Espainako Vuelta
2021/09/06 - 16:32
Roglicik erasokorrena
Primoz Roglicek bere hirugarren Espainiako Itzulia irabazi du. Esloveniarrak hamika eraso jo du aurten eta aise lortu du garaipena.
2021/09/06 - 14:30
Van Vleutenek irabazi du 2021eko Vuelta
Annemiek Van Vleuten (Movistar Team) txirrindulariak erdistsi du garaipena Ceratizit Challenge by La Vuelta lasterketan. Lotte Kopeckyk (Liv Racing) eraman du azken etapa.
2021/09/06 - 13:03
'TriRoglic'
Primoz Roglic txirrindulari esloveniarrak bere hirugarren Vuelta irabazi du. Jumbo-Vismako gizona Santiagoko erlojupekoan ere nagusitu zen.
2021/09/04 - 21:50
Champoussin gailendu da Mosen amaitutako etapan
Frantziarra faboritoen aurretik iritsi da helmugara. Roglicek lider jarraitzen du eta Miguel Angel Lopez orain arteko hirugarrenak lasterketa utzi du podiuma galduko zuela ikusita.
2021/09/04 - 20:56
Miguel Angel Lopezek Vuelta utzi du etapa amaitu aurretik, podiumeko lehiatik at geratu dela ikusita
Kolonbiarra sailkapen nagusiko hirugarren postuan zegoen 20. etapa jokatu aurretik.
2021/09/04 - 20:25
Champoussinek ezustekoan eraman du etapa, Miguel Angel Lopezek lasterketa era polemikoan utzi duen egunean
Kolonbiarra hirugarren joan da sailkapen nagusian eta bizikletatik jaistea erabaki du faboritoen ihesaldian sartu ez eta podiuma galduko zuela ikusita. Orain Jack Haig da hirugarren, Roglicen eta Masen atzetik.
2021/09/03 - 21:59
Cort Nielsen danimarkarrak lortu du garaipena, esprintean
Garailea iheskideei gailendu zaie. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik eta Primoz Rogicek lider jarraitzen du.
2021/09/03 - 19:32
Cort Nielsen hirugarrenez gailendu da, Monforte de Lemosen irabazita
Sailkapen nagusian ez da aldaketarik eta Primoz Roglicek lider jarraitzen du, amaierarako bi etapa falta direnean.
2021/09/02 - 23:31
Miguel Angel Lopezek irabazi du aurtengo edizioko etapa nagusia
Helmugara bera bakarrik iritsi da, Primoz Roglic liderraren eta Enric Mas sailkapeneko bigarrenaren aurretik.
2021/09/02 - 22:34
Miguel Angel Lopezek irabazi du Gamoniteirun, eta Roglicek lidergoari eutsi dio
Sailkapen nagusian, esloveniarrak 2:30eko aldea du Enric Masekin eta 2:53koa etapa garailearekin.
2021/09/01 - 22:03
2021eko Espainiako Itzuliko 17. etaparen laburpena
Bideo honetan Covadongako Aintziretan bukatu den Espainiako Itzuliko 17. etapa ikusgarriaren unerik onenak ikus ditzakezu.
2021/09/01 - 21:08
Roglicek Covadongako aintziretan lezioa eman eta kamiseta gorria berreskuratu du
Esloveniarrak Egan Bernal atzean utzi eta bakarrik iristea lortu du, 4h.34.45eko denborarekin. Sailkapen nagusiko aurkari zuzenen taldea 1.35 minututara iritsi da.
2021/08/31 - 20:12
Jakobsenek bere hirugarren garaipena lortu du Espainiako Itzulian, 16. etapan nagusituta
Fabio Jakobsen nagusitu da Vueltako 16. etapan, esprintean onena izanda. Nederlandarrak hiru garaipen erdietsi ditu jada aurtengo Espainiako Itzulian. Sailkapen nagusiko lehen postetan ez da aldaketarik egon eta Eikingek jarraitzen du lidergoan.
2021/08/30 - 23:24
Jorge Azanza, "itxaropentsu" Euskaltel-Euskadik Vueltako azken astean egingo duenaz
Jorge Azanza Euskaltel-Euskadiko zuzendariak balorazio positiboa egin du bere taldeak Espainiako Itzulian orain arte egindako lanaz, eta ondo ikusten ditu bere txirrindulariak lasterketako azken asteari heltzeko.
2021/08/30 - 10:34
Navalmoral eta El Barraco etaparen laburpena
Rafal Majka (UAE Emirates) gailendu da Espainiako Itzuliko 15. etapan. Txirrindulariek 197,5 kilometroko ibilbidea egin dute Navalmoral eta El Barraco artean. Sailkapen nagusian ez dago aldaketarik.
2021/08/29 - 19:18
Rafal Majkak irabazi du 15. etapa, ihesaldi luze baten ostean
Steven Kruijswijk bigarren izan da 1:27ra, eta Chris Hamilton australiarra hirugarren, 2:19ra.
2021/08/29 - 02:27
2021eko Espainiako Vueltako 14. etaparen laburpena
Romain Bardet frantziarrak (DSM) bere igotzaile bertsiorik onena eskaini du larunbat honetan, Pico Villuercas Extremadurako tontorreko lehen irabazlea izateko.
2021/08/29 - 01:54
Romain Bardet frantziarra nagusi izan da Pico Villuercas mendatean
Odd Eiking norvegiarrak lidergoari eutsi dio, eta 54 segundoko aldea du Guillaume Martinekin.
2021/08/27 - 21:20
13. etapako laburpena
Florian Sénéchal frantziarrak irabazi du Espainiako Itzuliko 13. etapa, Belmez eta Villanueva de la Serena artean.
2021/08/27 - 20:16
Senechal frantziarrak irabazi du 13. etapa, esprintean
Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan eta Eiking norvegiarrak lider jarraitzen du.