Itzulia
2021/04/07 - 23:33
Pogacar: ''Lasterketa hau maite dut, onenetarikoa da''
Tadej Pogacar UAE-Team Emirates taldeko txirrindulari esloveniarrak elkarrizketa eskaini dio Euskal Telebistari. Joxean Fernandez 'Matxin' taldeko managerrak ere hitz egin du.
2021/04/07 - 22:52
Pogacarren eta Roglicen adierazpenak
Tadej Pogacar Itzuliko 3. etapako irabazleak eta Primoz Roglic sailkapen nagusiko liderrak Euskal Telebistarekin hitz egin dute Ermualden bukatu den etaparen ostean.
2021/04/07 - 22:01
Pogacar, nagusi esloveniarren arteko lehian
Tadej Pogacarrek irabazi du Itzuliko hirugarren etapa, lehia estu batean Primoz Roglic liderra mendean hartuta. Pogacarrek lau segundo jan dizkio Roglici.
2021/04/07 - 20:29
Ermualdeko igoera, oso-osorik
Itzuliko hirugarren etapa maldan gora amaitu da. Faboritoen arteko lehia izan dugu ikusgai. Bideo honetan ikus dezakezu azken igoera, osorik.
2021/04/07 - 20:29
Lazkano: ''Oso zaila zen ihes eginda iristea, baina gustura nago egindako lanarekin''
Oier Lazkano Caja Ruraleko txirrindularia eguneko ihesaldian sartuta ibili da, baina ezin izan du etapa garaipenagatik borroka egin. Hala ere, pozik azaldu da egindako lanarekin.
2021/04/07 - 19:37
Pogacar eta Roglic, elkarrekin Ermualdeko gainean
Hirugarren etapako azken kilometroak ikusgarriak izan dira. Pogacar eta Roglic esloveniarrak inrstuenak izan dira, Mikel Landak bosgarren egin du.
2021/04/07 - 19:35
Pogacarrek lortu du garaipena Ermualden, azken metroetan Roglic mendean hartuta
Tadej Pogacarrek irabazi du Itzuliko hirugarren etapa. Faboritoen arteko lehia ikusi ahal izan da Ermualde mendateko igoeran. Esloveniarra nagusitu da, herkide duen Roglic liderra azpiratuta.
2021/04/07 - 18:51
Oier Lazkanoren eraso bortitza
Etapa amaitzeko 26 kilometroren faltan bota du erasoa Gasteizeko Oier Lazkano txirrindulariak. Caja Ruraleko gizona lasterketa buruan jarri da.
2021/04/07 - 18:11
Omar Fraile, etapako azken txanparako prestatzen
Astana taldeko txirrindularia oso lasterketa ona egiten ari da. Irudietan auto neutrora hultzen ikusten zaio arropa eta poltsa uzteko.
2021/04/07 - 17:38
7 lagun, ihesaldiko taldetxoan
Honoré (Deceunink), Delacroix (Intermarché), Warbasse (Citroen), Lazkano (Caja Rural), Navarro (Burgos) eta Martin (Euskaltel) gizonek erasoa jo eta abantaila ona izan dute tropelarekiko.
2021/04/07 - 16:45
Gotzon Martin etxean jokatzen ari da
Euskaltel Euskadi taldeko Gotzon Martin ihesaldian sartu da gaurko etapan. Victor De La Parterekin (Total Direct Energieko txirrindularia) ere izan gara irteeran.
2021/04/07 - 16:13
Landa, prest Ermualdeko igoerari aurre egiteko
Gaurko Euskal Herriko Itzuliko 3. etapa 1. Mailako Ermualden du helmuga eta Mikel Landa gasteiztarrak EITBrako igoera aztertu egin du.
2021/04/07 - 16:05
Mikel Landa: ''Kolokazioa oso garrantzitsua da''
Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapa Ermuyaldeko gainean amaituko da. Gasteiztarrak argi du lekua ondo hartu behar duela aldapak hasi bezain pronto.
2021/04/07 - 01:06
Bizkarrak lepauztaia hautsita du eta Itzuliari agur esan dio
Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak erorikoa izan du bigarren etapan. Ezkerreko lepauztaia hautsita duenez, lasterketa utzi behar izan du.
2021/04/06 - 22:35
Aranburu, Schachmann eta Roglicen adierazpenak
Alex Aranburu Itzuliko bigarren etapako irabazleak, Maximilian Schachmann mendiko liderrak eta Primoz Roglic sailkapen nagusiko liderrak Euskal Telebistarekin hitz egin dute etapa amaitu ostean.
2021/04/06 - 22:22
Alex Aranbururen garaipen bikaina Itzuliko bigarren etapan
Astana euskal txirrindulariak irabazi du 2021eko Itzuliko bigarren etapa. Garaipen ikusgarria lortu du Aranburuk.
2021/04/06 - 21:03
Alex Aranbururen garaipen ikusgarria Sestaon
Sailkapen nagusian, Primoz Roglicek jarraitzen du lider, eta Aranburu bigarren jarri da, 5 segundora. Omar Fraile bigarrena izan da etapa honetan, eta Mikel Landa, zortzigarrena.
2021/04/06 - 20:48
Horrelakoa izan da Alex Aranbururen azken kilometroa 2. etapan!
Ezkiotarrak irabazi du Itzuliko 2. etapa helmugatik 10 kilometrotara eraso egin ondoren eta sailkapen nagusian bigarrena jarri da.
2021/04/06 - 20:08
Alex Aranburu: ''Etxean irabaztea oso polita da''
Ezkioko txirrindulariak Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapan erdietsi du garaipena eraso ikusgarria jo eta gero. Bakar bakarrik heldu da Sestaoko helmugara.
2021/04/06 - 20:01
2. etapako azken 10 kilometroak
Zalla eta Sestao artean jokatuko da Euskal herriko Itzuliko etapa ikusgarria. hamika eraso eta amaiera ikusgarria Alex Aranbururen garaipenarekin.