KAE-1 ETA ETE LIGAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bertan behera geratu dira Castron ostiral honetan jokatzekoak ziren estropadak, tenperatura altuengatik

KAE-1 eta ETE ligetako 13. eta 14. jardunaldiak ziren jokatzekoak, hurrenez hurren.
Santurtzi dago KAE-1 Ligako sailkapenaren buruan. Argazkia: EITB
Santurtzi dago KAE-1 Ligako sailkapenaren buruan. Argazkia: EITB

Ostiral honetarako, abuztuak 15, iragarrita dagoen bero handiaren ondorioz, bertan behera utzi dituzte Castro-Urdialesen jokatzekoak ziren KAE-1 eta ETE ligetako estropadak.

Arratsaldean argitaratutako ohar baten bidez, probaren antolatzaileek azaldu dute eskumena duen agintaritza administratiboaren gomendioei jarraituz hartutako erabakia dela, "Estatuko Meteorologia Agentziaren jarraibideeak aintzat hartuta".

AEMETek argitaratutako iragarpen meteorologikoaren arabera, termometroa 35Ā ĀŗC-ra irits daiteke bi probak jokatu behar ziren orduan, hau da, 11:30etik 14:00etarako tartean.

Horrenbestez, aipatu bi txapelketei dagozkien 13. (KAE-1) eta 14. (ETE) jardunaldiak ez dira asteburu honetan jokatuko, eta litekeena da abuztuaren 24ra arte atzeratzea. Hartara, bi arraun liga horien hurrengo hitzorduak larunbat goizean izango da, Zarautzen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X