Eusko Label Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Santurtzi nagusi ehunen gutxi batzuengatik, eta Zarautz bigarren mailara jaitsiko da

Sotera Hondarribiari gailendu zaio 74 ehunenengatik amaiera zirraragarri batean. Bizkaitarrek bost puntuko aldea dute sailkapenean, amaierarako hiru jardunaldiren faltan.
Santurtzik irabazi du Areseko Bandera, Hondarribiarekin lehia ezin ikusgarriagoa izan ostean.
18:00 - 20:00
Estropada gogoangarria irabazi du Santurtzik Aresen

Santurtziren eta Hondarribiaren arteko lehiak gori-gorian jarraitzen du. Aurreko asteburuan gipuzkoarrak jaun eta jabe izan baziren ere, gaur, Areseko uretan, bizkaitarrek lortu dute garaipena, baina ehunen bakar batzuengatik. Concello de Ares Bandera Soterak eraman du eta, ondorioz, Ama Guadalupekoarekin duen aldea pntu batean handitu du.

Bi traineruak denbora berean aritu dira arraunean ohorezko txanda osoan, eta azken metroetan lortu du Gorka Aranberrik zuzendutako ontziak garaipena lortzeko 74 ehuneneko aldea zabaltzea. Donostiarra hirugarren izan da 18 segundora, eta Zierbena, laugarren, 23 segundora. Galipoek seigarren egin dute banderako sailkapen nagusian.

Bigarren txandan ere leghia oso estua izan da lehenengo bi traineruen artean. Cabo izan da azkarrena, Oriok baino 32 egunen gutxiago eginda. Bi ontziak laugarren eta bosgarren izan dira azken sailkapenean.

Lehen txandan, Lekittarrak egin du denborarik onena, Aresen, Tiranen eta Zarautzen aurretik. Enbata azkena izan da, eta bigarren mailara jaitsi da matematikoki.

Bandeira Concello de Ares denborak Bandeira Concello de Ares denborak

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X