Itzulia Women
2025/07/05 - 22:21
Gorka Aranberri, Orioko patroia: ''Estropada biribila egin dugu''
Orio nagusitu da Eusko Label Ligako lehen jardunaldian, Bilboko Banderan gailenduta. Zierbena izan da bigarren, eta Donostiarra hirugarren.
2025/07/05 - 21:59
Donostia Arraun ehunenengatik gailendu zaio Oriori, Euskotren Ligako lehen jardunaldian
Egungo txapeldunak 86 ehuneneko aldea atera die oriotarrei.
2025/07/05 - 21:58
Oriok eman du lehen kolpea Bilboko itsasadarrean, eta lidertzan hasi du Eusko Label Liga
Oriok nagusitasunez bereganatu du Bilboko Bandera, denboraldiko lehen estropada puntuagarrian. Zierbena eta Donostiarra izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
2025/07/05 - 20:37
Xubane Uribarrena: ''Oriori errespetu gehiago zor zaio; hemen ezin da inor despistatu''
Xubane Uribarrena Arraun Lagunakeko arraunlaria pozarren agertu da Bilboko itsasadarreko erlojupekoa irabazi, eta, ondorioz, garaipenarekin abiatuko dutelako Euskotren Liga. Edonola ere, denboraldi lehiatua izango dela aurreikusi, eta Orioren eta Zumaiaren lana nabarmendu du.
2025/07/05 - 15:35
Bilboko estropada eremuko batimetriaren nondik norakoak
Gaur, uztailaren 5ean, Euskotren eta Eusko Label ligetako Bilboko Banderak egongo dira jokoan. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasun guztiak ikus daitezke.
2025/07/04 - 23:00
Zumaiak hainbeste kosta zaien sariaz gozatu eta mailari eutsi nahi dio
Bederatzi denboraldiren ondoren, gorengo mailara igotzea lortu du traineru gipuzkoarrak. Orain, mailari eustea izango da taldearen helburua. Arraunlari gazteak dituzte, baina argi dute dena emango dutela.
2025/07/04 - 17:15
San Juan, ate nagusitik izarren ligara
San Juan onenen artean lehiatuko da Eusko Label Ligan. Aurten brontzea lortu du Gipuzkoako txapelketan, eta Joseba Fernandez entrenatzaileak baikor begiratzen dio hastear den ligari.
2025/07/03 - 22:58
Nola eragingo die kupoen araudiak harrobiko arraunlariz justu dabiltzan taldeei?
Estropada denboraldia hastear dela, aurten indarrean sartuko den kupoen araudiak gutxienez harrobiko lau arraunlari izatera behartuko ditu klubak. Harrobiko arraunlari gutxi dituzten taldeei galdetu diegu horren inguruan.
2025/07/03 - 16:58
Nola eragingo die kupoen araudiak harrobiko arraunlari asko dauzkaten taldeei?
Estropada denboraldia hastear dela, aurten indarrean sartuko den kupoen araudi berriak gutxienez harrobiko lau arraunlari izatera behartuko ditu klubak. Harrobiaz asko elikatzen diren taldeei galdetu diegu horren inguruan.
2025/07/02 - 22:49
Tolosaldeak ahalik eta banderarik gehien nahi ditu Euskotren Ligan... Eta historia egitea du helburu
Euskadiko Txapelketan, Tolosaldeak garaipena lortu zuen, Arraun Lagunak mendean hartuta; Ramon Erostarberen taldea, hala, hautagai nagusietakoa da, Ligan ere titulua eskuratzeko.
2025/07/02 - 18:37
Bilboko Banderak emango die hasiera Euskotren eta Eusko Label ligei
Uztailaren 5ean hasiko dira 2025eko Euskotren eta Eusko Label ligak. Bilboko Bandera izango da estreinako estropada, eta zuzenean jarritu ahalko duzu eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/07/02 - 13:34
Joana Halsouet, Arraun Lagunak taldean patroi lanei ekiteko prest
Erronka berriari ekingo dio Joana Halsouetek 2025 denboraldian. Arraun Lagunak egungo txapeldunaren patroia izango da. Lapurdin ibilitakoa da patroi lanetan; Arraun Lagunaken, aldiz, entrenamendu batzuetan egin izan ditu patroi lanak. Donostiako taldeko arraunlaria ere izan zen.
2025/07/01 - 23:00
Orio, Iker Zabalaren esanetara: pausoz pauso, baina Eusko Label Liga irabaztea helburu
Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako txapelketetan titulua eskuratuta, mirotzek, Iker Zabalaren lehenengo denboraldian, Eusko Label Ligako txapeldunak ere izan nahi dute; hori bai, pausoz pauso joan nahi dute, Urdaibai jotzen baitute faboritotzat.
2025/07/01 - 17:43
Bermeo-Urdaibai egungo txapeldunaren helburuak, Jon Salsamendiren arabera
Jon Salsamendi Bermeo-Urdaibaiko entrenatzailea elkarrizketatu du Ana Ramosek Kirolen tartean. Eusko Label Ligako egungo txapeldunak sasoi berrirako dituen helburuez hitz egin du besteak beste.
2025/06/30 - 23:01
Hainbat helburu dituzten zortzi ontzi arituko dira, Eusko Label Ligan, lau faboritoekin batera
Hondarribia, Getaria, San Juan, Lekeitio, Ondarroa, Kaiku, Cabo eta Ares ibiliko dira, iragarpenen arabera ohorezko txandarako izango diren Urdaibai, Donostiarra, Orio eta Zierbena faboritoekin batera, Eusko Label Ligan. Guztien aukerak aztertu ditugu.
2025/06/30 - 23:00
Urdaibai, Donostiarra, Zierbena eta Orio, Eusko Label Ligako faborito nagusiak
Ibon Gaztañazpi adituak 2025eko Eusko Label Ligan faboritoak diren lau kluben aukerak izan ditu hizpide, Liga hasteko bost egun gelditzen direla.
2025/06/30 - 18:10
Jon Salsamendi Urdaibaiko entrenatzailea zuzenean elkarrizketatuko dugu, gaur, "Kirolak" saioan, ETBn
14:40an izango da, ETB1en. Urdaibaiko entrenatzailea, 54 urtekoa bera, Iker Zabalaren ordez dabil, Eusko Label Ligako egungo txapelduna zuzentzen; larunbatean hasiko da 2025eko denboraldiko Liga.
2025/06/30 - 16:41
Zeintzuk dira Donostiarra, Orio, Hondarribia, Hibaika, Zumaia eta Astilleroren helburuak?
Arraun Lagunak eta Tolosaldea faborito nagusiez gain, beste sei traineru lehiatuko dira Euskotren Ligan, bakoitza bere helburu eta ibilbidearekin.
2025/06/30 - 16:29
Arraun Lagunak eta Tolosaldea, aurtengo faborito nagusiak
Orain arteko lehietan nagusi izan dira. Arraun Lgunakek Gipuzkoako eta Espainiako txapelketak irabazi dutu; Tolosaldeak, aldiz, Euskadikoa. Ibon Gaztañazpi aditu eta esatariak ontzi bakoitzaren gakoak azazltzen dizkigu.
2025/06/29 - 16:53
San Juan nagusi, Zarautzen aurretik
San Juanek Portugaleteko bandera eskuratu du, denboraldiko bigarrena. San Juan ETE ligako lehen postuan dago, 34 punturekin, Zarautzekin berdinduta. Gaur 7 segundo pasatxo atera dizkio Zarautzi.