Arraunlariek injekzioak jartzen zizkietela baieztatu dute
Estrobo auziak bigarren eguna izan du gaur eta askotarako eman dute Urdaibaiko arraunlarien adierazpenek.Ā Ingektatzea ez da delitua, baina denek onartu dute sustantziak ziztatzen zizkietela.
Arraunlari batek, egun Urdaibaiko taldean dagoen Javi Polok,Ā salataria bera salatu du, alegia Korta Castroko entrenatzailea zenean ere ziztatzen zituztela.
Urdaibaiko arraunlari batzuk, egun taldean ez daudenak ere, eta Luciano Pregok, Jose Manuel Franciscorekin Astilleron egondakoa, deklaratu dute Estrobo Auzian.
DEKLARAZIOAK
Javi Polo (Urdaibaiko arraunlaria): 'Castron, Kortarekin, zain barneko injekzioak ziren, Urdaibain muskulu barnekoak soilik'.
Miguel Angel Millares (Urdaibaiko arraunlari ohia): 'Egon naizen talde guztietan eman dizkidate injekzioak, 2006an Korta zen nire entrenatzailea'.
Bersaitz Azkue (Urdaibaiko arraunlari ohia): 'Injekzioak ipurdian, sabelean eta lepoan ematen zizkiguten, baina Maynarrek ez'.
IƱigo Aldayk (Urdaibaiko arraunlari ohia) injekzioaz ez dakiela ezer esan du.
Asier Aregok (patroi ohia) berari ez diotela inoiz injekziorik jarri esan du.
Alain Colunga (Urdaibaiko arraunlari ohia): 'Muskulu barneko 2-3 injekzioa ematen zizkiguten astero'.
Zure interesekoa izan daiteke
2025eko arraun denboraldiaren laburpena
Gizonezkoetan, Oriok denboraldi historikoa egin du. Nagusitasun handiz gailendu da Eusko Label Ligan, eta Kontxako Bandera eta hiru txapelketa ofizialak ere irabazi ditu. Emakumezkoetan, Donostia Arraun Lagunak izan da onena, Euskotren Liga, Kontxako Bandera eta Gipuzkoako eta Espainiako txapelketak bereganatu baititu. Ā Ā
ACTko Euskotren eta Eusko Label ligak Madrilen hasiko dira
ACTren batzarrak jakitera eman duenez, bi ligak ekainaren 28an hasiko dira.
Jose Luis Korta: ''Arraun mundua salbatzeko, harrobiko arraunlari gehiago''
Oriotarrak erretiroa hartuko duela iragarri berri du. Kortak 60 urte eman ditu arraunari lotuta, eta ez sinisteko moduko palmaresa du: 300 bandera baino gehiago irabazi ditu, 16 Kontxa, 53 bider izan da Espainiako txapeldun eta diploma olinpikoa ere badu.
Jose Luis Kortari elkarrizketa, gaur gauean, ETB1en eta ETB2n
Oriotarrak abuztuan iragarri zuen arrauna utziko duela, bizitza osoa kirol horretan aritu ostean. Azken bi urteotan, Castro taldearen entrenatzailea izan da.
Osertz Aldaik hamar urteko ibilbidea itxi eta Isuntzaren entrenatzailea izateari utziko dio
Klubak azaldu duenez, Aldaik elkarteari jakinarazi zion "ezingo duela" datorren denboraldian prestatzaile gisa jarraitu. Lekeitioko arraun elkarteak erantsi duenez, jakin zutenetik lanean ari dira, ordezko "egokia" aurkitzeko.
Iker Zabala: ''Izugarrizko urtea izan da, eta helburua lantaldeari eustea da''
ETBn egindako elkarrizketan, Orioko prestatzaileak adierazi du denboraldi oparoaren gakoetako bat etxeko arraunlariak eta fitxaketak "ondo uztartzea" izan dela. Bestalde, Orioko zaleen berotasuna azpimarratu du: "txapela kentzeko moduko jarrera izan dute".
Iker Zabala Orioren entrenatzailea elkarrizketatuko dugu, gaur gauean, ETB1en
Oriok 2025eko Eusko Label Liga irabazi du, bai eta Kontxako Bandera ere. Entrenatzailea 20:35etik aurrera izango da Kirolak saioko platoan, ETB1en.
Santurtzik eta San Juanek herritarren harrera beroaz gozatu dute
Bi traineruak maila gorenera igo dira asteburu honetako play-offean garaile atera ondoren, eta gogotik ospatu dute herritarrekin.
Santurtzi, Chapela, San Juan eta Donostiarra goi-mailan arituko dira datorren denboraldian
Emakumezkoen play-offean, San Juan nagusitu da Portugaleteko uretan, eta Bantxa ontzia bigarren izan da. Gizonezkoetan, berriz, Santurtzi eta Chapela Eusko Label Ligan lehiatuko dira datorren denboraldian, igande honetan bukatu den play-offean lehen bi postuak eskuratu ondoren.
Mikel Olazabalen agurra, bere azken arraun emanaldiaren ostean
Mikel Olazabal EITBko kazetariak agur esan die arraun emanaldiei, 42 denboraldiren ostean. Honela esan du agur, bere azken emanaldian.