Eufemiano Fuentes: 'Gezurra esateko eskubidea daukat'
"Gezurra esateko edo egia ez esateko eskubide daukat" esan du Eufemiano Fuentes Puerto Operazioko akusatu nagusiak epaiketaren laugarren jardunaldian.
Vicente Belda eta Manolo Saiz kirol zuzendari ohien adierazpenak entzun eta gero, kazetari batzuengana hurbildu da Fuentes eta esan die: "Gezurra esateko eskubidea daukat, nire sekretu profesionalari eutsi behar diot".
Dokumentu batean agertzen diren RSOC siglei buruz galdetu diotenean horrela erantzun du: "Ardo on baten marka izan litzateke".
Zure interesekoa izan daiteke
Pello Bilbao: “Etxean, zaleen aurrean, iragarri nahi nuen"
36 urteko txirrindulariak 2026ko Itzuliko azken etaparen atarian iragarri du denboraldiaren amaieran erretiroa hartuko duela.
Pello Bilbaok txirrindularitza profesionala utziko du denboraldi amaieran
36 urteko txirrindularia 2011n bihurtu zen profesional Euskaltel-Euskadi taldearekin, eta maila goreneko ibilbide luze eta arrakastatsua egin du.
ZUZENEAN: 2026ko Itzuliko 6. eta azken etapa: Goizper Antzuola-Bergara (135,4 km)
Jarraitu zuzenean Goizper-Antzuolan hasi eta Bergaran amaituko den 2026ko Itzuliaren seigarren eta azken etaparen emanaldia, 14:30ean hasita.
Javier Romo etapa lehiatzeko aukerarik gabe utzi duen erorikoa
Mantxako txirrindularia lurrera joan da Izuako igoeraren amaieran, Seixas eta Lipowitzekin bat egin eta gutxira.
Izagirre: “Saiatu naiz Paul jarraitzen, baina ez zela nire erritmoa ikusi dut"
Ion Izagirre (Cofidis) Eibarren hasi eta bukatu den Itzuliko 5. etapa lehiatzeko borrokatu da. Lipowitzi eta Seixasi jarraitzen saiatu dela baina ez dela haien erritmoari eusteko gai izan esan du. Podiuma urrun duen arren, lortzen saiatuko dela adierazi du.
Paul Seixasek irabazi duen Itzuliko 5. etaparen laburpena
Paul Seixas (Decathlon) txirrindulari frantziarrak bere hirugarren etapa garaipena lortu du 2026ko Itzulian, Eibarren hasi eta bukatu den bosgarren etapan. 30 kilometroren faltan, ihesaldia jo du Florian Lipowitz (Red Bull) alemaniarrarekin batera, eta bien arteko azken esprintean erabaki da garailea.
Paul Seixas Itzuliko etapa nagusian ere jaun eta jabe
Paul Seixasek eta Florian Lipowitzek Izuan gora hautsi dute lasterketa, eta 19 urteko txirrindularia gailendu da Eibarko helmugan, Itzuliko hirugarren garaipena bereganatuta. Minutu batetik gorako atzerapenarekin iritsi dira gainerako faboritoak, tartean Primoz Roglic eta Ion Izagirre.
ZUZENEAN: 2026ko Itzuliko etapa nagusia (Eibar-Eibar, 176.2 km)
Ikusi zuzenean Eibarren hasi eta amaituko den 2026ko Itzuliaren 5. etaparen emanaldia. 15:05etik 18:15era arte, jardunaldiak ematen duen guztiaren berri izango duzu.
Pello Bilbao: “Nire mentalitatea, Itzulian, bukaerara itxarotea izan da, indarrak ahalik eta ondoen kudeatzea”
Bahrain-Victorious taldeko txirrindulari bizkaitarra sailkapen nagusiko hamaikagarren postuan dabil, eta maila ona eman du Galdakaoko etapan, Alex Aranburuk garaipena lortu duen egunean.
Ion Izagirre: “Podiuma buruan dudan? Bai, zergatik ez?”
Cofidiseko txirrindulari gipuzkoarra bikain aritu da Alex Aranburu taldekideak irabazitako etapan, Itzulian; Izagirre laugarren postuan helmugaratu da, eta oso garrantzitsua izan da Aranburuk garaipena lortzeko, eta, sailkapen nagusian ere, laugarren dabil.