Zegama-Aizkorri
2021/03/30 - 22:57
2021eko Zegama-Aizkorri, bertan behera
Aurten ere ez da Zegama-Aizkorri mendi lasterketa egingo covid-19 koronabirusaren pandemiaren eraginez. Iaz arrazoi berdinarengatik geratu zen bertan behera.
2020/11/29 - 13:00
Oihana Kortazarren ibilbide profesionala eta familia, gertutik
Oihana Kortazar kirolaria gertutik ezagutu dugu "Helmuga" saioan. Besteak beste, bere ibilbide profesionala errepasatu dugu, eta familia ezagutu ere. Ikus ezazu!
2020/05/24 - 21:37
Aritz Egeak ez du huts egin Zegama-Aizkorri lasterketaren hitzorduarekin
Zegama-Aizkorri maiatzaren 24an zen egitekoa, baina bertan behera geratu zen koronabirusagati. Mundu osoko 13.000 korrikalarik lasterketa birtualki egin ahal izan dute.
2020/05/24 - 14:00
Benito Lekuona, abarkadun maratoilaria
2010eko Zegama-Aizkorri maratoiko elurrarekin gozatu egin zuen korrikalari beteranoak.
2020/03/31 - 22:37
Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa bertan behera geratu da
Koronabirusaren pandemiaren ondorioz, lasterketaren 19. edizioa ez da aurten egingo. Antolatzaileek iragarri dutenez, 2021era itxaron beharko du proba prestigiotsu honek.
2020/01/15 - 17:32
Zegama-Aizkorri, maiatzaren 24an
Zegama-Aizkorri maiatzaren 24an jokatuko da eta Golden Trail Serieseko proba izango da beste behin. Hilaren 20an irekiko dute izena emateko epea. Otsailaren 21ean 225 dortsal zozketatuko dituzte.
2019/06/02 - 14:00
Kilian Jornet eta Eli Anne Dvergsdal, jaun eta jabe Zegama-Aizkorri lasterketan
Bi mendi lasterkariek aise nagusitu dira aurtengo Gipuzkoako maratoian. Jornetek Zegamako bere 9. garaipena lortu du; Dvergsdalek, aldiz, lehenengoa.
2019/06/01 - 21:16
Badator Zegama-Aizkorri lasterketa
2019 urteko Zegama-Aizkorri maratoiko lasterketa osoa ikusgai igandean, zuzenean, 10:45etatik aurrera ETB1n eta eitb.eus-en.
2019/01/07 - 23:02
Zegama-Aizkorri mendi-maratoiaren 38. edizioa aurkeztu dute
Astelehen honetan aurkeztu dute 2019ko Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa. Ekainaren 2an egingo da, eta parte hartzaileen artean lasterkari onenbak egongo dira.
2018/09/07 - 15:32
Iker Karrerak agur esango dio lehiari
Karrera euskal korrikalariak arrastoa utzi du. Mendi-lasterketetan ibili da beti, unea zenetik, eta orain beste erronka batzuk ditu buruan.
2018/05/27 - 16:34
Rémi Bonnet eta Ida Nilsson garaile
Zegama-Aizkorri mendi lasterketak 17. edizioa bete du aurten. Gizonezkoetan, Rémi Bonnet suitzar gaztea izan da lehena helmugan. Emakumezkoetan, berriz, Ida Nilsson suediarra.
2018/05/24 - 16:39
Juan Mari Tolosa eta Rosa Lasagabaster, lehen edizioko irabazleak
Tolosak eta Lasagabasterrek 2002ko San Fermin egunean jokatutako lehen edizioaren oroitzapenak errepasatu dituzte.
2018/05/23 - 18:02
Ainhoa Txurruka: 'Ez zaigu jende gehiago sartzen herrian'
Zegama-Aizkorri mendi-maratoia igande honetan jokatuko da, eta zegamarrentzat lasterketa bat baino gehiago da. Horri buruz hitz egiteko Ainhoa Txurruka zuzendariarekin jardun dugu.
2018/01/11 - 00:49
Zegama-Aizkorri, Mendi Lasterketen Munduko Txapelketarako puntuagarri
Mendi maratoian izena emateko epea astelehenean irekiko da, eta 500 parte-hartzailek bakarrik parte hartu ahal izango dute.
2017/05/29 - 01:41
Maite Maiora, irabazle Zegama-Aizkorri lasterketan
Kirolari gipuzkoarrak irabazi du emakumeen mailako lasterketa eta marka berria ezarri du: 4 ordu, 34 minutu eta 27 segundo. Gizonezkoen mailan Stian Angermund izan da irabazlea.
2017/05/26 - 13:39
Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia, zuzenean
Gaur, 9:00etatik aurrera, mendi maratoia zuzenean.
2017/05/03 - 21:46
89 bikote, Pagoetako mendi lasterketa mistoan
Emakumeen parte hartzea bultzatu nahian Zarautzen jokatu da lehen mendi lasterketa mistoa.
2017/05/03 - 18:41
Zegama Aizkorri, zuzenean igande honetan
Probak Europako lasterkari onenak izendatuko ditu eta, gainera, Munduko Koparako puntuagarri izango da. eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du.
2017/05/03 - 17:30
Zegama Aizkorri mendi lasterketa, zuzenean, eitb.eus-en
Aldaketa batzuekin dator Zegama Aizkorriko asteburua, aurtengoan maiatzaren 26tik 28ra bitartean jokatuko dena. Ekitaldi guztiak zuzenean eskainiko ditu eitb.eus-ek.