KAE-1 Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oriok bere nagusitasuna mantendu du Ondarroan

Ondarroako ikurrina irabazi eta denboraldiko zortzigarren garaipena jarraian lortu du ontzi gipuzkoarrak. Orain arte jokatutako estropada guztiak irabazi ditu Oriok.

Oriok denboraldiko zortzigarren garaipena jarraian lortu du Ondarroako XXVIII. Banderan. KAE-1 Ligan nagusi da ontzi gipuzkoarra; izan ere, orain arte jokatutako estropada guztiak irabazi ditu.

Bizkaiko uretan jokatutako estropadan Mirotza-k 16 segundoko aldea atera dio Santurtziri eta 27 Lekittarra-ri. Ondoren Getaria, Busturialdea-Elantxobe, Camargo, Zarautz, Donostiarra, Santoña, Ondarroa, Hondaribia B eta Deustu sailkatu dira.

Oriok KAE-1 Ligako lidergoari sendo eusten dio 96 punturekin. Ondoren Santurtzi (84), Lekittarra (75), Busturialdea-Elantxobe (71), Donostiarra (60), Getaria (49), Camargo (48), Zarautz (45), Ondarroa (37), Santoña (25), Hondarribia B (18) eta Deustu (16) daude sailkapenean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X