Italiako Giroa
2024/05/25 - 20:16
Italiako Giroko 21. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Erroma-Erroma (125 km)
Bederatzi kilometro eta erdiko zirkuitu bati zortzi itzuli eman beharko dizkiote txirrindulariek, Erroman. Ohikoa den moduan, Giroa amaitzea lortu duten parte hartzaileak eta, batez ere, irabazlea omentzeko eguna izango dute. Esprinterrek jokatuko dute azken eguneko garaipen garrantzitsua.
2024/05/25 - 19:55
Beste erakustaldi bat emanda irabazi du Pogacarrek mendiko azken jardunaldia, Erromako azken etaparen atarian
Esloveniarrak eraso bortitza jo du jardunaldiko azken igoeran, eta aurkari guztiak atzean utzi ditu, erraz. Azken urteetako alde handienarekin gailenduko da aurtengo ekitaldian.
2024/05/25 - 19:45
Zer iruditu zaie 2024ko Giroa euskal txirrindulari ohiei?
Italiako Giroak atzean utzi du 20. eta azken-aurreko etapa. 'Ez Da Giro' saioan, euskal txirrindulari ohiei galdetu diegu Giroaren 107. edizioaz. Hauek dira horien iritziak.
2024/05/25 - 19:39
Italiako Giroaren 20. etapako azken kilometroak eta Pogacarren enegarren erakustaldia
Tadej Pogacarrek (UAE) seigarren garaipena eskuratu du Italiako Giroan, enegarren erakustaldia emanda. Hona hemen 20. etapako azken kilometroetako unerik adierazgarrienak eta faboritoen helmugaratzea.
2024/05/25 - 18:42
Tadej Pogacarrek azken igoeran egindako eraso erabakigarria
Esloveniarrak atzean utzi ditu aurkari guztiak, eta garaipenaren bila abiatu da, bera bakarrik, aurtengo Giroan enegarren erakustaldia emanda.
2024/05/24 - 19:55
Andrea Vendrame italiarra nagusi izan da Sappadan
Andrea Vendramek irabazi du Giroko 19. etapa, 157 kilometroko ibilbidea izan duena Mortegliano eta Sappada artean. Vendrame 3 ordu 45 minutu eta 44 segundoko denborarekin helmugaratu da, eta Pelayo Sanchez 55 segundora. Hirugarren postua, berriz, Georg Steinhauserentzat izan da, 1.07 minutura.
2024/05/24 - 19:51
Andrea Vendramek irabazi du Sappadan, bakarka, ihesaldiko indartsuena izan baita
Decathlon AG2R taldeko txirrindulari italiarrak lortu du garaipena 2024ko Italiako Giroaren hemeretzigarren etapan. Sailkapen nagusian, ez da nabarmentzeko moduko aldaketarik izan, eta Tadej Pogacar eta Giroko gainerako onenak irabazlea baino ia hamasei minutu beranduago helmugaratu dira.
2024/05/24 - 19:39
Geraint Thomasen erorikoa Giroko 19. etapan, helmugarako 6 kilometro falta zirenean
Geraint Thomas (INEOS Grenadiers) lurrera joan da Italiako Giroko 19. etapan. Helmugarako 6 kilometro falta zirenean izan du erorikoa Britainia Handiko txirrindulariak. Faboritoen taldeak itxaron egin dio, eta onenekin batera helmugaratu da.
2024/05/24 - 18:29
Italiako Giroko 20. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Alpago-Bassano del Grappa (184 km)
Grappa mendiko igoera gogorra eta luzea, lehen mailakoa, bi aldiz egin beharko dute. Hor ikusiko da parte hartzaileen indarra eta erresistentzia nola dagoen, sailkapen orokorrean egon daitezkeen zalantzak erabakitzeko.
2024/05/23 - 19:43
Merlierrek Milan menderatu du Paduako esprintean, eta bigarren etapa garaipena lortu du 2024ko Giroan
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari belgikarra izan da azkarrena Italiako Giroaren hamazortzigarren etapako azken metroetan, eta Lidl-Trekeko ziklista, puntutako sailkapeneko liderra bera, bigarren sailkatu da. Sailkapen nagusian, ez da aldaketarik izan, eta Pogacarrek maglia arrosari eutsi dio.
