irabazi du, bai eta Kontxako Bandera ere. Entrenatzailea 20:35etik aurrera izango da Kirolak saioko platoan, ETB1en.
Santurtzik eta San Juanek herritarren harrera beroaz gozatu dute
Bi traineruak maila gorenera igo dira asteburu honetako play-offean garaile atera ondoren, eta gogotik ospatu dute herritarrekin.
Santurtzi, Chapela, San Juan eta Donostiarra goi-mailan arituko dira datorren denboraldian
Emakumezkoen play-offean, San Juan nagusitu da Portugaleteko uretan, eta Bantxa ontzia bigarren izan da. Gizonezkoetan, berriz, Santurtzi eta Chapela Eusko Label Ligan lehiatuko dira datorren denboraldian, igande honetan bukatu den play-offean lehen bi postuak eskuratu ondoren.