2022ko Itzulia Women laskerketako 3. etaparen profila eta ibilbidea: Donostia – Donostia (139,8 km)
Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliko lehen ekitaldiaren azken eguna Gipuzkoan barrena jokatuko da oso-osorik, eta Donostia izango du abiapuntu eta helmuga, Donostiako Klasikoaren azken bi edizioetan egindako ibilbidearen antzekoa betetzeko.
Horrenbestez, ziklistek jardunaldirik luzeenari egingo diote aurre (139,8 km), eta lau igoera puntuagarri aurkituko dituzte (3. mailako bi eta 2. mailako beste bi): Aia (3. mailakoa, 8,9 kilometro eta % 3,6ko batez besteko maldak), Jaizkibel (2. mailakoa, 7,9 kilometro eta % 5,6ko batez besteko maldak) | Gurutze (3. mailakoa, 2,7 kilometro eta % 5,2ko batez besteko maldak) eta Murgil (2. mailakoa, 2,1 kilometro eta % 10eko batez besteko maldak).
Murgil gainak azken aukera eskainiko die lasterketa bereganatu nahian murgilduta daudenei zerbait egiten saiatzeko, baita etaparen jokoan arituko direnei ere. Handik helmugara 8 kilometro baino ez dira egongo, gehienak aldapa behera.
Ikusi 1. etaparen profila | Ikusi 2. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA
Zure interesekoa izan daiteke
Honela erabaki da Itzulia Womeneko 3. etapa
Demi Vollering (FDJ-Suez) txirrindulari herbeheretarra nagusitu da azken etapan, Mendizorrotzen erasoa jota, eta bere hirugarren Itzulia Women eskuratu du horrela. Mischa Bredewold (SD Worx) liderra, ostera, atzean geratu da azken igoeran.
Demi Volleringek hirugarrenez irabazi du Itzulia, azken etapan indar erakustaldia eginda
Iaz bezala, txirrindulari herbeheretarra gailendu da Itzuliko azken etapan, Mendizorrotzeko igoeran ihes egin eta Donostian bakarka helmugaratuta. Mischa Bredewoldek eta Sarah Van Damek osatu dute Itzuliko podiuma.
2025eko Itzulia Womeneko 3. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Donostia-Donostia (112,6 km)
Aurreikuspena da Itzuliko azken etapa txirrindularitza egin handia izatea. Ziklistek hiru mendate puntuagarri igoko dituzte, tartean 1. mailako Jaizkibel. Lasterketa, hala, Donostian erabakiko da.