Turkiako Itzulia, 6. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pello Bilbaok lidergoa galdu du Turkiako Itzulian

Gernikako txirrindularia sailkapen nagusiko liderra izan da bigarren etapatik, eta gaurkoan hiru minutu galdu ditu gaua gaixorik pasa ondoren.
18:00 - 20:00
GonƧalvezek lidergoa kendu dio Pello Bilbaori 6. etapan

Jaime Rosón (Caja Rural-Seguros RGA) txirrindulariak garaipena lortu du Turkiako Itzuliko seigarren etapan, eta Pello Bilbao taldekideak lidergoa galdu du. Caja Ruraleko beste txirrindulari bat dago orain sailkapen nagusiko lehen postua: Jose Gonçalves.

Txirrindulariek 116,9 kilometroko ibilbidea egin dute Kumluca eta Elmali artean, azkeneko bederatziak aldapan gora. Rosconek bi segundo atera dizkio helmugan Przemyslaw Niemiec poloniarrari.

GonƧalvezek seigarren egin du etapan, Rosonek baino 30 segundo gehiago erabilita. Bukaerarako bi etaparen faltan, 18 segundoko aldea dauka David Arroyo taldekidearekin.

Pello Bilbao orain arteko liderrak hiru minutu galdu ditu, gaua gaixorik pasa ostean. Bizkaitarra lider izan da bigarren etapatik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X