2022ko Itzulia Women laskerketako 2. etaparen profila eta ibilbidea: Mallabia – Mallabia (118,3 km)
Bigarren jardunaldia Mallabitik aterako da, baita bertan amaitu ere, bizikleta gainean 118,3 kilometro bete ondoren. Emakumezkoen nazioarteko tropeleko txirrindulariek sei mendate izango dituzte zain egun horretan, horietako bost 3. mailakoak izanik: Areitio (3. mailakoa, 3,5 kilometro, eta, batez beste, % 5,4ko maldak) | Muniketa (3. mailakoa, 2,9 kilometro, eta, batez beste, % 7,3ko maldak), Bizkaiko behatokia (3. mailakoa, 2 kilometro, eta, batez beste, % 4,3ko maldak), Merelludi (Milloi) (3. mailakoa, 3,5 kilometro, eta, batez beste, % 4ko maldak), Trabakua (3. mailakoa, 3,3 kilometro, eta, batez beste, % 7,1eko maldak), Karabieta (1. mailakoa, 6,7 kilometro, eta, batez beste, % 5,6ko maldak).
Zailtasunik gogorrena, dudarik gabe, egunaren amaiera aldera aurkituko duten 1. mailako Karabieta izango da; izan ere, haren tontorretik 12 kilometro besterik ez dira faltako helmugara iristeko. Bezperan gertatu bezala, jardunaldiaren amaiera gaiztoa izango da, eta aldapa batean amaituko baita ere. Hori erabakigarria gerta daiteke, eguneko garaipena nork eskuratuko duen zehazteko.
Etapa zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en 12:00etatik aurrera.
Ikusi 1. etaparen profila | Ikusi 3. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA
------------------------------------------------------
ETAPAREN IBILBIDEA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 2. etapa (maiatzak 14)
Ibilbidea: Mallabia – Mallabia
Distantzia: 118,3 km
Hasiera-ordua: 10:03
Amaiera-ordua: 13:31 (34 km/h) | 17:20 (36 km/h) | 13:09 (38 km/h)
Mendiko saria: Areitio (3. mailakoa), 2,5 kilometroan | Muniketa (3. mailakoa), 21,9 kilometroan | Bizkaiko behatokia (3. mailakoa), 30,6 kilometroan | Merelludi (3. mailakoa), 54,9 kilometroan | Trabakua (3. mailakoa), 71,3 kilometroan | Karabieta (1. mailakoa), 105,5 kilometroan.
2022KO ITZULIA WOMEN LASTERKETAKO ETAPEN PROFILAK
1. etapa (maiatzak 13): Gasteiz – Bastida (105, 9 km)
2. etapa (maiatzak 14): Mallabia – Mallabia (118,3 km)
Zure interesekoa izan daiteke
Itzulia Womeneko bigarren etapa ere Bredewoldek irabazi du
Mischa Bredewold (SD Worx) herbeheretarrak Itzulia Womeneko bigarren etapa ere bereganatu du. Igorreko helmugan ere bera izan da azkarrena, eta lasterketa irabazteko pauso garrantzitsua eman du.
2025eko Itzulia Womeneko 2. etapako azken kilometroa eta esprinta
Mischa Bredewold SD Worx taldeko txirrindulari herbeheretarrak lider jarraitzen du Itzulia Womenen, bigarren etapa ere irabazita; sprintean nagusitu da, eta maillot horiari eutsi dio. Usoa Ostolaza, berriz, seigarren sailkatu da Igorreko helmugan.
Bredewoldek lider sendoa dela erakutsi du, bigarrenez jarraian irabazita
Mischa Bredewold liderra izan da azkarrena Igorreko helmugan ere. Horrela, txirrindulari herbeheretarrak bigarren garaipena lortu du jarraian. Usoa Ostolaza gipuzkoarrak seigarren postuan bukatu du bigarren etapa.
2025eko Itzulia Womeneko 2. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Ugao-Igorre (116 km)
Jardunaldiak lau mendate puntuagarri izango ditu; horietako bat, Lamindao, 2. mailakoa. Itzuliko laugarren ekitaldiko bigarren etapan, txirrindulariak Bizkaian eta Araban ibiliko dira.