Italiako Giroa
2023/05/24 - 19:51
Alberto Dainesek Milan eta Matthews menderatu ditu, Caorlen, esprint oso estu batean
Geraint Thomasek ez du arazorik izan lidergoari eusteko. 17. etapa trantsizioko eguna izan da, lasterketa erabakita utziko duten hiru egunen aurretik. Aurtengo Giroan sei esprint izan dira, eta Dainese izan da garaipena lortu duen seigarren esprinterra.
2023/05/24 - 19:45
Giroko 17. etapako azken kilometroa eta esprinta
Italiako Giroko 17. etapako irabazlea esprintean erabaki da. Bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroa, oso-osorik.
2023/05/23 - 20:46
Almeidaren eta Thomasen erasoaldiak eta Monte Bondoneko igoerako azken kilometroak, 2023ko Giroko 16. etapan
Giroko 16. etapa jardunaldi menditsua izan da, 2023ko ekitaldiko lehendabiziko benetako etapa sailkapen nagusia erabakitzeko lehiari begira. Erasoaldiak izan dira faboritoen artean, baita lider aldaketa ere.
2023/05/23 - 19:52
Italiako Giroaren 17. etaparen profila eta ibilbidea: Pergine Valsugana - Caorle (195 kilometro)
Trantsizio-etapa izango da, ia guztia beheranzko maldarekin eta 300 metroko desnibelarekin aurkezten baita.
2023/05/23 - 19:23
Almeida nagusitu da Giroko 16. etapan, eta Thomasek jantzi du liderraren maglia arrosa
Joao Almeidak bereganatu du garaipena 2023ko Italiako Giroko 16. etapan, Geraint Thomasekin batera helduta azken metroetara, eta bien arteko esprintean nagusituta. Roglic izan da hirugarren, 25 segundora. Orain, Thomas da sailkapen nagusiko liderra.
2023/05/23 - 13:50
Italiako Giroaren 16. etaparen profila eta ibilbidea: Sabbio Chiese-Monte Bondone (203 kilometro)
Azken asteari hasiera emango dion zailtasun handieneko etapetako bat da, bost mendate baititu, horietako bi 1. mailakoak.
2023/05/21 - 20:25
McNultyk bereganatu du garaipena Giroko 15. etapan, eta Armirailek lidertzari eutsi dio
Brandon McNulty izan da 15. etapako irabazlea. Estatubatuarra eguneko ihesaldian ibili da, Healyrekin eta Frigorekin batera heldu da amaierara, eta hiruren arteko lehiako onena izan da. Faboritoak bat eginda iritsi dira. Bruno Armirailek jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.
2023/05/21 - 19:35
Italiako Giroko 15. etapako momenturik esanguratsuenak eta azken kilometroa
Ben Healy, Marco Frigo eta Brandon McNulty izan dira etapako protagonistak. Hirurek hartu dute lidertza 30 kilometroren faltan eta hainbat erasoaldi ikusgarri eskaini dituzte. Azkenean, estatubatuarra helmugaratu da lehenengo.
2023/05/21 - 01:51
Italiako Giroaren 15. etaparen profila eta ibilbidea: Seregno-Bergamo (195 kilometro)
Txirrindulariek lau mendate igo beharko dituzte; horietako bat 1. mailakoa da, Valico de Valcava, eta hiru 2. mailakoak, azkena helmugarako 30 kilometrora. Jardunaldi gogorra, beraz, bigarren eta azken atseden egunaren bezperan.
2023/05/20 - 19:55
Geraint Thomasek ezustean galdu du lidergoa, Nico Denzek esprintean irabazitako etapan
Ihesaldi batek erabaki du, berriro ere, etapa; zazpigarren aldiz, orain arte jokatutako 14 etapetan. Ezustekoa sailkapen nagusian izan da, Geraint Thomasek jertse arrosa galdu du, eta Bruno Armirail de lider berria.
