29 kontrol guztira
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arrauna: Ez da dopin kasurik eman KAE Ligan

Denboraldian zehar egin diren 29 kontroletan ez da positibo kasu bakarra ere agertu.
zumaia arrauna
Zumaiak TKE Ligara igotzea lortu zuen Camargorekin batera. Argazkia: EITB

2010eko denboraldian zehar KAE Ligan 29 dopin kontrol egin dira eta ez da positibo kasurik eman. Kontrol horietatik 23 lehiaketan zehar egin dira eta 6 kontrol lehiaketatik kanpora.

Ez da positibo kasurik eman kontrol horietan. Hala eta guztiz, KAE Ligak jakinarazi du dopinaren aurkako lehiarekin murgilduta daudela eta datozen urteotan ere dopinaren aurkako kontrolak egiten jarraituko dutela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X