TKE Liga: Urdaibaik erakustaldia eman du etxean
Bizkaitarrek San Miguel Liga erdi erabakita utzi dute etxean lortutako garaipenari esker. Urdaibaik eraklustaldia eman du bere zaleen aurrean eta Oriok ezin izan du bermeotarren erritmoa eutsi. Estropadan Castro izan da bigarren eta Pedreña hirugarren, nahiz eta kantabriarrak ez diren ohorezko txandan aritu.
Sailkapen nagusian, "Bou Bizkaia"k 5 puntu ateratzen dizkio "Mirotza"ri. Bihar, Portugaleten jokatuko da denboraldiko azken Ikurriña eta badirudi bermeotarrek Liga eta Kontxa irabaziko dituztela.
Estropadako sailkapena:
1 Urdaibai Umpro Avia 19:55,84,&' || 'nbsp; 12 puntu
2 Naturhouse Castro 20:03,20,&' || 'nbsp; 11
3 Pedreña 20:18,56,&' || 'nbsp; 10
4 Orio Amenabar 20:20,98,&' || 'nbsp; 9
5 Astillero 20:24,60,&' || 'nbsp; 8
6 Tirán Pereira 20:27,98,&' || 'nbsp; 7
7 San Juan Iberdrola 20:30,68,&' || 'nbsp; 6
8 San Pedro Ecolmare 21:02,96,&' || 'nbsp; 5
Sailkapen nagusia:
1 Urdaibai Umpro Avia 178 puntu
2 Orio Amenabar 173
3 San Juan Iberdrola 140
4 Naturhouse Castro 136
5 Pedreña 122
6 Astillero 116
7 Tirán Pereira 108
8 San Pedro Ecolmare 106
9 Hondarribia Orsa 90
10 Kaiku Ambilamp 89
11 Zumaia Altuna y Uria 40
12 Zarautz Inmob. Orio 18
Zure interesekoa izan daiteke
Hondarribia, olinpiar erako arraunean erakutsitako mailarekin pozik
Asteburu honetan amaitu da estatuko olinpiar erako arraun ligaren lehen edizioa. Hondarribia da gizonezkoen eta emakumezkoen zortzikotearekin parte hartu duen euskal talde bakarra.
Unai Emery eta Hondarribia A. E. lankidetzan arituko dira
Unai Emeryren eta Hondarribia arraun elkartearen arteko lankidetza hitzarmena aurkeztu da. Lortutako akordioa hasiera batean hiru urterako da, baina urte askoz gehiago jarraitzeko asmoz sortu da. Aston Villako entrenatzailea, arrantzalea txikitatik, zoriontsu agertu da.
Eusko Label eta Euskotren Ligak ekaineko azken asteburuan hasiko dira Madrilen
Galizian bi asteburuz lehiatuko dira; uztailaren 17-18an eta abuztuaren 29-30ean. Euskotren Liga abuztuaren 22-23an amaituko da Zarautzen eta Eusko Label Liga irailaren 19-20an Bermeon eta Portugaleten.
Zierbena B eta Astillero, garaile Portugaleten
Astillero, emakumezkoetan, eta Zierbena B, gizonezkoetan, izan dira nagusi arraun denboraldiko lehen proban, Portugaleten. Eguraldiaren eta itsasoaren egoera kaskarrak baldintzatu du proba.
2025eko arraun denboraldiaren laburpena
Gizonezkoetan, Oriok denboraldi historikoa egin du. Nagusitasun handiz gailendu da Eusko Label Ligan, eta Kontxako Bandera eta hiru txapelketa ofizialak ere irabazi ditu. Emakumezkoetan, Donostia Arraun Lagunak izan da onena, Euskotren Liga, Kontxako Bandera eta Gipuzkoako eta Espainiako txapelketak bereganatu baititu.
ACTko Euskotren eta Eusko Label ligak Madrilen hasiko dira
ACTren batzarrak jakitera eman duenez, bi ligak ekainaren 28an hasiko dira.
Jose Luis Korta: ''Arraun mundua salbatzeko, harrobiko arraunlari gehiago''
Oriotarrak erretiroa hartuko duela iragarri berri du. Kortak 60 urte eman ditu arraunari lotuta, eta ez sinisteko moduko palmaresa du: 300 bandera baino gehiago irabazi ditu, 16 Kontxa, 53 bider izan da Espainiako txapeldun eta diploma olinpikoa ere badu.
Jose Luis Kortari elkarrizketa, gaur gauean, ETB1en eta ETB2n
Oriotarrak abuztuan iragarri zuen arrauna utziko duela, bizitza osoa kirol horretan aritu ostean. Azken bi urteotan, Castro taldearen entrenatzailea izan da.
Osertz Aldaik hamar urteko ibilbidea itxi eta Isuntzaren entrenatzailea izateari utziko dio
Klubak azaldu duenez, Aldaik elkarteari jakinarazi zion "ezingo duela" datorren denboraldian prestatzaile gisa jarraitu. Lekeitioko arraun elkarteak erantsi duenez, jakin zutenetik lanean ari dira, ordezko "egokia" aurkitzeko.
Iker Zabala: ''Izugarrizko urtea izan da, eta helburua lantaldeari eustea da''
ETBn egindako elkarrizketan, Orioko prestatzaileak adierazi du denboraldi oparoaren gakoetako bat etxeko arraunlariak eta fitxaketak "ondo uztartzea" izan dela. Bestalde, Orioko zaleen berotasuna azpimarratu du: "txapela kentzeko moduko jarrera izan dute".