Abuztuaren 29an, Nizan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arkeak Nairo Quintana eta Warren Barguil izango ditu buru Tourrean

Emmanuel Hubert kirol-zuzendariak denboraldi osoa bi txirrindulari horietan oinarrituta dagoela esan du.
18:00 - 20:00
Izar festa handia izango da Tourrean

Nairo Quintana kolonbiarra eta Warren Barguil frantziarra izango dira Arkea-Samsic taldearen bi gizon indartsuenak Frantziako Tourrean.

Abuztuaren 29an Nizan hasiko den lasterketarako hamabi gizoneko aurre selekzio bat iragarri du Emmanuel Hubert kirol-zuzendariak: Winner Anacona, Anthony Delaplace, Thibault Guernalec, Romain Hardy, KƩvin Ledanois, Lukasz Owsian, Dayer Quintana, Diego Rosa, ClƩment Russo eta Connor Swift.

Behin betiko zerrenda, zortzi izenekin, aurrerantzago emango dute jakitera, txirrindulariak lehiatzen hasten direnean.

Ā 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X