UEFA Europa Liga
2025/01/22 - 21:29
Unai Gomez: ''Partida plana ez da irten; haiek hobeak izan dira''
Athleticeko jokalariak gola egin du Istanbulen, Besiktasen aurkako neurketan, eta 1-1ekoa jarri du, baina bigarren zatian Turkiako taldeak beste hiru gol sartu ditu. Bermeotarrak onartu du aurkaria gehiago izan dela.
2025/01/22 - 15:47
Xabi Prieto, baikor, Realak Lazioren aurka jokatuko duen Europa Ligako partidari begira
Xabi Prieto Realaren Ordezkari Instituzionalak gizonezkoen lehen taldeak Lazioren kontra Erroman urtarrilaren 23an jokatuko duen Europa Ligako partidari buruz hitz egin du. Baikor azaldu da.
2025/01/22 - 13:30
Athleticzaleak gogotsu daude Istanbulen, Besiktasen aurkako partidaren atarian
600 zalek baino gehiagok egin dute bidaia Turkiara, Athleticek Besiktasen kontra jokatuko duen Europa Leagueko neurketa ikusteko.
2025/01/21 - 22:24
Andoni Gorosabel: ''Badakigu Besiktasen aurkako partida oso zaila izango dela''
Athleticen atzelariak, asteartean, Istanbulerako hegaldia hartu baino lehen, nabarmendu zuen talde zuri-gorriak giro beroa espero duela Besiktasen zelaian, Tupras Stadyumun; halaber, azpimarratu du Bizkaiko taldea "gogo handiz" joan dela Turkiara.
2025/01/21 - 21:30
Valverde eta Guruzeta, ilusionatuta eta zuhur, Besiktas hizpide; Athleticek final zortzirenak nahi ditu
Bizkaiko taldeak, Istanbulen, Besiktas aurkari, asteazkenean, 2024-25 denboraldiko liga faseko zazpigarren jardunaldian, sailkapeneko aurreneko zortzien artean izango dela bermatzea du helburu; horrek final zortzirenetara eramango lituzke zuri-gorriak, zuzenean.
2025/01/21 - 13:14
Athleticek Europa Leagueko final zortzirenetako txartela ziurtatu nahi du Besiktasen aurka
Batetik, Oihan Sancet ez da lehoien deialdian sartu, ez dagoelako jokatzeko moduan; Turkiako taldeak, bestetik, entrenatzaile berria du, Ole Gunnar Solskjaer Manchester Unitedeko jokalari eta entrenatzaile ohi norvegiarra.
2025/01/20 - 15:10
Nico Serranok kontratua berritu du Athleticekin 2028ra arte
Iruñako 21 urteko jokalariak bi urtez luzatu du talde zuri-gorriarekin lotzen duen kontratua; hau da, 2028ko ekainaren 30era arte.
2025/01/10 - 15:55
Oyarzabal: ''Titulu bat helburutzat jartzea ez dakit ona den ala ez, baina lortzeko ilusioa badaukagu''
Mikel Oyarzabalek EITB Mediarekin hitz egin du Realaren gaurkotasunari buruz. Taldea nola ikusten duen, bera zer moduz dagoen eta denboraldi amaierara arteko helburuak zeintzuk diren ere azaldu digu.
2024/12/19 - 18:34
Sergio Gomez: ''Urtarrila garrantzitsua da, aurrera ateraz gero, gauza politak lortzeko lehian egongo gara''
Sergio Gomez Realeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du, hainbat konturi buruz. Realera nola egokitu den, Donostiara iritsi aurretik bizitako esperientziak, taldearen helburuak eta bere jomuga pertsonalak izan ditu hizpide, besteak beste. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/12/13 - 00:50
Olasagasti: ''Pozik, sentsazio onekin eta gehiagoren bila''
Jon Ander Olasagasti Realeko jokalariak Dinamo Kieven aurka lortutako garaipenaz (3-0) hitz egin du. Pozik azaldu da taldeak egindako partidagatik, baita berak ere izandako minutuengatik.