2023/05/20 - 19:32
Giroko 14. etapako azken kilometroa
Italiako Giroko 14. etapak amaiera zirraragarria izan du. Ihesaldiko taldetxoko txirrindularien artean erabaki da irabazlea. Fotofinisha behar izan da nork irabazi duen jakiteko.
2023/05/19 - 20:58
Pinoten eta Cepedaren arteko ika-mika Giroko 13. etapako azken igoeran
Crans Montanako igoeran, Italiako Giroko 13. etapan, Thibaut Pinotek eta Jefferson Alexander Cepedak ika-mika izan dute. Pinotek Cepedari leporatu dio erreleborik ez ematea, biak lasterketa buruan egon direnean.
2023/05/19 - 20:54
Italiako Giroaren 14. etaparen profila eta ibilbidea: Sierre-Cassano Magnago (193 km)
Etapak mendate bakarra du, Passo del Sempione, 1. mailakoa, ibilbidearen hasieran. Gainetik helmugara iritsi arte 150 kilometro izango dituzte, lauak.
2023/05/19 - 19:48
Italiako Giroko 13. etapako Crans Montana mendateko erasoak eta helmugaratzea
Einer Augusto Rubio, Thibaut Pinot eta Jefferson Alexandr Cepeda izan dira lasterketako liderrak uneoro, eta hainbat erasoaldi eman dituzte ihes egin nahian. Azkenean, kolonbiarra helmugaratu da lehenik.
2023/05/19 - 19:38
Einer Rubio nagusitu da Giroko 13. etapan, eta Geraint Thomasek lidertzari eutsi dio
Movistar taldeko Rubiok bereganatu du garaipena 13. etapan. Kolonbiarra ihes eginda iritsi da Pinotekin eta Cepedarekin batera, eta nagusi izan da hiruren arteko lehian. Faboritoen artean ez da surik piztu. Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik eman.
2023/05/19 - 13:55
Giroak 75 kilometrora murriztu du gaurko 13. etapako ibilbidea, meteorologiarengatik
Antolatzaileek jakinarazi dute etapa Le Chabletik abiatuko dela, 14:30ean; beraz, txirrindulariek ez dute Grand-Saint-Bernard mendatea igo beharko. Ibilbideak ez du aldaketarik izango azken 75 kilometroetan.
2023/05/19 - 11:59
Italiako Giroaren 13. etaparen profila eta ibilbidea: Borgofranco d'Ivrea-Crans Montana (199 km)
Elurte handiak egon litezke, eta elur-jausiak izateko arrisku handia dago; hori dela eta, antolatzaileek etapa honetako ibilbidea aldatu behar izan dute. Nolanahi ere, 1. mailako hiru mendate igo beharko dituzte txirrindulariek, eta jardunaldia horietako azkenean amaituko da.
2023/05/18 - 19:27
Nico Denzek trantsiziozko etapa irabazi du Rivolin, ihesaldiko indartsuena izan baita
Bora taldeko txirrindulari alemaniarrak Toms Skujins (Trek) eta Sebastian Berwick (Israel) menderatu ditu, esprintean. Geraint Thomasek ez du arazo handirik izan maglia arrosari eusteko.
2023/05/18 - 19:21
Italiako Giroko 12. etapako azken kilometroa, Nico Denz garaile
Alemaniarra izan da azkarrena 2023ko Italiako Giroko 12. etapan hiru txirrindulariren artean jokatutako esprintean.
2023/05/18 - 12:37
Italiako Giroaren 12. etaparen profila eta ibilbidea: Bra-Rivoli (179 km)
Colle Braida mendeatea, 2. mailakoa bera, erabakigarria izan liteke; izan ere, helmugara 30 bat kilometro geratzen direla igoko dute txirrindulariek. Kontuan izateko modukoa izan liteke, halaber, hurrengo egunean mendiko etapa handia dagoela.