2024ko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Irun-Irun (10 km, erlojupekoa)
2024ko Euskal Herriko Itzuliaren lehenengo etapa apirilaren 1ean jokatuko dute, Irunen hasi eta amaituko da, eta 10 kilometroko banakako erlojupeko bat izango da.
Aurreneko jardunaldi honetan, Itzuliak erlojupekoa berreskuratuko du; izan ere, iaz, 2023an, antolatzaileek ez zuten erlojupekorik prestatu ibilbidean. 2022an, aldiz, erlojupeko batek eman zion Itzuliari, Hondarribian; 7,5 kilometroko ibilbidea izan zuen etapa hark, hau da, orain Irunen jokatuko dutenak baino apur bat gutxiago, eta Primoz Roglic esloveniarrak eskuratu zuen garaipena orduan.
2024ko Itzuliaren lehenengo etapa honetan mendiko sailkapenerako igoera bat ere izango da, 3. mailakoa, Olaberria. Lasterketako 4,4. kilometroan izango da pankarta, eta mendateak 1,7 kilometro ditu, % 5,2ko malda, batezbeste. Aurretik, antolatzaileek nabarmendu dutenez, etapa hasi eta berehala, txirrindulariek galtzada harriko eremu bati egin beharko diote aurre, bai eta % 10eko malda duen aldapa bati ere.
Helmuga Irungo Udaletxearen plazan izango da, eta aurretik, ziklistek Olaberria auzoa zeharkatu eta azken aldapatxo bat igoko dute.
Aurreikuspena da ez izatea alde handirik Itzulia irabazteko lehian dauden txirrindularien artean, baina erlojupekoak erakutsiko du zein sasoi puntutan dauden txirrindulari indartsuenek. Horrez gain, jakina, ikusiko dugu nork janzten duen 63. Euskal Herriko Itzuliaren lehenengo maillot horia.
PROFILA
--------------------
IBILBIDEA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 1. etapa (apirilak, 1).
Ibilbidea: Irun-Irun.
Distantzia: 10 kilometro (banakako erlojupekoa).
Goranzko desnibel metatua: 184 metro.
Hasiera ordua: lehenengo txirrindularia, 14:10ean; azken txirrindularia, 17:17ean.
Amaiera ordua: lehenengo txirrindularia, 14:23an; azken txirrindularia, 17:30ean.
1. ETAPAKO MENDATEAK
--------------------
1. ETAPAKO AZKEN KILOMETROAK
Zure interesekoa izan daiteke
Schachmannek irabazi du Gasteizko erlojupekoa, eta 2025eko Euskal Herriko Itzuliko lehenengo liderra da
64. Itzuliari hasiera eman dion 16,5 kilometroko banakako erlojupekoan, Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari alemaniarra izan da azkarrena. Joao Almeida (UAE) bigarren sailkatu da, irabazlearen denbora bera eginda, eta Florian Lipowitz (Red Bull-BORA) izan da hirugarrena, segundo batera.
Usabiagaren hausnarketa Itzuliko 1. etapako ibilbideaz: potentzia eta aerodinamika, erlojupekoaren gakoak
2025eko Euskal Herriko Itzuliaren 1. etapa apirilaren 7an jokatuko dute, eta 16,5 kilometroko banakako erlojupekoa izango da; Gasteizen jokatuko dute, eta Buesa Arenan hasi eta amaituko da. Xabier Usabiaga adituak etaparen analisia egin du.