Espainako Vuelta
2022/09/09 - 20:29
Mads Pedersenek Vueltako bere hirugarren garaipena erdietsi du, Evenepoelek lider jarraitzen du
Danimarkarrak 19. etapa irabazi du esprintean eta Remco Evenepoelek lidergoari eutsi dio.
2022/09/09 - 12:15
2022ko Espainiako Vueltako 19. etaparen profila eta ibilbidea: Talavera – Talavera (138,3 km)
Tropelak etapa laburra baina intensitate handikoa izango du aurretik. Txirrindulariek bi aldiz igo beharko dute Pielago mendatea.
2022/09/09 - 00:27
Van Vleutenek Vueltako lidergoa eskuratu du erakustaldia emanda
Movistar taldeko herbeheretarrak nagusitasun handiz irabazi du lasterketako bigarren etapa, amaierarako 30 kilometro falta zirenean erasoa jo eta gero.
2022/09/08 - 22:36
Evenepoel nagusitu da Piornal mendatean eta lidergoa sendotu du
Belgikarra indartsu agertu da azken igoeran, erasoei erantzunez eta etapa garaipena eskuratuz.
2022/09/08 - 12:36
2022ko Espainiako Vueltako 18. etaparen profila eta ibilbidea: Trujillo – Piornal gaina (192 km)
Tropelak ibilbide gogorra izango du aurrean, 1. mailako Piornal gainera bi igoera egin beharko dituzte.
2022/09/07 - 22:26
Elisa Longo Espainiako Vueltako lehen liderra da Trek-Segafredok taldekako erlojupekoa irabazi ostean
Emakumezkoen Vueltari taldekako erlojupekoak eman dio hasiera eta Trek-Segafredo izan da nagusi. Elisa Longo da lasterketako liderra. Ane Santesteban 8. da sailkapen nagusian BikeExchange taldeak estreinako etapa bigarren amaitu ondoren.
2022/09/07 - 20:27
Rigoberto Uran nagusitu da Tentudian eta Evenepoelek lidergoari eutsi dio
Garaipen horrekin txirrindulari kolonbiarrak hiru itzuli handietan etapak irabaztea lortu du.
2022/09/07 - 13:03
2022ko Espainiako Vueltako 17. etaparen profila eta ibilbidea: Aracena - Tentudiako Monasterioa (162,3 km)
Ibilbide gorabeheratsua zango du etapak eta 2. mailako Tentudiako Monasteriorako igoerarekin amaituko da.
2022/09/07 - 12:37
Roglicek Vuelta utzi behar izan du bezperan izandako erorikoaren ondorioz
Txirrindulari esloveniarra bigarren postuan zegoen kokatuta sailkapen nagusian, Remco Evenepoel liderrarengandik 1:26ra.
2022/09/06 - 22:15
Pedersenek bigarren garaipena lortu du, eta Roglicek 8 segundo murriztu dizkio Evenepoeli erorikoa izan arren
Esloveniarrak eroriko gogorra izan du esprintean, azken kilometroetan egindako erasoaren ondoren.
2022/09/06 - 16:03
2022ko Espainiako Vueltako 16. etaparen profila eta ibilbidea: Sanlucar de Barrameda-Tomares (189,4 km)
Bigarren eta azken atseden egunaren ostean, txirrindulariek etapa lauari aurre egingo diote. Esprinterrek garaipena lortzeko aukera dute.
2022/09/04 - 20:48
Arensman nagusitu da Sierra Nevadan eta Evenepoelek lider jarraitzen du
Thymen Arensmanek irabazi du Espainiako Vueltako 15. etapa. Mas izan da bigarren eta 'Superman' Lopez hirugarren. Sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du Evenepoelek; 1'24"ko abantaila du Roglicekiko eta 2'01"ekoa Masekiko.
2022/09/03 - 21:00
Carapazek irabazi du Panderan amaitu den etapa; Evenepoelek lidertzari eutsi dio, asko sufrituta
Richard Carapazek irabazi du Espainiako Vueltako 14. etapa. 'Superman' Lopez izan da bigarren eta Primoz Roglic hirugarren. Esloveniarrak Evenepoel liderrarekiko zuen desabantaila murriztu du.
2022/09/03 - 02:00
2022ko Espainiako Vueltako 15. etaparen profila eta ibilbidea: Martos – Sierra Nevada (153 km)
Txirrindulariek hiru mendate gainditu beharko dituzte, bat hirugarren mailakoa, beste bat lehen mailakoa eta azkena maila berezikoa.
2022/09/02 - 19:43
Mads Pedersen gailendu da Montillan 13. etapan
Sailkapen nagusian Remco Evenepoel belgikarrak jarraitzen du lider 2:41 minuturekin Primoz Roglic esloveniarraren aurretik (Jumbo-Visma) eta 3:03rekin Enric Masen aurretik (Movistar).
2022/09/02 - 02:00
2022ko Espainiako Vueltako 14. etaparen profila eta ibilbidea: Montoro – Sierra de La Pandera (160,3 km)
Norbaitek ihes egin nahi badu, mendate horien aurretik egin beharko du, errepidea nahiko estua baita. Hemen eskalatzaileak proban jarriko dira.
2022/09/01 - 22:22
2022ko Espainiako Vueltako 13. etaparen profila eta ibilbidea: Ronda – Montilla (168,4 km)
Egun aproposa da lasterkari abilenek euren taldeak bultza ditzaten, helmugara iristean emaitzarik onenak eta markarik onenak lortzeko.
2022/09/01 - 20:25
Carapaz nagusitu da Peñas Blancasen eta Evenepoelek lider jarraitzen du
Ekuadortarra izan da indartsuena eguneko ihesaldi jendetsua osatu duten txirrindularien artean.
2022/09/01 - 12:46
2022ko Espainiako Vueltako 12. etaparen profila eta ibilbidea: Salobreña – Peñas Blancas. Estepona (192,7 km)
Mendiak protagonismoa hartuko du berriz ere lasterketan. Mendate bakarreko etapa izango da hamabigarrena, Peñas Blancaseko bukaerako igoerarekin.
2022/09/01 - 01:51
Alaphilippek dislokazioa du eskuin sorbaldan
Julian Alaphilippek Espainiako Vuelta utzi behar izan du 11. etapan izan duen erorikoaren ostean. Ospitalean egin dizkioten frogek argitu dutenez, frantziarrak ez du hausturarik.