Itzulia Women
2025/06/29 - 16:44
Santurtzik lautik lau estropada irabazi ditu KAE-1 ligan
Atzo Donibane Lohizunen garailea izan zen ontzia gaur ere protagonista izan da Portugaleteko uretan. Soterak irabazi du KAE-1 ligako estropada, nagusitasunez; Zarautz izan da bigarren, eta Astillero hirugarren. Santurtzik irabazi ditu orain arte jokatu diren lau estropadak.
2025/06/28 - 23:48
San Juan eta Santurtzi gailendu dira Donibane Lohizunen
Donibane Lohizuneko uretan, Ziburuko bandera jokatu da gaur arratsaldean. ETE ligan, San Juan gailendu da; KAE ligan, berriz, Santurtzi.
2025/06/22 - 17:24
Zarautzek denboraldiko bigarren bandera eskuratu du
Zarautzek ETE Ligako lehen bi jardunaldiak irabazi ditu, igandean Pasaiako 12. Ikurrina ere eskuratu baitu. Zarautzek 15 ehuneneko alde estua atera dio bigarrenari, San Juani, eta garaipena bideo finisharen bidez konfirmatu behar izan dute epaileek.
2025/06/22 - 17:12
Santurtzik irabazi du Pasaiako Ikurrina
Itsasoko Amak lider jarraitzen du KAE-1 ligan, asteburuko bi estropadak irabazita. Bizkaitarrak jaun eta jabe izan dira Pasaiako uretan.
2025/06/22 - 15:21
Hondarribia B ontziak istriborretik egin du ziaboga!
Hondarribiko bigarren ontzia estropadaren buruan zihoan lehen ziabogan nahastu eta maniobra istriborretik egin duen arte, KAE-1 Ligako Pasaiako Ikurrinako lehen txandan.
2025/06/21 - 17:04
Santurtzi eta Zarautz nagusitu dira Astilleron, lehen jardunaldian
Santurtziko traineru bizkaitarra lider jarri da KAE-1 Ligako Real Astillero de Guarnizo Banderan. Emakumezkoen ETE Ligan, Zarauzko tripulazioa izan da irabazlea.
2025/06/20 - 23:01
Arraun gala EITBn, denboraldiari hasiera emateko
Traineru Kluben Elkarteak Eusko Label eta Euskotren ligak aurkezteko ekitaldia egin du Bilboko EITBren egoitzan.
2025/06/19 - 15:25
CaixaBankek eta TKEk 2028ra arte luzatu dute elkar lotzen dituen akordioa
Finantza-erakundeak eta Traineruen Kluben Elkarteak elkarlanean jarraituko dute, gutxienez beste hiru urtez. CaixaBankek Euskotren Ligako liderren maillota eta Eusko Label Ligako patroi onenaren maillota eta koroa babesten ditu.
2025/06/17 - 15:57
Euskotren Ligako patroi onenaren EITB maillota aurkeztu dute, Donostian
Aurten ere EITBk Euskotren Arraun Ligako patroi onenari maillota emango dio denboraldiaren amaieran. Gaur eguerdian egin dute aurkezpena, Donostian. Zenbait arraunlari ez ezik, Joseba Urkiola EITBren kirol zuzendariak eta Borja Rodrigo TKEren presidentea izan dira ekitaldian.
2025/06/17 - 14:44
Maren Etxabe, sagar artean hazitako arraunlaria
Maren Etxabe Arraun Lagunake taldeko arraunlaria da. Hernanin hasi zen arraunean. Euskotren Liga eta Kontxako Bandera irabazi ditu Donostiako taldearekin. Arraun Lagunaken arrakastarako arraunlari garrantzitsua izan da. 19 urte ditu, eta irabazteko gosez dago.
2025/06/15 - 19:06
Orio eta Arraun Lagunak nagusitu dira 2025eko Espainiako traineru txapelketan
Gizonezkoetan, Orio bikain garaitu ditu Zierbena eta Donostiarra. Emakumezkoetan, berriz, donostiarrek Tolosaldea eta Hibaikaren aurretik sartu dira.
2025/06/15 - 16:58
Arraun Lagunakek irabazi du Espainiako traineru txapelketa
Donostiarrak nagusitasunez gailendu dira Castroko uretan, eta Euskadiko txapelketako arantza atera dute. Tolosaldea izan da bigarren, eta Hibaika hirugarren.
2025/06/15 - 16:49
Espainiako traineru txapelketa ere, Oriorentzat
Gipuzkoarrek Zierbena izan dute aurkari nagusi Castroko uretan jokatutako estropadan, baina Gorka Aranberriren traineruak irabazi du Espainiako Txapelketa, Gipuzkoakoa eta Euskadikoa irabazi ostean.
2025/06/14 - 17:40
Orio, Bermeo, Zierbena eta Donostiarra, Espainiako Txapelketako finalera
Lehen txandan, Orio eta Urdaibai izan dira azkarrenak, baina urdinek horiek baino 16 segundo gehiago behar izan dituzte. Bigarren txandan, Zierbena nagusitu da, eta Donostiarra bi segundora sartu da.
2025/06/12 - 14:19
Euskotrenek TKEren emakumezkoen liga nagusia babesten jarraituko du datozen lau urteetan
Traineruen Kluben Elkarteak eta Euskotrenek elkar lotzen dituen babes akordioa berritu dute. Ondorioz, Euskotrenek emakumezkoen liga nagusia babesten jarraituko du, gutxienez beste lau urtez.
2025/06/11 - 16:35
Txapelketak irabazita, Orio are faboritoago
Jon Olasagasti Orioko presidenteak taldeak Euskadiko Arraun Txapelketan lortutako garaipena baloratu du, besteak beste, elkarrizketa honetan. 23 urte pasa dira azkenekoz irabazi zutenez gero.
2025/06/10 - 16:31
Tolosaldeak estreinakoz irabazi du Euskadiko Txapelketa
Euskadiko Txapelketa irabazi berri du Tolosaldeak. Taldeak garaipena nola bizi izan duen kontatu du Naroa Leonet arraunlariak elkarrizketa honetan.
2025/06/08 - 17:13
Tolosaldeak lehen aldiz irabazi du Euskadiko Txapelketa, Arraun Lagunak menderatuta
Tolosaldeak eta Arraun Lagunakek maila handiko ikuskizuna eman dute Bermeoko uretan jokatu den Euskadiko Arraun Txapelketan. Donostiako ontzia joan da buruan hasieran, baina laster hartu dio aurrea Tolosako taldeak, eta emozio handiko bukaera izan da. Azkenean, Tolosaldea izan da nagusi.
2025/06/08 - 16:58
Orio gailendu da Euskadiko Txapelketan, 23 urte geroago
Oriok irabazi du Euskadiko Arraun Txapelketa, Bermeon, ohorezko txandan lehia estua izanda; Donostiarra izan da bigarren, eta Urdaibai eta Zierbena sailkatu dira hurrengo bi postuetan.
2025/06/01 - 17:09
Orio eta Arraun Lagunak nagusitu dira 2025eko Gipuzkoako Traineru Txapelketan
Gipuzkoako Traineru Txapelketan, Orion, herriko trainerua nagusitu da gizonezkoetan, Donostiarra izan da bigarren, San Juan hirugarren eta Hondarribia laugarren. Emakumezkoetan, Arraun Lagunak nagusitu da, Tolosaldeak egin du bigarren, Zarautzek hirugarren eta Hibaikak laugarren.