KAE-1 Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oriok bere laugarren garaipena lortu du Camargon

Kantabriako uretan jokatutako banderan, Mirotza-k 19 segundoko aldea atera dio Santurtziri, eta 24 Lekittarra-ri.

Camargoko Udaleko XXII. Bandera irabazi du gaur Oriok. Ontzi gipuzkoarrak bere laugarren garaipena lortu du KAE-1 Ligan eta erabat nagusi da traineruen bigarren mailan.

Kantabriako uretan jokatutako banderan, Mirotza-k 19 segundoko aldea atera dio Santurtziri, eta 24 Lekittarra-ri. Ondoren Zarautz, Busturialdea-Elantxobe, Donostiarra, Camargo, Getaria, Ondarroa, Santoña, Hondarribia B eta Deusto sailkatu dira hurrenez hurren..

Oriok 48 puntu bildu ditu dagoeneko KAE-1 Ligan, ondoren, Santurtzi (42), Busturialdea-Elantxobe (40), Lekittarra (37), Donostiarra (28), Zarautz (26), Camargo (25), Getaria eta Ondarroa (19), Santoña eta Hondarribia B (10), eta Deusto (8) dira sailkapenean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X