Edukia gorde nahi duzu?
Hasi saioa edukia gordetzeko eta Kirolak atariko abantailak aprobetxatzeko.
EITB ziklismoaren etxea izango da otsailetik azarora
EITBk egutegiko lasterketarik onenak emango ditu otsailetik azarora bitartean. Besteak beste, gizonezkoen eta emakumezkoen Itzulia, Italiako Giroa eta Paris-Niza euskaraz eta zuzenean jarraitzeko aukera izango da.
Horiez gain, beste lasterketa batzuk ere lehen aldiz jarraitu ahal izango dira: Norvegiako Artic, Alemaniako Tourra eta Kroaziako Tourra, besteak beste.
Guztiek gertuko jarraipena izango dute telebista, irrati zein webgunean.