2024/12/12 - 23:58
Reala jaun eta jabe izan da Dinamo Kieven aurka (3-0)
Oyarzabalen bi golek, bat penaltiz, eta Beckerren beste batek garaipena eman diote talde gipuzkoarrari, hasieratik bukaerara nagusi izan diren partida batean.
2024/12/12 - 23:26
Athleticek Istanbulen bere zaleei ikurrinak eta bufandak konfiskatu izana deitoratu du
"Istanbulen bizi izan genuen egoera onartezinaren aurrean haserrea erakusten dugu", gaineratzen du oharrak.
2024/12/12 - 09:30
Athleticek Fenerbahçe menderatu du Istanbulen, 0-2, Williamsek bi gol sartuta, eta oso indartsu jarraitzen du
Athleticen aurrelariak bosgarren eta 45. minutuetan egin ditu golak. Garaipena lortuta, euskal taldeak, sei partida jokatuta, 16 puntu ditu, eta sendo dabil sailkapeneko lehen zortzi postuetako bat eskuratzeko lehian.
2024/12/11 - 20:47
Iñigo Ruiz de Galarreta: ''Hain zelai zaila izanik, partida oso ona egin dugula uste dut''
Athletic Clubeko jokalariak adierazpen batzuk egin ditu, Fenerbahçeren aurka Europa Ligako seigarren jardunaldian jokatu ondoren.
2024/12/11 - 19:09
Imanol: ''Dinamo Kievek ez du punturik Europa Ligan, baina ahal beste eman beharko dugu irabazteko''
Imanol Alguacil Realearen entrenatzaileak talde txuri-urdinak abenduaren 12an Anoetan jokatuko duten Dinamo Kieven kontrako Europa Ligako norgehiagokari buruz hitz egin du.
2024/12/11 - 14:14
Istanbulen dauden Athleticen zaleak, baikor Fenerbahçeren aurako partidari begira, eta taldea animatzeko prest
Athleticek zale zuri-gorrien babesa izango du Istanbulen, Europa Ligako Fenerbahçeren aurkako partidan. Zaleak giro onean dabiltza neurketa aurreko orduetan. Baikor azaldu dira.
2024/12/11 - 11:30
Aperribay: ''Etorkizuneko Reala eraikitzen ari gara eta Imanol oinarri garrantzitsu bat da''
Jokin Aperribay Realaren presidenteak prentsaurrekoa egin du, Akziodunen Batzarra amaitu eta gero. Akziodunen babesa jaso du; gehiengo oso handiarekin onartu dira 2024-2025 denboraldirako aurrekontua eta iazko kontuak. Aperribay Imanolen jarraipenaz eta Europako partidetako segurtasunaz mintzatu da.
2024/12/10 - 22:40
Athleticek bolada onari eutsi nahi dio Istanbulen, Fenerbahçe aurkari
Bilboko taldeak, Europa Ligako liga faseko seigarren jardunaldian, asteazkenean, 16:30etik aurrera, Jose Mourinhok entrenatzen duen taldearen kontra jokatuko du. Turkiako taldeak, sailkapenean, Athleticek baino bost puntu gutxiago ditu.
2024/12/10 - 21:31
Valverde: ''Fenerbahçe talde handia da Turkian eta Europan, eta Mourinhoren sen lehiakorra du''
Athleticek, asteazkenean, Europa Ligan, Fenerbahçe izango du aurkari, Istanbulen; partida aztergai, entrenatzaile zuri-gorriak nabarmendu du Turkiako taldea "Txapeldunen Liga jokatzeko" egina dela.
2024/12/10 - 14:09
Uriarte: ''Ez dira nire aurkako mehatxuak, Athleticen aurkakoak dira, eta hori ezin dugu onartu''
Jon Uriarte Athleticen presidenteak duela egun batzuk zale "erradikal" batek egindako mehatxuez hitz egin du komunikabideekin, Loiuiko aireportuan, Athleticen gizonezkoen lehen taldea Istanbulera (Turkia) abiatu aurretik, Fenerbahçeren kontra Europa Ligako partida jokatzeko.