Hauek dira 2020ko Itzuliaren sei etapak
2020ko Itzuliaren sei etapen ibilbidearenb zehetasun guztiak eman dituzte ostegun honetan. Lasterketaren 60. edizioan 20 mendate igo beharko dituzte txirrindulariek: Lehen mailako lau, bigarren mailako zazpi eta hirugarren mailako bederatzi.
Hauek dira sei etapak:
1. ETAPA: EIBAR - ARRATE (160,2 km)
2020ko Itzulia Apirilaren 6an hasiko da 160,2 kilometroko etaparekin. Ibilbidea laburra baina gogorra izango da, eta Arraten amaituko da. 4.198,8 metroko desnibela duen lehen etapa Hau Eibarren hasiko da. Txirrindularien irteera 13:15ean aurreikusita dago eta iritsiera 17:30ak aldera izango da.
- Natxitua 3. mailakoa 50,0 Km-an: 2,5 Km-ko luzera / %8-ko malda / 199 m-ko desnibela
- Milloi 3. Mailakoa: 103,5 Km-an: 3,5 km-ko luzera / %4,0-ko malda / 141 m-ko desnivela
- Trabakua 3. Mailakoa: 119,0 Km-an: 3,3 km-ko luzera / %7,1-ko malda / 235 m-ko desnibela
- Karabieta 2. Mailakoa: 146,2 Km-an: 6,7 km-ko luzera / %5,6-ko malda / 377 m-ko desnibela
- Usartza 1. Mailakoa: 158,4 Km-an: 4,5 km-ko luzera / %8,9-ko malda / 401 m-ko desnivela
- Sprinta Munitibar 83,7Km-an
- Sprinta Atxondo 134,9Km-an
2. ETAPA: AMURRIO – ERMUALDE (162,8 km)
Apirilaren 7ko etapa 162,8 kilometro dauzka eta Amurritik aterako dira. Lasterketa 13:25ean hasiko da eta Ermualden amaituko da 17:18ak eta 17:42ak bitartean. Etapa honek 2.303,4 metroko desnibela du eta ibilidean lau mendate eta bi sprint daude:
- Altube 3. mailakoa 14,9 Km-an: 2,5 Km-ko luzera / %7,3-ko malda / 182 m-ko desnibela
- Tejera 3. mailakoa 62,0 Km-an: 3,5 Km-ko luzera / %4,0-ko malda / 141 m-ko desnibela
- Malkuartu 2. mailakoa 153,1 Km-an: 2,5 Km-ko luzera / %6,7-ko malda / 168 m-ko desnibela
- Ermualde 1. mailakoa 162,8 Km-an: 3,1 Km-ko luzera / %11,1-ko malda / 340 m-ko desnibela
- Sprinta Zuazu Kuartango 97,5Km-an
- Sprinta Laudio 141,0Km-an
3. ETAPA: GASTEIZ – IBARDIN (198 km)
Apirilaren 8ko etapa edizioko luzeena da, 198 kilometrokoa da. Lasterketa Gasteizko Mendizabala parkean hasiko da 12:41ean eta Ibardinen amaituko da 17:15ak eta 17:45ak artean . Ibilbideak sei mendate, bi sprint eta 4.234,6 metroko desnibela ditu:
- Zuarrarrate 2. mailakoa 82,0 Km-an: 7,2 km-ko luzera / %4,7-ko malda / 348 m-ko desnibela
- Uitzi 3. mailakoa 97,3 Km-an: 6,0 km-ko luzera / %4,0-ko malda / 238 m-ko desnibela
- Usategieta 3. mailakoa 107,5 Km-an: 4,2 km-ko luzera / %5,0-ko malda / 210 m-ko desnibela
- Aritzulegi 2. mailakoa 168,5 Km-an: 4,2 km-ko luzera / %7,7-ko malda / 346 m-ko desnibela
- Agiña 2. mailakoa 176,9 Km-an: 4,7 km-ko luzera / %6,6-ko malda / 309 m-ko desnibela
- Ibardin 1. mailakoa 198,0 Km-an: 6,3 km-ko luzera / %5,8-ko malda / 364 m-ko desnibela
- Sprinta Oiartzun 159,7Km-an
- Sprinta Bera 191,4Km-an
4. ETAPA: BERA – ERRENTERIA (175,8 km)
Apirilaren 9an 175,8 kilometroko etapa jokatuko dute. Beran hasiko da 13:05ean eta Errenterian amaituko da 17:17ak eta 17:43ak artean. Ibilbideak 4.576,0 metroko desnivela, hiru mendate eta bi sprint ditu:
- Belate 2. mailakoa 36,7 Km-an: 11 km-ko luzera / %5,1-ko malda / 567 m-ko desnivela
- Saldias 3. mailakoa 65,0 Km-an: 4,4 km-ko luzera / %4,3-ko malda / 190 m-ko desnivela
- Erlaitz 1. mailakoa 162,5 Km-an: 7,4 km-ko luzera / %6,4-ko malda / 459 m-ko desnivela
- Sprinta Lezo 141,6Km-an
- Sprinta Oiartzun 172,4Km-an
5. ETAPA: ERRENTERIA – SESTAO (180 km)
Ibilbideak 180 kilometro ditu. Etapa Errenterian hasiko da 12:59ean eta Sestaon amaituko da 17:17ak eta 17:44ak artean. Etapak bi mendate eta bi sprint ditu:
- Areitio 3. mailakoa 82,6 Km-an: 2,3 km-ko luzera / %5,8-ko malda / 134 m-ko desnivela
- La Reineta 2. mailakoa 157,4 Km-an: 6,4 km-ko luzera / %5,6-ko malda / 357 m-ko desnivela
- Sprinta Sestao 144,4Km-an
- Sprinta Santurtzi 175,1Km-an
6. ETAPA: BILBAO - BILBAO (21,1 km)
Zure interesekoa izan daiteke
Ion Izagirrek omenaldia jaso du Itzuliko azken etaparen amaieran
Ormaiztegiko txirrindulariak erretiroa hartuko du denboraldi honen amaieran, 17 urteko ibilbide profesionalaren ostean. Izagirrek etapa garaipen bat lortu du aurtengo edizioan.
