Espainako Vuelta
2025/08/29 - 19:51
Juan Ayuso nagusitu da Cerler gainean
Sailkapen nagusian, Torstein Traeen (Bahrain) norvegiarrak liderraren elastiko gorriari eutsi dio.
2025/08/28 - 19:54
Vinek irabazi du Vueltako 6. etapa, eta Traeenek liderraren elastikoa jantzi du
Jay Vinek bereganatu du garaipena Pal Andorran amaitutako Espainiako Vueltako etapan. Torstein Traeen bigarren izan da; ondorioz, orain, bera da sailkapen nagusiko liderra.
2025/08/28 - 00:49
Vueltak gaitzetsi egin du Israel-Premier Tech taldearen aurkako boikota
Israel taldeak azaldu du protesta eskubidea errespetatzen dutela, "modu baketsuan eta txirrindularien segurtasuna arriskuan jarri gabe egiten bada".
2025/08/27 - 21:30
UAEk irabazi du Espainiako Vueltako taldekako erlojupekoa, eta Vingegaard lider da berriro
Jonas Vingegaardek berreskuratu du Vueltako liderraren elastikoa. UAE 5. etapako erlojupekoan gailendu da, Team Visma izan da bigarren, eta Lidl, hirugarren.
2025/08/26 - 19:36
Turnerrek garaipena kendu dio Philipseni, Voironen, eta Gaudu da Vueltako liderra orain
Ben Turnerrek irabazi du 4. etapa, azken esprintean Philipseni eta Planckaerti aurrea hartuta. David Gauduk liderraren elastikoa jantzi du eta Vingegaard bigarren da sailkapen nagusian, liderraren marka parekatu duela.
2025/08/25 - 20:11
Gaudu nagusitu da Espainiako Vueltako 3. etapan, ezustekoa emanda
David Gauduk bereganatu du garaipena. Frantziarrak ezustekoa eman du, faboritoa zen Mads Pedersen eta Jonas Vingegaard liderra mendean hartuta, azken metroetan.
2025/08/24 - 20:26
Vingegaardek irabazi du Limone Piemonten, eta lider jarri da
Danimarkarra Giulio Ciccone (Lidl Trek) italiarraren eta David Gaudu (Groupama) frantziarraren aurretik iritsi da helmugara.
2025/08/23 - 20:29
Jasper Philipsen da Vueltako lehen liderra, Novaran nagusituta
Txirrindulari belgikarra (Alpecin Deceuninck) da Espainiako Vueltako 80. edizioko lehen liderra, Turin-Reggia Di Venaria eta Novara artean jokatu den 186,7 kilometroko etapa irabazita.
2025/08/22 - 22:16
2026ko Vuelta Monakotik irtengo da, erlojupeko batekin
Vueltaren hurrengo edizioa abuztuaren 22tik irailaren 13ra izango da, eta "8 eta 12 km arteko" erlojupeko labur batekin hasiko da.
2025/08/22 - 15:00
Vingegaard da Vuelta irabazteko hautagai nagusia, eta Almeida eta Ayuso haren aurkari arriskutsuenak
Vuelta Turinen abiatuko da larunbatean, eta Jonas Vingegaard da garaipena lortzeko faborito nagusia. Tadej Pogacarren faltan, Joao Almeida eta Juan Ayuso izango dira UAE taldearen liderrak.
2025/08/20 - 23:32
Mikel Landak bederatzigarrenez jokatuko du Espainiako Vuelta, larunbatetik aurrera
Soudal Quick-Step taldeko euskal txirrindularia lasterketako 80. ekitaldian izango da. Landak bosgarren postua eskuratu zuen 2023an, sailkapen nagusian, eta zortzigarren tokia 2024an, eta 2015ean etapa bat irabazi zuen.
2025/08/19 - 23:02
Markel Beloki eta Xabier Mikel Azparren larunbatean hasiko den Espainiako Vueltan lehiatuko dira
EF Educationek eta Q36.5 taldeak baieztatu dute, astearte honetan, hiru euskal txirrindulariek lasterketaren 80. edizioan parte hartuko dutela.
2025/08/18 - 20:51
2025eko Espainiako Vueltako etapa guztien profilak eta ibilbideak
80. Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra bitartean jokatuko dute, eta Turinen hasiko da, Italian, eta Madrilen amaitu; bi etapa, hamargarrena, Sendaviva-Larra-Belagua, eta hamaikagarrena, Bilbo-Bilbo, Euskal Herrian egingo dituzte.
2025/07/30 - 00:13
Tadej Pogacar ez da 2025eko Espainiako Vueltan izango
UAE taldeak ofizialki iragarri du zein txirrindulari eramango dituen 80. Espainiako Vueltara, eta ziklista esloveniarra, amaitu berri den Frantziako Tourreko irabazlea bera, ez dago zerrendan. Espainiako Vuelta abuztuaren 23an hasiko da, Italian.
2025/07/09 - 16:32
Guillen: ''2025eko Vueltako Bilboko etapak aurtengo edizioko deseinu perfektuena du''
Javier Guillen Espainiako Vueltaren zuzendaria Bilbon egon da, 2025eko edizioaren 11. etaparen aurkezpen ekitaldian. Etapa Bilbon hasi eta amaituko da.
2025/07/09 - 15:38
2025eko Vueltako Bilboko etapa San Mamesetik atera eta Kale Nagusian amaituko da
Datorren irailaren 3an ibiliko da Vuelta Bizkaiko hiriburuan, 11. etapan, alegia. Txirrindulariek 157 kilometro egin beharko dituzte: horietan, zazpi mendate igotzeaz gain, Bizkaiko hainbat herritan barrena ibiliko dira: Mungia, Bermeo, Muxika eta Galdakao, besteak beste.
2025/05/10 - 22:35
Volleringek erakustaldia emanda irabazi du bigarrenez jarraian Espainiako Vuelta
Herbehereetako txirrindularia nagusitu da Asturiasko Cotobello mendatean bukatu den azken etapan. Usoa Ostolaza gipuzkoarrak erorikoa izan du, eta sailkapen nagusiko 12. tokian amaitu du Vuelta.
2025/05/10 - 22:35
Demi Vollering berriro garaile
Demi Vollering (FDJ-Suez) txirrindulari herbeheretarrak garaipena lortu du aurten ere Espainiako Vueltan, azken etapa eta sailkapen orokorra irabazita.
2025/05/09 - 18:23
Marianne Vos herbeheretarrak beste garaipen bat lortu du 6. etapan, eta Volleringek lider jarraitzen du
Usoa Ostolaza (Laboral Kutxa), bere aldetik, 10 onenen artean sailkatu da berriro, 9. postuan helmugaratu baita.
2025/05/08 - 20:01
Vollering nagusitu da Lagunas de Neilan, eta liderraren elastikoa jantzi du; Ostolaza, bosgarren
Demi Vollering da Vueltako lider berria, bosgarren etapan garaipena bereganatu ostean. Usoa Ostolaza bosgarren izan da etapan, eta sailkapen nagusiko zortzigarren postuan da.