2024/05/23 - 19:24
Tim Merlierrek Jonathan Milan menderatu du Paduan izandako esprint estuan
Soudal Quick-Step taldeko esprinter belgikarrak, horrenbestez, bigarren aldiz lortu du etapa garaipena 2024ko Italiako Giroan. Milan, maglia ciclaminoaren jabea bera, itxita gelditu da esprintaren hasieran, baina gero oso gertu izan du aurreneko postua.
2024/05/23 - 17:55
Italiako Giroko 19. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Mortegliano–Sappada (157 km)
Parte-hartzaileek hiru mendate puntuagarri igo beharko dituzte, horietako bi 2. mailakoak, etapako bigarren zatian.
2024/05/22 - 19:54
Steinhauserrek bikain lortu du bere lehen garaipena, Broconen, eta Pogacarrek 24 segundo gehiago erdietsi ditu
EF Education taldeko txirrindulari alemaniarrak, 21 urtekoa bera, 2024ko Italiako Giroaren hamazazpigarren etapa irabazi du, bakarka, erakustaldia emanda. Atzetik, lasterketako liderra bigarren helmugaratu da, eta are gehiago handitu du sailkapen nagusian duen aldea.
2024/05/22 - 19:35
Steinhauserren ahalegina, Giroaren 17. etapa irabazteko, eta Pogacarren erasoa, faboritoen multzoan
EF Education taldeko Georg Steinhauser alemaniar gazteak garaipen bikaina eskuratu du, Italiako Giroaren 17. etapan. 34 kilometro gelditzen zirela, Amanuel Ghebreigzabhier (Lidl-Trek) utzi du atzean, eta bakarka nagusitu da. Atzean, Pogacarrek segundo batzuk ere lortu ditu.
2024/05/22 - 18:22
Italiako Giroko 18. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Fiera di Primiero–Padua (178 km)
Ibilbidea ia erabat laua da, eta iritsiera masiboa espero da. Haizeak azken kilometroak baldintza ditzake.
2024/05/21 - 20:02
Tadej Pogacarrek bosgarren etapa garaipena lortu du, Monte Panan, 2024ko Giroan
UAEko txirrindulari esloveniarrak, lasterketako liderra bera, etapako azken kilometroan gainditu du Giulio Pellizzari Bardiani taldeko italiar gaztea. Sailkapen nagusian, Daniel Felipe Martínez (BORA) bigarren jarri da, Geraint Thomas gaindituta; kontrako meteorologiak eguna baldintzatu egin du.
2024/05/21 - 19:47
Tadej Pogacarren erasoa Monte Panan, Pellizzari atzean utzi eta Giroan bosgarrenez irabazteko
Italiako Giroaren liderrak etapako azken mendatean egin du aurrera, eta lasterketa buruan zen Giulio Pellizzari gaztea harrapatu du; Pogacarrek denbora laburra behar izan du italiarra atzean uzteko.
2024/05/21 - 18:28
Italiako Giroko 17. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Selva di Val Gardena-Passo del Brocon (159 km)
Mendiko etapa, lau igoera handirekin. Orotara, 4.200 metroko desnibela du eta helmuga lehen mailako Passo Brocon mendatean dago; 12 kilometroko igoera % 6,5eko batez besteko aldaparekin.
2024/05/21 - 16:16
Giroko 16. etapako ibilbidea murriztu dute eguraldi txarragatik
14:25ean hasiko da, eta txirrindulariek ez dituzte igoko lehendabiziko hiru mendateak, tartean Umbrailpass.
2024/05/20 - 12:27
Italiako Giroko 16. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Livigno-Santa Cristina Val Gardena (206 km)
Bigarren eta azken atseden egunaren ostean, Italiako Giroak goi-mendiko etapa batekin berrekingo dio lehiari astearte honetan, Dolomitetan. 206 kilometroko ibilbidean, edizio honetako mendate garaiena (Cima Coppi) igotzeaz gain, Santa Cristina Val Gardena 2. mailako mendatean amaituko dute.