Ion Izagirre: “Itzuliak asko eman dit, eta zortekoa naiz nire azken Itzulian laugarren bukatzeagatik"
Ion Izagirre (Cofidis) Itzuliko podiumean sartzen saiatu da, baina azkenean pozik hartu duen laugarren postuarekin geratu da. Azken aldiz lehiatu du lasterketa, eta asko eman diola onartu du.
Paul Seixas: “Oso pozik nago, oso aste berezia izan da niretzat"
Paul Seixas Decathlon taldeko 19 urteko txirrindulari frantziarrak nagusitasunez irabazi du 2026ko Itzulia, aurkari guztiak lehen egunetik azkeneraino menderatuta eta hiru garaipen eskuratuta.
Andrew Augustek irabazi duen Itzuliko 6. etaparen laburpena
Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak garaipen handia lortu du Bergaran, 2026ko Itzuliko seigarren eta azken etapan. Euria protagonista izan den lasterketan, Paul Seixasek ez du inolako oztoporik izan sailkapen nagusian gailentzeko eta, berarekin batera, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen izan dira podimuean. Ion Izagirrek laugarren postuan bukatu du.
Paul Seixasek nagusitasun handiz irabazi du Itzulia, eta Andrew Augustek bereganatu du azken etapa
Itzuliko azken etapa ikusgarria izan da, eguraldiak lagundu ez badu ere. Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak garaipen handia lortu du Bergaran. Paul Seixasekin batera, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen izan dira podiumean. Ion Izagirrek laugarren postuan bukatu du azkenekoz lehiatu duen Itzulia.
ZUZENEAN: 2026ko Itzuliko 6. eta azken etapa: Goizper Antzuola-Bergara (135,4 km)
Jarraitu zuzenean Goizper-Antzuolan hasi eta Bergaran amaituko den 2026ko Itzuliaren seigarren eta azken etaparen emanaldia, 14:30ean hasita.
Javier Romo etapa lehiatzeko aukerarik gabe utzi duen erorikoa
Mantxako txirrindularia lurrera joan da Izuako igoeraren amaieran, Seixas eta Lipowitzekin bat egin eta gutxira.
Izagirre: “Saiatu naiz Paul jarraitzen, baina ez zela nire erritmoa ikusi dut"
Ion Izagirre (Cofidis) Eibarren hasi eta bukatu den Itzuliko 5. etapa lehiatzeko borrokatu da. Lipowitzi eta Seixasi jarraitzen saiatu dela baina ez dela haien erritmoari eusteko gai izan esan du. Podiuma urrun duen arren, lortzen saiatuko dela adierazi du.
Paul Seixas: “Etapa gogorra izan da, eta pozik nago taldearentzat lortutako garaipenagatik"
Paul Seixas (Decathlon CMA CGM Team) txirrindulari frantziarrak Itzuliko hirugarren garaipena lortu du Eibarren. 19 urteko txirrindulariak eta Florian Lipowitzek Izuan gora hautsi dute lasterketa, eta frantziarra gailendu da Eibarko helmugan.
Paul Seixasek irabazi duen Itzuliko 5. etaparen laburpena
Paul Seixas (Decathlon) txirrindulari frantziarrak bere hirugarren etapa garaipena lortu du 2026ko Itzulian, Eibarren hasi eta bukatu den bosgarren etapan. 30 kilometroren faltan, ihesaldia jo du Florian Lipowitz (Red Bull) alemaniarrarekin batera, eta bien arteko azken esprintean erabaki da garailea.