Txirrindularitza
2025/11/17 - 18:30
Kern Pharmak Jose Maria Martin fitxatu du, 2027ra arte
Andaluziarrak, hamaika garaipen lortu ditu afizionatuetan, 2025eko denboraldian: "2026an, txirrindulari eta pertsona moduan aurrepauso handia ematea espero dut; taldeari lagundu, hobetzen jarraitu, eta noraino ailegatzen ahal naizen ezagutu".
2025/11/14 - 12:42
Laboral Kutxa Euskadik Sara Fiorin esprinter italiarra fitxatu du
Txirrindulari italiarra Ceratizit taldetik dator, eta talde moreak sasoi berrirako egin duen bosgarren fitxaketa da.
2025/11/13 - 14:48
Marjolein van't Geloof, Laboral Kutxa-Euskadiren taldekide berria
Flandriako Klasikan ibilbide zabala duen txirrindularia izanik, esperientzia eman nahi dio taldeari.
2025/11/12 - 22:57
Joxean Fernandez 'Matxin'ek ''zail'' ikusten du Pogacarrek Itzulian berriro parte hartzea
UAE Team Emirates-XRG taldeko zuzendariak azaldu duenez, taldean klasikoak lehenesten jarraituko dute esloveniarraren egutegian. Gainera, denboraldiaren amaierari aurre egiteko prestakuntza "goizegi" ez hastea helburu dutela erantsi du.
2025/11/12 - 12:48
Laboral Kutxa-Euskadik taldea indartu du Tiril Jørgensen fitxatuta
25 urteko txirrindulari norvegiarra Team Coop taldetik dator, eta talde moreak sasoi berrirako egin duen hirugarren fitxaketa da.
2025/11/12 - 12:26
Idoia Erasok eta Naia Amondarainek Laboral Kutxarekin daukaten kontratua luzatu dute 2027 arte
Amondarain eta Erasoren kontratuak berrituta, talde moreak bederatzi txirrindulari ditu hurrengo denboraldirako.
2025/11/11 - 12:21
Paula Patiño kolonbiarra fitxatu du Laboral Kutxa-Euskadik
Patiño, 28 urterekin, Movistar Team taldetik dator, eta Kolonbiako txapelduna izan zen 2024an.
2025/11/06 - 20:10
Yuliia Biriukovak Laboral Kutxa-Euskadirekin duen kontratua luzatu du, hurrengo bi denboraldietarako
Gainera, euskal taldeak Eneritz Vadillok, Laura Tomasik eta Alba Teruelek ez dutela taldean jarraituko jakinarazi du.
2025/11/04 - 22:02
Azanzak Euskaltel-Euskadik izandako arazoak aztertu ditu, taldeak ahazteko moduko denboraldia egin ostean
Hiru garaipen eskuratu eta aurreneko 30etatik kanpo geratu da taldeen sailkapenean, hau da, itzuli handietan parte hartzeko erabat txartelik gabe. Euskaltel-Euskadiren errealitatea gordina da, aurrekontu txikiak dena baldintzatzen duelako.
2025/11/02 - 12:57
Oier Lazkano: "Ez dut inoiz dopatzeko substantziarik erabili"
UCIk behin-behinean zigortu duen txirrindulariaren esanetan, kirolari osoa da, eta ez du inoiz debekatutako metodorik erabili.
2025/10/31 - 20:54
Red Bull-Bora-Hansgrohek taldetik baztertu du Lazkano, UCIk zigortu ondoren
Lazkanoren pasaporte biologikoan agertzen diren irregulartasunak 2022, 2023 eta 2024koak dira, Movistarren aritu zen garaikoak.
2025/10/30 - 21:18
Luis Zubero Kas taldeko txirrindulari historikoa hil da, 77 urte zituela
Zubero, Zeberiokoa bera, euskal taldean aritu zen 1968tik 1974ra. Hiru itzuli handiei dagokienez, lau aldiz izan zen Frantziako Tourrean, hirutan Italiako Giroan eta behin Espainiako Vueltan.
2025/10/30 - 18:44
Oier Lazkano zigortu dute, behin-behinean, pasaporte biologikoan "ez azaldutako anomaliak" izateagatik
Nazioarteko Txirrindularitza Federazioak hartu du erabakia. Anomalia horiek 2022an, 2023an eta 2024an jaso ziren. Red Bull-BORA taldeko euskal txirrindulariak Paris-Roubaix lasterketan lehiatu zen azkenekoz, apirilaren 13an.
2025/10/30 - 13:48
Euskaltel-Euskadik Jonathan Lastra fitxatu du denboraldi honetarako
32 urteko txirrindulari bizkaitarrak talde laranjarekin bat egingo du, azken hiru urteetan Cofidis taldearekin WorldTourren maila gorenean lehiatu eta gero.
2025/10/29 - 18:29
Cristina Tonettik Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioarekin berritu du 2026 denboraldirako
Horrela, italiarrak euskal taldearekin hirugarren denboraldia osatuko du: "Talde honekin urtebeterako berritzeak nigan hasieratik sinetsi dutenen ondoan hazten jarraitzea erran nahi du".
2025/10/28 - 18:25
Nicolas Alustizak, Xabier Isasak eta Jokin Murguialdayk Euskaltel-Euskadirekin berritu dute, 2026rako
Horrela, Euskaltel-Euskadik 19 txirrindulari baieztatuta dauzka hurrengo denboraldirako.
2025/10/28 - 14:18
Catalina Sotok Laboral Kutxa-Euskadin jarraituko du 2027ra arte
Txirrindulari txiletarra egungo Txileko txapelduna da, bai iraupenekoan bai erlojupekoan. Euskal taldeak denboraldi honetarako baieztatu duen seigarren kidea da.
2025/10/27 - 17:51
Itzulia Basque Country 2026 apirilaren 6tik 11ra jokatuko da, eta Donostiako Klasikoa, abuztuaren 1ean
Gainera, Euskal Herriko errepideek Itzulia Women maiatzaren 15etik 17ra hartuko dute.
2025/10/23 - 17:36
Unai Aznar, 2026rako Euskaltel-Euskadiko fitxaketa berria
Kern Pharman bi denboraldi eman ostean, bere bertsiorik onena berreskuratu nahi du nafarrak talde laranjan.
2025/10/23 - 16:37
Bartzelonan hasiko da 2026ko Frantziako Tourra, mendia eta Alpe d’Huezen itzulera protagonista dituela
2026ko Frantziako Tourrak badu mapa. Frantziako Tourra Bartzelonatik abiatuko da lehen aldiz, taldekako erlojupeko batekin, Montjuïcen, eta altuerako ibilbidea egingo du: bost amaiera maldan gora, hitzordu bikoitza Alpe d'Huezen, eta 3.333 kilometro guztira.