Bilbon eta Urdazubin amaituko dira 2019ko Vueltako bi etapa
Espainiako Itzuliko 74. ekitaldiaren ibilbidea asteazken honetan eman dute ezagutzera. 2019ko edizioa abuztuaren 24an hasiko da, Torreviejan, eta irailaren 15ean amaituko da, Madrilen.
Lasterketako hamaikagarren etapa, irailaren 4an jokatuko dena, Donapaleutik (Nafarroa Beherea) atera eta Urdazubira (Nafarroa) helduko da.
Biharamunean, irailaren 5eko ibilbideak Nafarroako Zirkuituan (Los Arcos) izango du abiapuntua, eta txirrindulariek Bilbon izango dute helmuga, 175 kilometro egin eta gero.
Halaber, hurrengo egunean, irailaren 6an, Bizkaiko hiriburuak hamahirugarren etapako irteera hartuko du, eta tropelak Kantabria aldera egingo du bertatik.
Vueltako 74. ekitaldiko ibilbidea, etapaz etapa::
| Etapa | Noiz | Ibilbidea | Kilometroak |
| 1. etapa | Abuztuaren 24an | Torrevieja - Torrevieja | 18 |
| 2. etapa | Abuztuaren 25ean | Benidorm - Calpe | 193 |
| 3. etapa | Abuztuaren 26an | Ibi - Alacant | 186 |
| 4. etapa | Abuztuaren 27an | Cullera - El Puig | 177 |
| 5. etapa | Abuztuaren 28an | L'Eliana - Javalambre | 165,6 |
| 6. etapa | Abuztuaren 29an | Mora de Rubielos - Ares del Maestrat | 196,6 |
| 7. etapa | Abuztuaren 30ean | Onda - Mas de la Costa | 182,4 |
| 8. etapa | Abuztuaren 31n | Valls - Igualada | 168 |
| 9. etapa | Irailaren 1ean | Andorra la Vella - Cortals D'Encamp | 96,6 |
| Irailaren 2an | Atseden eguna | ||
| 10. etapa | Irailaren 3an | Jurançon - Paue | 36,1 |
| 11. etapa | Irailaren 4an | Donapaleu - Urdazubi | 169 |
| 12. etapa | Irailaren 5ean | Los Arcos - Bilbo | 175 |
| 13. etapa | Irailaren 6an | Bilbo - Los Machucos | 167,3 |
| 14. etapa | Irailaren 7an | San Vicente de la Barquera - Oviedo | 189 |
| 15. etapa | Irailaren 8an | Tineo - El Acebo | 159 |
| 16. etapa | Irailaren 9an | Pravia - La Cubilla | 155 |
| Irailaren 10ean | Atseden eguna | ||
| 17. etapa | Irailaren 11n | Aranda de Duero - Guadalajara | 199,7 |
| 18. etapa | Irailaren 12an | Colmenar Viejo - Becerril de la Sierra | 180,9 |
| 19. etapa | Irailaren 13an | Avila - Toledo | 163,4 |
| 20. etapa |
Irailaren 14an | Arenas de San Pedro - Gredos | 189 |
| 21. etapa | Irailaren 15ean | Fuenlabrada - Madril | 105,6 |
11. etapa:

12. etapa:

13. etapa:

2019ko Vueltako zenbait datu:
- 3.272 kilometro.
- Sei etapa lau.
- Mendi ertaineko lau etapa (horietako bi aldapa gora amaituko dira).
- Mendiko zazpi etapa.
- Erlojuaren kontrako bi etapa: bakarka (36 km) eta taldeka (18 km).
- Atseden egun bi.
Zure interesekoa izan daiteke
Luis Zubero Kas taldeko txirrindulari historikoa hil da, 77 urte zituela
Zubero, Zeberiokoa bera, euskal taldean aritu zen 1968tik 1974ra. Hiru itzuli handiei dagokienez, lau aldiz izan zen Frantziako Tourrean, hirutan Italiako Giroan eta behin Espainiako Vueltan.
Israel-Premier Techek izena aldatuko du 2026an, "egungo israeldar nortasunetik aldentzeko" helburuarekin
Txirrindulari talde profesionalak aldaketa estrategiko bat iragarri du, eta bere egiturari eta irudiari eragingo die, errepideetako tentsioak eta protestek markatutako urte baten ostean.
Vueltako azken etapa bertan behera utzi dute Madrilen, Gazako genozidioa salatzeko protestak direla eta
Milaka manifestarik errepidea hartu dute Madril erdigunean, eta Poliziak haien kontra egin du. Istiluak izan dira, eta antolatzaileek etapa bertan behera uztea erabaki dute.
Vingegaard nagusitu da Bola del Mundon, eta Vuelta erabakita utzi du
Vingegaardek helmugatik 1,2 km-ra jo du erasoa, eta ia lau orduko denbora eginda irabazi du etapa. Sepp Kuss taldekidea helmugaratu da jarraian, 11 segundora, eta Jai Hindley australiarra, ondoren, 13ra.
Jasper Philipsenek irabazi du Guijueloko esprinta, eta hiru garaipen daramatza 2025eko Vueltan
Alpecin-Deceuninckeko txirrindulari belgikarra argi gailendu da Salamancako herrian, eta Mads Pedersen (Lidl-Trek) helmugaratu da bigarren. Sailkapen nagusian, ez da aldaketarik izan, baina Vingegaardek lau segundoko gainsaria eskuratu du.
Ganna nagusitu da Valladolideko erlojupeko laburtuan, eta Almeidak 10 segundo kendu dizkio Vingegaardi
Gannak 13 minutuan egin du ibilbidea, orduko 56,2 kilometroko abiaduran, eta Jay Vine (UAE) australiarra eta Joao Almeida (UAE) portugaldarra sailkatu dira horren atzetik, segundo bakarrera eta 7 segundora hurrenez hurren.
Espainiako Vueltako Valladolideko erlojupekoak 12.2 kilometro izango ditu, ez 27.2, protestengatik
Lasterketako hamazortzigarren etapako ibilbideari (ostegunean jokatuko dute hori) 15 kilometro kendu dizkiote, "babes handiagoa eman ahal izateko", Palestinaren aldeko eta Israelen eta Israel-Premier Tech taldearen aurkako protestak tarteko.
Pellizzarik garaipena lortu du El Morrederoko gailur kiskalian
Bestalde, Vingegaardek maillot gorriari eutsi dio. Danimarkarrak Almeidarekiko 50 segundoko aldea du, eta Pidcockekiko 2:28koa.
Bernalek Landa gainditu du hamaseigarren etapako helmuga neutralizatuan
Kolonbiarrak ezohiko esprint batean irabazi dio arabarrari. Poio eta Mos/Castro de Herville arteko ibilbidea neutralizatu dute helmugatik 8 kilometrora, amaieratik gertu Israelen aurka egiten ari ziren protestengatik.
Mads Pedersen nagusitu da Monforte de Lemosen
Danimarkako txirrindulariak (Lidl-Trek) lasterketako 15. etapa irabazi du, 4 ordu, 2 minutu eta 13 segundoko denbora eginda. Ondoren, Orluis Aular venezuelarra eta Marco Frigo italiarra helmugaratu dira. Sailkapen nagusian, bestalde, Vingegaardek lidegoari eutsi dio.