Zubieta
2025/11/06 - 20:28
Gorka Carrera Sanseko golegile nagusiak 2030era arte berritu du kontratua Realarekin
Errenteriarra jubenil mailan iritsi zen talde txuri-urdinera, eta aurten bost gol sartu ditu Sanserekin.
2025/11/06 - 20:06
Sergio Franciscok Elxen irabaztea espero du, etxetik kanpo ''bolada txarrari amaiera emateko''
Reala hiru garaipen jarraian lortzetik eta euskal derbia luzapenean irabaztetik dator, eta astea "jarrera positiboarekin" eta "energia ezberdinarekin" igaro da, Sergio Franciscok prentsaurrekoan onartu duenez.
2025/11/04 - 18:13
Take Kubo: ''Infiltratuta jokatu dut''
Japoniarrak infiltratuta eta minarekin jokatu duela onartu du, baina beti taldeari "lagundu" nahi izan diola ziurtatu du. Realak Athleticen aurkako derbia irabazi zuen iragan jardunaldian, eta horrek "adorea eta indar handia" eman dio taldeari, Kubok erantsi duenez.
2025/10/18 - 15:54
Bertan behera geratu da Sanse-Huesca partida, Aragoiko taldean birus gastrointestinal bat dutelako
Orain, Hypermotion Ligako 10. jardunaldiko partida noiz jokatuko den erabaki beharko dute urriaren 22ko 14:00ak baino lehen.
2025/10/11 - 22:52
Carrerak eta Astiazaranek jaitsieratik atera dute Sanse (3-0)
Carreraren bi golek eta Astiazaranen beste batek eman diete garaipena txuri-urdinei Andorraren aurka. Bisitariek jokalari bat gutxiagorekin jokatu dute azken ordu erdia.
2025/10/10 - 15:38
Jon Martinek 2031ra arte berritu du Realarekin
Iazko apirilean berritu zuen Realarekin zuen akordioa 2030eko ekainera arte, eta orain beste denboraldi baterako egin du.
2025/10/04 - 17:14
Denboraldiko lehen porrota jaso du Realak Costa Adeje Teneriferen aurka (1-2)
Realak 1-2 galdu du Costa Adeje Teneriferen aurka gaur goizean Zubieta Estadioan. Txuri urdinak behetik gora egin dute eta, bigarren zatian aukera garbiak izan dituzten arren, denboraldiko lehen porrota jaso dute.
2025/09/20 - 22:58
Realak Levante garaitu du sailkapenean gora begira jartzeko (2-1)
Realak 2-1 irabazi dio Levanteri F Moeve Ligako 4. jardunaldian. Nerea Eizagirrek sartu ditu txuri-urdinei hirugarren garaipena eman dieten bi golak.
2025/05/29 - 19:16
Sergio Francisco eta Erik Bretos aurkeztu ditu Realak
Erik Bretos Realaren futbol zuzendari berria eta Sergio Francisco lehen taldearen entrenatzaile berria ofizialki aurkeztu dituzte ostegun honetan.
2024/07/30 - 18:19
Zakharyanek lesioa du eskuin orkatilan eta ebakuntza egingo diote
Realeko erdilari errusiarra ebakuntza-gelatik igaroko da eskuin orkatilako tendoi peroneoetan lesioa duelako eta denboraldi hasiera galduko du.
2024/07/26 - 19:44
Klara Cahynova, errefortzu berria Realarentzat
Cahynova eskarmentu handiko erdilaria da, eta Sevillatik dator.
2024/07/22 - 22:05
Sanchez Vera: ''Oinarri sendoa duen kluba da Reala''
Realak denboraldiaurreko lehen entrenamendua egin du, Jose Luis Sanchez Vera buru duela. Madrildarrak Atletico Madril edo Levante bezalako taldeak zuzendu ditu aurretik. Lehen egunetik eroso sentitzen dela dio, eta gauza garrantzitsuak egiteko gogoz.
2024/07/16 - 21:53
Realak Lucia Rodriguez fitxatu du Sevillatik
Talde txuri-urdinera itzuli da eskuin hegala indartzeko eta 20226ko ekainera arte sinatu du.
2024/07/16 - 19:37
Aritz Elustondo: ''Taldea gogoarekin dago urte polit honetarako''
Realak EA Sports Ligaren hasiera prestatzen dihardu Zubietan eta Aritz Elustondok taldea "gogoarekin eta gosearekin" ikusten duela adierazi du. Era berean, taldeko kapitainetako batek "urte polit baten aurrean daudela" aipatu du.
2024/07/12 - 17:12
Realak Sergio Gomez fitxatu du, 2030era arte
Donostiako taldeak akordioa itxi du Manchester Cityrekin ezker hegalekoak elastiko txuri-urdina jantz dezan. 8,7 milioi euro ordainduko ditu Realak horren truke.
2024/06/04 - 19:38
Roberto Olabe: ''Gezurra esango nuke Merinoren egoeragatik kezkarik ez dudala esango banu''
Roberto Olabe, Realeko futbol zuzendariak Mikel Merino erdilariaren kontratu berritzearekin "kezkatuta" dagoela onartu du. Era berean, ezker hegaleko atzelariaren posizioa indartuko dutela baieztatu du eta klubera, jokalari bakar batengatik ere eskaintzarik iritsi ez direla ziurtatu du.
2023/11/18 - 23:47
Athleticek Valentzian irabazi du, Eibarren lehen garaipena Ipuruan eta Realak galdu egin du Zubietan
Lehoiek eta armaginek Valentzia eta Sporting Huelva gainditu dituzte, hurrenez hurren, eta Realak, ia bigarren zati osoa bat gutxiagorekin jokatuta, ezin izan du Sevilla garaitu.
2023/08/10 - 18:07
Zubeldia: ''Taldeak anbizio handia du datorkigunari ondo erantzuteko''
Realak Txapeldunen Ligan jokatu du datorren denboraldian. Txuri-urdinak ilusioz gainezka daude, eta baita ere Igor Zubeldia. Izan ere, datorren sasoia oso berezia izango da talde gipuzkoarrarentzat.
2023/06/23 - 01:19
Leganesek Aritz Arambarri fitxatu du
Azkoitiko jokalariak askatasun gutunarekin sinatu du hurrengo bi denboraldietan, Realetik irten ondoren.
2023/04/13 - 18:58
David Silvak normaltasunez entrenatu du, eta derbian izango da
Erdilari txuri-urdinak San Mamesen jokatuko den Athleticen kontrako derbian parte hartuko du, ostegun honetan Zubietan egindako entrenamendua osatu eta gero.