BMC-ko txirrindularia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Samuel Sanchezen B laginak ere positibo eman du

BMCk, txirrindulari asturiarraren egungo taldeak, Samuel Sanchezekin zuen kontratua etetea erabaki du, 'berehalako ondorioekin'.
samuel sanchez itzulia efe
samuel sanchez itzulia efe

BMC Racing Team txirrindulari taldeak Twitter sare sozialean duen kontu ofizialaren bitartez jakinarazi duenez, Samuel Sanchezen odolaren B laginari egindako azterketak baieztatu egin du GHRP-2 substantzia duela, eta, horrenbestez, lehendabiziko laginean emandako emaitza berretsi egin da.

Positiboaren bigarren baieztapen horren aurrean, BMC taldeak Sanchezekin zuen kontratua etetea erabaki du, "berehalako ondorioekin".

Sanchez lehiaketetatik at geratu zen behin-behinean abuztuaren 9an egin zioten lehiaketaz kanpoko kontrol batean positibo emateagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X