TKE Liga: Urdaibaik garaipen estua eskuratu du
Urdaibaik irabazi du Zumaiako Ikurriña Pedreñaren eta San Juanen aurretik. "Bou Bizkaia" ontziak 4 puntu kendu dizkio Kaikuri sailkapen orokorrean, Sestaoko ontziak bosgarren postua eskuratu duelako
Bigarren txanda ederra egin dute Pedreñak eta San Juanek denbora bikainak lortuz eta ohorezko txandan soilik Urdaibai mantendu da euren denboretan. Bermeokoek garaipen estua lortu dute epaileek foto finish-a konprobatu eta gero.
Estropadako sailkapena:
1 Urdaibai Umpro Avia 19:49,92 12
2 Pedreña 19:50,36 11
3 San Juan Iberdrola 19:51,90 10
4 Hondarribia Orsa 19:55,64 9
5 Kaiku Ambilamp 19:55,88 8
6 Tiran Pereira 20:05,44 7
7 Astillero 20:08,82 6
8 Zumaia Altuna eta Uria 20:11,40 5
9 Castro 20:17,84 4
10 Camargo 20:19,44 3
11 San Pedro Ecolmare 20:21,02 2
12 Orio Amenabar 20:23,82 1
Sailkapen nagusia:
1 Kaiku Ambilamp 100 puntu
2 Urdaibai Umpro Avia 93
3 Hondarribia Orsa 88
4 San Juan Iberdrola 85
5 Astillero 82
6 Pedreña 78
7 Tiran Pereira 67
8 San Pedro Ecolmare 44
9 Castro 43
10 Zumaia Altuna y Uria 42
11 Orio Amenabar 33
12 Camargo 24
Zure interesekoa izan daiteke
Hondarribia, olinpiar erako arraunean erakutsitako mailarekin pozik
Asteburu honetan amaitu da estatuko olinpiar erako arraun ligaren lehen edizioa. Hondarribia da gizonezkoen eta emakumezkoen zortzikotearekin parte hartu duen euskal talde bakarra.
Unai Emery eta Hondarribia A. E. lankidetzan arituko dira
Unai Emeryren eta Hondarribia arraun elkartearen arteko lankidetza hitzarmena aurkeztu da. Lortutako akordioa hasiera batean hiru urterako da, baina urte askoz gehiago jarraitzeko asmoz sortu da. Aston Villako entrenatzailea, arrantzalea txikitatik, zoriontsu agertu da.
Eusko Label eta Euskotren Ligak ekaineko azken asteburuan hasiko dira Madrilen
Galizian bi asteburuz lehiatuko dira; uztailaren 17-18an eta abuztuaren 29-30ean. Euskotren Liga abuztuaren 22-23an amaituko da Zarautzen eta Eusko Label Liga irailaren 19-20an Bermeon eta Portugaleten.
Zierbena B eta Astillero, garaile Portugaleten
Astillero, emakumezkoetan, eta Zierbena B, gizonezkoetan, izan dira nagusi arraun denboraldiko lehen proban, Portugaleten. Eguraldiaren eta itsasoaren egoera kaskarrak baldintzatu du proba.
2025eko arraun denboraldiaren laburpena
Gizonezkoetan, Oriok denboraldi historikoa egin du. Nagusitasun handiz gailendu da Eusko Label Ligan, eta Kontxako Bandera eta hiru txapelketa ofizialak ere irabazi ditu. Emakumezkoetan, Donostia Arraun Lagunak izan da onena, Euskotren Liga, Kontxako Bandera eta Gipuzkoako eta Espainiako txapelketak bereganatu baititu.
ACTko Euskotren eta Eusko Label ligak Madrilen hasiko dira
ACTren batzarrak jakitera eman duenez, bi ligak ekainaren 28an hasiko dira.
Jose Luis Korta: ''Arraun mundua salbatzeko, harrobiko arraunlari gehiago''
Oriotarrak erretiroa hartuko duela iragarri berri du. Kortak 60 urte eman ditu arraunari lotuta, eta ez sinisteko moduko palmaresa du: 300 bandera baino gehiago irabazi ditu, 16 Kontxa, 53 bider izan da Espainiako txapeldun eta diploma olinpikoa ere badu.
Jose Luis Kortari elkarrizketa, gaur gauean, ETB1en eta ETB2n
Oriotarrak abuztuan iragarri zuen arrauna utziko duela, bizitza osoa kirol horretan aritu ostean. Azken bi urteotan, Castro taldearen entrenatzailea izan da.
Osertz Aldaik hamar urteko ibilbidea itxi eta Isuntzaren entrenatzailea izateari utziko dio
Klubak azaldu duenez, Aldaik elkarteari jakinarazi zion "ezingo duela" datorren denboraldian prestatzaile gisa jarraitu. Lekeitioko arraun elkarteak erantsi duenez, jakin zutenetik lanean ari dira, ordezko "egokia" aurkitzeko.
Iker Zabala: ''Izugarrizko urtea izan da, eta helburua lantaldeari eustea da''
ETBn egindako elkarrizketan, Orioko prestatzaileak adierazi du denboraldi oparoaren gakoetako bat etxeko arraunlariak eta fitxaketak "ondo uztartzea" izan dela. Bestalde, Orioko zaleen berotasuna azpimarratu du: "txapela kentzeko moduko jarrera izan dute".