Portugaleten
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zumaia eta Camargo TKE Ligan izango dira hurrengo denboraldian

Gipuzkoarrak azkarrenak izan dira, berriz ere, kantabriarren ontziaren aurretik. Meirak hirugarren postua eskuratu du eta Santurtzik laugarren postua.
zumaia arrauna
Zumaia. Argazkia: EITB

Zumaiako ontziak maialari eustea lortu du portugaleteko uretan, 4 puntuak eskuratuz. "Telmo Deun" ontziak TKE Ligako ontzia dela erakutsi du igotze jardunaldietan eta hurrengo denboraldian, maila gorenean egongo da. Gainera Camaragok, KAE-1 Ligatik TKE Ligara igotzea lortu du, bi bigarren postu garrantzitsu lortuz. Kantabriarrek ederki gainditu dituzte Meira eta Santurtzi eta Bermeon lortutako bigarren postuari esker, arraunaren urrezko mailara igotzea lortu dute.

Beraz, Zumaia eta Camargo izango dira datorren denboraldian TKE Ligan izango dire bi trainerak.

Estropadako sailkapena:

1 Zumaia Altuna eta Uria 19:32,48, 4 puntu

2 Camargo 19:35,82, 3 puntu

3 Samertolameu Aister 19:41,02, 2 puntu

4 Itsasoko Ama 19:45,16, 1 puntu

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X